Leizarraga (1571): "...orena ceinetan..."
Atzoko sarreran komentatzen genuen nóla, adibidez Leizarraga-k, erabiltzen duén "bait-" subordinatzaile hutsa xedé eman zenbait perpaus erlatibo restriktibo:
Baina ethorriren dirade egunac edequiren baitzaye ezcondua eta orduan barur eginen baituqueite. [Leizarraga]
edo:
Halaber erran ciecén discipuluey: Ethorriren dirade egunac desiraturen baituçue guiçonaren Semearen egunetaric baten ikhustera, eta ezpaituçue ikhussiren. [Leizarraga]
Beste batzutan, ordea, dú ematen anafora ere:
Denak ere, berdin restriktibo. [1041] [>>>]Hauc dirade miratzen dituçuenac? Ethorriren dirade egunac ceinetan ezpaita gueldituren harria harriaren gainean deseguin eztadin.
Ecen huná, ethorriren dirade egunac ceinétan erranen baitute, dohatsu dirade sterilac, eta engendratu eztuten sabelac, eta eredosqui eztuten ugatzac.
Ezteçaçuela mirets haur, ecen ethorriren da orena ceinetan monumentetaco guciéc ençunen baitute haren voza.
Etiketak: erlatiboak, Leizarraga, zein
11 Comments:
ceinétan plurala da,
ceinetan mugagabea.
Lehen casuan ceinétan erabili ahal çuen. Errata bat dateque. Dena dela, concordancia ez da obligatorioa.
ceinetan: en que
ceinétan: en los/las que
ceinean: en el/la que
Adeitassunez
Azquen adibidean ceinean ere erabili ahal çuqueen.
Aurrecaria persona(c) badira:
ceinetan: en quien(es)
Huna ene Seme maitea ceinetan
hartzen baitut neure atseguin ona.
Orduan gendeac ilki citecen eguin içan cenaren ikustera, eta ethor citecen Iesusgana, eta eriden ceçaten guiçona ceinetaric deabruac ilki içan baitziraden, veztitua, eta cençatua,
iarriric cegoela Iesusen oinetara: eta ici citecen.
ceinetaric: de quien
cein ez da bethiere cual, baina que edo quien ere bai
Y salieron a ver lo que había sucedido; y vinieron a Jesús, y hallaron al hombre de quien habían salido los demonios, sentado a los pies de Jesús, vestido, y en su cabal juicio; y tuvieron miedo.
S. Lucas 8:35 RVR1960
https://bible.com/bible/149/luk.8.35.RVR1960
Ezteçaçuela mirets haur, ecen ethorriren da orena ceinetan monumentetaco guciéc ençunen baitute haren voza.
orena ceinetan: la hora en que
orena noiz: la hora cuando
Batueraz ez da ongui iracasten ZEIN / ZEINA / ZEINAK relativoa.
Ez da bakarric el/la/lo(s) cual(es). Nehola ere ez.
Argui dago ez dutela ongui aztertu nahi ukan. Ez çaie interessatzen valiabide practico hau.
Eta erran ciecen Iesusec, Ezconduaren gamberaco gendéc doluric ekar ahal dirote, ezcondua hequin deno? Baina ethorriren dirade egunac edequiren baitzaye ezcondua eta orduan barur eguinen baituqueite.
Iruzquina hurrengoan
MATEO 9:15 BHNT
https://bible.com/bible/25/mat.9.15.BHNT
ethorriren dirade egunac (ceinetan) edequiren baitzaye ezcondua
ceinetan horrequin:
vendrán los días en que les será quitado el esposo
ceinetan hori gabe:
vendrán los días que les será quitado el esposo
Erraça.
Erran mesedez lagunen bati hau euscaraz ipinceco:
vendrán los días que les será quitado el novio
edo hobequi eta erraçago
vendrán los días que se les quitará el novio
Baietz içan honen ancecoac:
etorrico dira egunak kenduko zaiela senargaia
edo
senargaia kenduko zaien egunak etorriko dira
zaien horren ordez zaizkien edo incluso zaizkion escappatuco çaiqueo baten bati
Leizarragak ere sekulako atzerakargak sortzen ditu batzuetan, baina erraz konpon daitezke berak utzi dizkigun baliabideekin:
Cependant ie prie Dieu, Madame, qu’il vous maintienne longuement pour se seruir de vous à sa gloire, & au salut de vos poures suiets, vous gouuernant en toutes choses par son sainct Esprit, auec Monsieur & Madame vos heureux enfans.
Hambatequin Iaincoari othoitz eguiten draucat, Andreá, nahi çaituen othoi bere Spiritu sainduaz bethi illuminatzen çaituelaric, çure dohain-onetaco haour Iaun Andrequin batean, bere gloriaren auançamendutan eta çure suietten edificationetan luçaqui conseruatu.
Hainbatekin Jainkoari otoitz egiten diot, Andrea, nahi zaituen otoi luzaki konservatu bere gloriaren abanzamendutan eta zure sujeten edifikaziotan, beti iluminatzen zaituelarik bere Espiritu sainduaz, zure dohain onetako haur Jaun-Andreekin batean.
Argitaratu iruzkina
<< Home