Ibon Sarasola (2004): "..., Euskal Filologiatik kanpoko leku denetan, debekatuko nituzke zorrotz, potentzial eta aditz paradigma horiek guztiak"
Galdetzen zuén atzo Josu Lavin-ek gain laguntzaile potentzialak eta, puntu honetan, akaso komeniko litzake gogoratzea zér esan zuen Ibon Sarasola-k an 2004 gain paradigma potentzialak-eta, erantzunez ki galderak on Estitxu eta Ixiar Eizagirre (Argia, 2004):
GALDERA: Ereduzko Prosa Gaur aplikazio informatikoan, "zeniezazkigukete"Kunplitu dirá 16 urte. [919] [>>>]
aditza behin soilik agertzen da 87 liburutatik...
IBON SARASOLA: Eskerrak!
GALDERA: Ahoan kabitzen ez diren aditz horien paradigmak, ikastolatan ikasarazi egiten dituzte. Zer iritzi duzu?
IBON SARASOLA: Nik bai ikastoletan, bai euskaltegietan eta orokorrean, Euskal Filologiatik kanpoko leku denetan, debekatuko nituzke zorrotz, potentzial eta aditz paradigma horiek guztiak. Euskarak aspaldi asmatu ditu horiek modu errazean esateko moduak, eta jendeak jada erabiltzen ditu. Nire semeekin ikusi dut garbi. Bartzelonatik hona ailegatu, ikastolatik pasa eta eguerdian bertan aldatu zuten hizkera. Harrezkero ez diet "dezaket" eta halakorik entzun. "Egin ahal duzu?", "Eman ahal didazu?" eta halako formak erabiltzen dituzte. Atxagak azken nobelan sistema hori erabiltzen du. Seguru propio egin duela, eta nik uste hori dela bidea. Sistema horrek badu beste sistema bat jasoagoa-edo, Iparraldean eta Nafarroan 1666tik gutxienez erabiltzen dena, eta oraindik bizi-bizirik dagoena: "Ematen ahal dizut", "ematen ahalko dizut" eta horiek denak. Are gehiago, nire semeek "harek ekar dezala" beharrean, "harek ekartzia" esaten dute. Eta nahikoa da, ondo ulertzen da.
Berritasun horien aurrean ezin duzu esan, "oso gaizki dago" eta debekatu. Frogak egin ditzagun, ea bide horrek zer ematen duen. Euskaraz hala-moduan hitz egiteko "diezazkigukete" denak ikasi behar baditugu, gureak egin du. Batez ere horiek denak erabiltzen dituenak aldameneko lerroan egundoko aldrebeskeriak jartzen baditu. Indarrak ahulak eta urriak ditugu, beraz gasta ditzagun merezi duten gauzatan. Forma horiek euskararen kontrarako besterik ez dira momentu honetan.
[Sarasola, Argia, 2004]
Etiketak: aditz sinpleagoak, aditza, Sarasola
4 Comments:
Egileak iruzkina kendu du.
Euscal philologian ez liçateque erabili beharco zeniezazkigukete moducoric, aguian bai euskal sasifilologian.
Forma horiec guztiac inventaturic daude!
Forma laburrac dira erabili behar direnac ume umetatic infantilismo negargarrian ez erorcecotan.
Josu, lehenengo commentarioan eguiten duzun critica da zorrotza eta gupidagabea baina baita eguiazcoa totalqui. Diozunaz, ondraduqui, nor egon ahal da desconforme? Diozuna holan da, aparte calificativoac.
Bai, nago sinestua, erabat: lurra da borobila
Txopi
Argitaratu iruzkina
<< Home