asteartea, ekaina 02, 2020

Zertáko nahi dugu adizki bat baldin ez bada funtzionala?

Gogora dezagun orain... 
... zér zioen Pello Salaburu-k noiz kritikatzen ari baitzén nire "Euskararen garabideak" an bere "Euskararen etxea" (2002:177):
Harritzekoa egin zait, bide batez esango dut, euskal aditzaren morfologia konplikatuaz hitz erdirik ez esatea, hori bai baita informazio alferra gehienetan, lekua hartu, mingaina trabatu, burmuina berotu eta komunikazio mailan deus ere gaineratzen ez duena, baina bakean utziko dut kontu hori. Badakizu, aitaren egin gabe eta arnasa sakoneraino hartu gabe esan ezin diren horietakoak, "bazeniezazkigukete", "geniezazkinakeen" edo "zentxezkidakete" bezalakoak, ...[Pello Salaburu, Euskararen etxea, 2002:177]
Eta justuki klase horretakoak dirá atzo aipatutako "dietzaizkidatzuten", "ditzaizkitzuguten", edo "dizkitzagutzuten" formak, zeini gehitu geneieké, adibidez, beste hauek ere:

hola konfírmatuz paradigma horien irregularitate handia (kontuan har bedi ze Larramendi-k asko baloratzen zuén, eta goráipatzen, aditzaren regularitatea), apárte luzera eta konplexitate nabarmenak.

Josu Lavin-ek dio:
Uste dut Larramendic forma hauec mahucatic athera cituela, denac edo guehienac.
Nik uste ze halako forma luze eta, gainera, konplexuak ("dietzaizkidatzuten", "ditzaizkitzuguten", "dizkitzagutzuten") oso-oso gutxi erabiliko ziren kolokialki (idatziz ia batere ez), halan ze ulertzekoa da Larramendi-k izátea zenbait duda (edo anitz) noiz zeházten aditz-paradigma oso horiek.

Hortaz, ez litzake harritzekoa ze Larramendi-k, noiz edo noiz, nola edo hala, deduzi zitzan zenbait adizki afinda beté osoki bere adizkitegiak (ordezta akaso utzí hutsuneak an formak zein, sinpleki, ez ziren erabiltzen). Larramendi-k erakutsi nahi zuén euskal aditzaren exzelentzia eta logika regularra (nahiz kasu honetan ez ziren hain regularrak), eta, garai hartan, halako forma luze eta konplexuak akaso gerta zitezkén luzigarri.

Baina. deduzitzen jartzekotan, gaurko ikuspegitik behinik behin, onena litzake dedúzitzea forma labur eta sinpleak (ahal delarik), eta ez horregatik gutxio propioak. Esan nahi baita ze, batuari begira, egin beharko zen askoz ahalegin handiagoa afinda bilátu edota dedúzitu adizkiak zein (adibidez an subjuntiboa eta antzekoak) izan zitezen laburragoak eta sinpleagoak, ez izanik horregatik gutxio regularrak.

Zeren, zertáko nahi dugu adizki bat baldin ez bada funtzionala? [914] [>>>]

Etiketak: ,

1 Comments:

Blogger Unknown said...

Behin nuen entzun ki idazle pasaiatarra Koldo Izagirre, ze an XVIII mendea Donostin, jendeak zuen erabiltzen aditzak an forma intuitibo. Iruditu zaiten iruzkin oso interesgarria. Jakina ze jende hark ez zekin aditzak bezala gaur egun, baina ziren moldatzen modu intuitiboz. Ta ziurrenik nahiko ondo, agian hobeto ezen gaur egun.
Hau ez dute erakutsi guri inoiz eskolan, ze aditzak euskaraz izan ahal dirala intuitiboak, alegia norberak egin ahal du bere aportazioa, bezala bertsolaria edo jazz musikoa. Oso demokratikoa ta ziurrenik geyo efiziente ezen egungo sistema.

Txopi

asteartea, ekaina 02, 2020 12:14:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home