Zenbat eta prosa konplexuagoa, hainbat zailagoa izanen da irakurketa buruazkena
Juan Garzia-k zioen hemen ezen:
[Umeek] Helduak euskaraz irakurtzen ikusten ez badituzte, beraiek ere heldu izaten hasten direnean ez dute egingo “tontoak ez direlako”. [Boligrafo Gorria bloga, ganik Gorka Bereziartua]eta bestalde, hemen, Lertxundi-k harira ekartzen zituen kontu generazionalak nahizik azáldu zailtasun diferentziala artén irákurri textuak euskaraz edo gaztelaniaz:
Euskara titiko hizkuntza izan zuen arren, nire belaunaldiak aiseago irakurtzen du Sciasciaren El día de la lechuza, Hontzaren eguna baino. Bi itzulpenen arteko kalitatearen balizko kontrasteak ez du zerikusirik. Orohar, gaztelaniazko itzulpen oro obra horren beraren euskal bertsioa baino aiseago irakurtzen dugu. Menderatzen ez dugun hizkuntza arrotz batean irakurtzen ari garenean, hitzek sortarazten digute eragozpena, esamolde ezezagunek, argotak. Gaztelaniaz ari garela, edukinaren hermetismoak botako gintuzke atzera, ez hizkeraren zailak. Zailtasunez jarraitzen dugu, eta neure belaunaldiaz ari naiz berriro, euskarazko irakurketa bat titiko euskaldunok, gure irakurketak zerikusi gehiago du hizkuntza arrotzen irakurketarena, gaztelaniazko testuenarekin baino (Iparraldekoei gauza bera gertatuko zaie, noski, frantsesaren eta euskararen artean). Arazoa ez da konpontzen Joyce, Hamsun edo Cocteau zailak direla esanda, idazle horien balizko astunaren aitzakiaz... Zailtasuna, irakurketa totela, trebaketa falta, oinarriko arazo berak ditu Sciasciaren edo Capoteren irakurketak, arazo beretsuak lituzkete Simenon-ek edo Corín Telladok, euskaratuko bagenitu. [Anjel Lertxundi, "Felix qui potuit rerum cognoscere causas", Senez, 14, 1993]Baina kontua ez da generazional hutsa, nola antzeman ahal dugún an ondorengo aipua ganik Pello Esnal ("Helduen alfabetatzea eta euskalduntzea", 1997):
Zilegi izango ahal zait zarauztar guraso biren hitzak aipatzea!Gainera, zenbat eta prosa konplexuagoa, hainbat zailagoa izanen da irakurketa buruazkena. Eta, nola zioen Juan Garzia-k hemen, Gakoá (maiuskula eta guzti) ez datza nagusiki an kontu generazionalak, baizik an kontu sintaktikoak. [556] [>>>]
D ereduetan eskolatzen ari dituk gure seme-alaba biak: bata BBBko 3.ean eta bestea 1.ean. Eta sinestu nahi al didak, aizak, biek, OHO osoa erabat euskaraz egin eta gero, eta etxean, kalean eta eskolan euskaraz bizi izanda, errazago irakurtzen dutela erdaraz euskaraz baino, nahiz eta erdaraz hala moduz mintzo, tamalez? [Pello Esnal, 1997]
Etiketak: Esnal, irakurketa, itzulpena, Juan Garzia, Lertxundi, prozesamendua
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home