larunbata, urria 10, 2020

Leizarraga (1571): '...nahi çaituen....(67 silaba)...conservatu.'

Atzoko sarreran mintzo ginén burúz frantsesezko textu bat zein Leizarraga-k idatzi eta publikatu baitzuén an bere Biblia:

Cependant ie prie Dieu, Madame, qu’il vous maintienne longuement pour se seruir de vous à sa gloire, & au salut de vos poures suiets, vous gouuernant en toutes choses par son sainct Esprit, auec Monsieur & Madame vos heureux enfans.

zein, gaztelaniaz eta erábiliz antzeko baliabideak, litzakén:

No obstante ruego a Dios, Señora, que os mantenga largamente para servirse de vos para su gloria, y para la salud de vuestros pobres súbditos, gobernándoos en todas las cosas por medio de su santo Espíritu, con Señor y Señora vuestros felices hijos.

non, atzo genioenez, informazioa progresatzen doa modulatukiartikulatuki, eta finean efektiboki. Eta gauza da ze Leizarraga-k berak eman zigun ondoko euskal versionea: 

Hambatequin Iaincoari othoitz eguiten draucat, Andreá, nahi çaituen othoi bere Spiritu sainduaz bethi illuminatzen çaituelaric, çure dohain-onetaco haour Iaun Andrequin batean, bere gloriaren auançamendutan eta çure suietten edificationetan luçaqui conseruatu

Esan nahi baita:

"...nahi çaituen....(67 silaba)...conservatu."

Horrela, noiz irákurrí (edo entzún) adibidez:

Hambatequin Iaincoari othoitz eguiten draucat, Andreá, nahi çaituen othoi bere Spiritu sainduaz bethi illuminatzen...

errazki lotuko dugú "iluminatzen" hori kin aurreko "nahi çaituen" hura, hala eráginez reanalisi interpretatibo bat noiz jáso hurrengo "çaituelaric", non izan ahal dugun shock moduko bat zeintaz jada ez garen rekuperatuko ezta azken hitza irakurrita ere.

Ez, Leizarraga-k ez du hor aplikatzen euskararen mekanismo bat nola dén aditza aurreratzea. Egun, ordea, argi egon liteke ze, hor, aditza aurreratuta askoz hobe ibiliko zela informazioa. Era berean, Leizarraga-k ez zituen erabili euskararen beste mekanismo batzuk, zein ez diren, horregatik, gutxio egokiak, ezta ere, gaur egun, gutxio beharrezkoak. [1044] [>>>]

Etiketak: , ,