larunbata, apirila 03, 2021

..., (ia) hitz bakoitza izan ahal da informazio-unitate prozesagarri, (ia) hitz bakoitza bihur daiteke unitate intonatibo koherente

Zenioén Bittor:

 4. Esaldiko osagai solteek, esaldirik gabe (edota testuingururik gabe), ez dute informazio gehiago ematen, aipatzen duten edukiarena baino. Soilik testuinguru batean eta esaldi (nahiz eliptiko) oso batean integraturik hartzen dute zentzu informatibo osoagoa, esaldiarena, eta esaldi barreneko INFORMAZIO EGITURAren baitakoa (IUen banaketa eta IU bakoitzaren barreneko GAILUR eraketa).
Testuingururik gabeko (aurreko galderarik gabeko) ‘GERTÁTU DA gaur ere’ esaldian ‘GAUR’ osagai solteak soilik GAUR adierazten du, GERTATUk GERTATU, eta Dak DA. Soilik denak baturik ematen dute informazio osatua, eta honen barneko hierarkia informatibo batez IU zatikatze eta IU bakoitzeko GAILUR egituren baitan. [Bittor Hidalgo]

Hori irakurrita, batek esanen luke ze itxaron beharko litzake ki entzún-irákurri esaldi osoa (unitate intonatibo handiena baita) afin kontextualdu haren hitz guztiak eta, soilik hor, hasi prozesatzen haren informazioa. Kontua litzake ze hitzak, solterik, ez luteke emanen informaziorik, baizik-ze soilik aipatuko luketé informazio bat zein gorde beharko litzakén an gure lan-memoria areanda lor deiegun kontextua (horrela, atzerakarga informatibo-expresiboa litzaké ikaragarria):

Soilik testuinguru batean eta esaldi (nahiz eliptiko) oso batean integraturik hartzen dute zentzu informatibo osoagoa, esaldiarena, eta esaldi barreneko INFORMAZIO EGITURAren baitakoa (IUen banaketa eta IU bakoitzaren barreneko GAILUR eraketa). [Bittor Hidalgo]

edo bestela esanda:

1. ‘informazio berria’ diozu: Esaldia da, osotasunean, INFORMAZIOA ematen duena, PREDIKAZIOA. Eta informazio hori ez da berria, ez zaharra., ez. ESALDI ZATIEK ez dute informazio ematen, esaldiaren / informazioaren zatiak AIPATZEN baino. [Bittor Hidalgo]

Baina, argi dago ze prozesamendu informatiboa garatzen dá gradualki, on-line, arian-arian, potentzialki ia hitzetik hitzera, baldin... (eta hemen dago koxka) ahal bada (ezin bada, bai, gorde beharko dira elementu informatiboak an lan-memoria harik aurkítu uztardura egokia, eraginez prozesamendu-kostu esanguratsuak hasieratik, eta galduz efektibitatea).

Gauza da ze arian-ariko diskurso sintaktikoki koherentea doa erakusten nón integratu (eta interpretatu) (ia) hitz bakoitza. Horrela, (ia) hitz bakoitza izan ahal da informazio-unitate prozesagarri, (ia) hitz bakoitza bihur daiteké unitate intonatibo koherente. [1219] [>>>]

Etiketak: ,