asteartea, maiatza 31, 2022

"Ezen arborea ezagutzen dá ikusiz (bere) fruktua."

Atzokoan amaitzen genuen gure sarrera esánez:

Bihar komentatuko ditugu bi aukera hauek: "Ezen fruktutik arborea ezagutzen da" versus "Ezen arborea (bere) fruktutik ezagutzen da.", zeinen artean Leizarragak aukeratu zuén lehenengoa.

Aurrena gogora daigun ze gure esaldi horietako egoera diskursiboa dá oso berezia, zeren bi aukera horietan konbinatzen dira bi osagai ez-verbal oso labur ("arborea" eta "fruktutik") zein dauden oso aktibo an gure entendimendua zeren biak aipatu berriak dira an aurreko bi esaldiak, halan-ze arazogabe biak bihur daitezke hasiera thematiko (edo hasiera rhematiko) an hurrengo esaldia (aráuz gure intentzio komunikatiboa). Hortik abiatuta, daukagu:

"Ezen fruktutik arborea ezagutzen da."

non sinpleki esaten ari da ze, fruitua ezagutuz gero, arborea ezagutuko da (baina egon ahal dira beste modu asko ki ezagutu arborea, nola bidéz orriak, ...). Aitzitik, noiz irakurri:

"Ezen arborea bere fruktutik ezagutzen da"

aldaketa interpretatiboa ez dateke soilik pragmatikoa (estruktura informatiboa ezberdina), baizik semantikoa ere, zeren estruktura horrek ametitzen du interpretazio markatuagoa, zeintan soilik fruktutik ezagutu ahalko da arborea. Interpretazio hori ia ezinbestekoa bilakatuko da an ordena oso markatu hau:

"Ezen fruktutik ezagutzen da arborea"

zeinen kontrako aldean eman geinke honako hau progresibo neutroa:

"Ezen arborea ezagutzen dá ikusiz (bere) fruktua"
Aukeran.

1 Comments:

Blogger Bittor said...

Kontua da testuinguru horretan (frantsesezko jatorrizkoan: "car l'arbre est cognu par le fruit"), non argi dagoen esaldian azpimarratu nahi den osagaiz 'fruktutik' hori dela ('par le fruit')?), Leizarragak aukeratu duela testu segida hau, eta ez beste: "Ezen fruktutik arborea ezagutzen da." Leizarragak ere bai bide daki zer azpimarratu nahi duen, eta ustez hori egiten du delako segidan, nondik interpretatu litekeen bere ikuspegia dela FRUKTUTIK osagaia azpimarratuz ondoko guztia ematea deazentuaturik eta enklitiko (are pausa batez fruTUtik-en ondoren ere, nolabait: Ezen frukTUtik / arborea ezagutzen da ‒aditza (eta are ondoko arborea) deazentuatua eta enklitiko emango genukeen moduan arborea osagaia tartekatu gabe: Ezen frukTUtik ezagutzen da (arborea)‒. Eta hori ere euskarazko aukera dateke, ala? Edo deskalifatuko dugu Leizarragaren esaldia?

asteartea, maiatza 31, 2022 7:05:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home