NONDIK DANIK. "Depuis quel endroit?" Duvoisin [OEH]
Azken sarreretan mintzatu gara burúz "-ra draiño", "-ra diño", "-ra giño" eta antzeko postposizioak zeinen zentzua zén muga-adlatiboa, baina orain gogoratu nahi dugu nóla hemen agertzen zitzaigun "danik" postposizio ablatiboa ere, zeinen desdoblamendu prepositiboa ez dateke zaila.
Duvoisin-ek erabili zuen postposizio hori afin indártu lekuzko ablatibo bat:
Duvoisin-ek erabili zuen postposizio hori afin indártu lekuzko ablatibo bat:
NONDIK DANIK. "Depuis quel endroit?" Dv. [OEH]Bestalde Sareko Euskal Gramatika-k eskaintzen dizkigú honako azalpen eta adibideak:
danikBeraz, ez da erabiltzen gaur egun, baina hor dago postposizioa, eta hor dago orobat eredu aurreratzailea, nondik etorriko litzakén, adibidez, "danik-eta...", edo orobat "danik..." soila. [819] [>>>]
Iparraldean –danik erabiltzen da ablatiboa adierazteko:
Adibideetan ikusten denez, Iparraldeko tradizioan arruntak dira gaur danik, bihar danik, orai danik, beti danik, etzi danik… eta antzekoak (gaurdanik, bihardanik, etzidanik idazten ditugu egun). Bestalde, -danik horrek askatasun handiagoa zeukan lehen, eta inesiboko postposizio sintagmekin ere aurkituko dugu:
San Bernardoren amak, halako semearen merezizko ama baitzen, bere haurrak bere besoetan harturik sortu ziren bezain laster, Iesus gure Iaunari ofrezitzen ziotzan, eta orduan danik hek maite zituen errespeturekin, gauza sakratua eta Iainkoak begiratzera eman zioena bezala; eta hori hain zori onez gertatu zitzaion, non haren zazpi umeak izan baitziren guziz saindu. (Philotea, Pouvreau, S.) Gazte-gazte danik hasi zen Pierre Lhande literaturari ohartzen; Mauleko ikastegian erdarazko bertsuak jada ontzen zituenaz geroz, hamalau-hamabortz urtetan. (Euskal Literaturaz, Lafitte, P.) Nahiz ene legeetarik urrundu zareten eta ez ditutzuen begiratu zuen arbasoen egunak danik. (Biblia Saindua II, Duvoisin)
Eredu horrek ez du lekukotasunik gaurko idazleen artean.
Ezen sarthuren gara reposean gu, sinhetsi ukan dugunok, erran duen bezala, Bada zin egin ukan dut neure hiran, Baldin sekulan sarthurenbadirade ene reposean: munduaren hatsean danik haren obrak akabatu izan baziraden ere. ("Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria", Leiçarraga) Horra nondik ikasten dugun, ezen berzeak sanktifikatzen dituena, makula orotarik xahu dela: eta bere amaren sabelean-danik puritate orijinalean Iainkoari konsekratu izan kaiola makularik batre gabe: leinu humano guzia suiet den korruptioneak hura baithan ikustekorik batre ezluenkat. ("Katexismea", Leiçarraga) Baiñan plazer izan darotanean Jainkoak (zeiñek berezi izan bainau neure amaren sabelean danik eta deithu izan bainau bere graziaz) 16 ezagutarazi bere Semea predika niozatentzat jentillei, ordu beretik egin izan dut, egon gabe haragiaren eta odolaren ganik konseillu hartzen. ("Jesu Kristoren ebanjelio saindua", Haraneder, J.) Adoratu izan zuten turraren gaiñean daudezen guziek, zeiñen izenak ez baidire eskribatuak munduaren hastean danik hillarazia izatu den bildotsaren bizitzezko liburuan. ("Jesu Kristoren ebanjelio saindua", Haraneder, J.)
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home