Koherentzia sintaktiko-interpretatiboa dá preventziorik onena kontra velcro-efektua
Aurreko sarreran aipatzen genuén velcro efektua, erabiliz izendapená zein Xabier Aristegietak jarriko zion an bere artikulua titulatzén "Euskarazko testuen komunikagarritasun-problema larriak" (Senez, 2009). Jarraian doakizu, irakurle, nóla Xabier Aristegietak berak azaltzen duen zér den velcro-efektua:
Adierazpen grafikorik gabeko pausaldia eta «Velcro efektu» gogaikarriaAurreko sarrerako "an" partikula dá preposizio bat, edo bestela esanda, buru sintaktiko prepositibo bat, zeinen irakurketak berak ("an") adierazten baitu ze hortxe hasten da sintagma prepositibo bat, justuki inesiboa. Horrela, preposizio argi horren ondorengo izen-sintagma itsatsiko da an gure entendimendua an modu inesibo artikulatu, progresibo eta koherentea. Eta koherentzia sintaktiko-interpretatiboa dá preventziorik onena aúrka velcro-efektua. [356] [>>>]
Esan bezala, problema hau eta atzerakargarena dira -biak aspalditik diagnostikatuak baina oraindik ere ebatzi gabeak, euskal testuetan barra-barra agertzen baitira-, askoren ustez, eta ni erabat ados nago irizpen horretan, euskarazko testugintzak gaur egun dituen bi problema larrienak, eragiten dituzten ulermen-oztopoen norainokoarengatik eta daukaten hedapenarengatik, mota guztietako testuak kutsatzen dituzte-eta.
Laburki adierazita, honakoan datza problema: euskaraz hitz egiten ari garenean badago egiten dugun pausaldi bat, zeina, hitz horiek idatziz jasotzean, inolako zeinu berezirekin adierazten ez den. Ondorioz, idatzitako testua irakurtzen dugunean, grafikoki adierazitako inolako etenik ikusten ez dugunez, ez dugu detektatzen, eta horrek gaizki-ulertuei atea irekitzen die.
Izan ere, testu bateko ondoz ondoko edozein bi hitz sintaktikoki uztartzea bideragarria den bakoitzean, uztardura hori egiteko berezko joera sortuko da irakurlearengan, eta horrenbestez, hitz horiek bata besteari semantikoki lotuta daudela interpretatuko du, baita berez halako loturarik ez dagoenean ere. Arropa edo oinetakoak lotzeko erabili ohi den velcro-sistemarekin gertaturiko gauza bera da, azken finean: velcro-mutur batek oihal bat ukitzen duen bakoitzean horri itsatsita geratzen den bezalaxe, hitzak ere, bata bestearen aldamenean egote hutsaren ondorioz, elkarri «itsasteko» joera sortzen da irakurlearengan, hitz horien artean esanahi-loturarik ez egon arren. Horrenbestez, ez bada argi agerrarazten halako loturarik ez dagoela eta, are gehiago, pausaldi edo eten bat egon badagoela, arriskua da irakurleari iradoki ahal izatea testugileak bilatzen ez duen esanahi bat.
Egia da, dena den, pausaldi horrek ez daukala antzik ikur bereki batez adierazten diren pausaldiekin. Koma batek adierazten duen etena baino laburragoa dela esango nuke. Argi ikusten dudana da pausaldi horiek egin beharra nolabait adierazi behar dela, ez adierazteak ulermen-arazo larriak sortzen baititu. Agian eztabidagarriagoa da zer ikurren bidez markatu behar diren eten horiek. Nik uste dut komak euskaraz oraingoz esleituta daukan erabilera- eremua zertxobait zabaldu beharko litzatekeela, aipagai dauzkagun pausaldi berezi hauek ere, kasu batzuetan, koma bidez adierazteko.
Problema agerian uzten duten adibideak:
Esaldi honek ematen digun informazio hutsean oinarriturik, ez dago jakiterik zer esan nahi duen: Aralar beste inorekin koaliziorik egin gabe aurkeztuko dela, ala hauteskundeetara alderdi politiko bakar bat, Aralar, aurkeztuko dela. Agian baten batek esango du testuinguruak argitzen duela zalantza, edo esanahia hain dela nabaria non gure ingurunean bizi den edozein irakurlek esaldia berehala ulertuko lukeen. Baina nik uste dut hori ez dela kontua. Esan nahi dudana da ez zaidala oso onargarria iruditzen nork eta testugile batek, alegia, testuak egiteaz arduratzen den norbaitek, bere lanaren eskastasunei aurre egiteko sorospen bila jotzea zertara eta testuingurura. Testugilearen erantzukizuna baita testu beregaina ekoizteaz arduratzea, salbuespen bakanak salbuespen. Ikuspegi horretatik, testuingurura jotzea (joaraztea, zehazkiago esatearren) iruditzen zait dela testugileak bere zeregin batzuei aurre egin behar ez izateko asmaturiko nolabaiteko aitzakia. [Xabier Aristegieta, Senez, "Euskarazko testuen komunikagarritasun-problema larriak", 2009]
- «Aralar bakarrik aurkeztuko da EAEko hauteskundeetara».
Etiketak: Aristegieta, koherentzia sintaktiko-interpretatiboa, velcro-efektua
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home