Hasieran foku markatu bat (derrigor enfasi berezikoa), gero pausa bat, gero material deazentuatua eta finean aditza, berdin deazentuatua? Zertárako? Nóiz? Zergátik?
Bittor Hidalgok zioén atzo:
Kontua da testuinguru horretan (frantsesezko jatorrizkoan: "car l'arbre est cognu par le fruit"), non argi dagoen esaldian azpimarratu nahi den osagaia 'fruktutik' hori dela ('par le fruit')?), Leizarragak aukeratu duela testu segida hau, eta ez beste: "Ezen fruktutik arborea ezagutzen da." Leizarragak ere bai bide daki zer azpimarratu nahi duen, eta ustez hori egiten du delako segidan, nondik interpretatu litekeen bere ikuspegia dela FRUKTUTIK osagaia azpimarratuz ondoko guztia ematea deazentuaturik eta enklitiko (are pausa batez fruTUtik-en ondoren ere, nolabait: Ezen frukTUtik / arborea ezagutzen da ‒aditza (eta are ondoko arborea) deazentuatua eta enklitiko emango genukeen moduan arborea osagaia tartekatu gabe: Ezen frukTUtik ezagutzen da (arborea)‒. Eta hori ere euskarazko aukera dateke, ala? Edo deskalifatuko dugu Leizarragaren esaldia?
Bittor, zure irakurketa hori dá oso irregularra, eta komunikatiboki oso ahula. Egia da ze, oso salbuezpenez, erabil liteké pausa bat arten foku preverbal bat eta bere ondorengo aditza noiz aditz hori dén oso-oso aurrikusgarria (oso-oso kontextuala), baina hortik aurrera, material deazentuatua sartzea arten hasierako foku bat eta amaierako aditz bat litzaké zerbait ondo inefizientea azpi baldintza minimoki regularrak, nahiz noizbait gerta liteke, bai, baina soilik oso-oso salbuespenez azpi baldintza oso-oso puntual-zirkunstantzialak.
Galdetzen duzú:
Eta hori ere euskarazko aukera dateke, ala?
Aukera báda, jakina, baina ez da aukera aberasgarria, baizik ondo inefizientea eta ondo inefektiboa, eta hortaz, soilik erabilgarria azpi baldintza oso-oso ez-planifikatuak, ia-ia ezbeharrez. Zeren, gure ikuspuntutik, báda hor galdera previo bat:
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home