ostirala, otsaila 28, 2020

NONDIK DANIK. "Depuis quel endroit?" Duvoisin [OEH]

Azken sarreretan mintzatu gara burúz "-ra draiño", "-ra diño", "-ra giño" eta antzeko postposizioak zeinen zentzua zén muga-adlatiboa, baina orain gogoratu nahi dugu nóla hemen agertzen zitzaigun "danik" postposizio ablatiboa ere, zeinen desdoblamendu prepositiboa ez dateke zaila.

Duvoisin-ek erabili zuen postposizio hori afin indártu lekuzko ablatibo bat:
NONDIK DANIK. "Depuis quel endroit?" Dv. [OEH]
Bestalde Sareko Euskal Gramatika-k eskaintzen dizkigú honako azalpen eta adibideak:
danik
Iparraldean –danik erabiltzen da ablatiboa adierazteko:
  • San Bernardoren amak, halako semearen merezizko ama baitzen, bere haurrak bere besoetan harturik sortu ziren bezain laster, Iesus gure Iaunari ofrezitzen ziotzan, eta orduan danik hek maite zituen errespeturekin, gauza sakratua eta Iainkoak begiratzera eman zioena bezala; eta hori hain zori onez gertatu zitzaion, non haren zazpi umeak izan baitziren guziz saindu. (Philotea, Pouvreau, S.)
  • Gazte-gazte danik hasi zen Pierre Lhande literaturari ohartzen; Mauleko ikastegian erdarazko bertsuak jada ontzen zituenaz geroz, hamalau-hamabortz urtetan. (Euskal Literaturaz, Lafitte, P.)
  • Orok ikasi behar beren ofizioa, eta ttipi danik. (Buruchkak, Etchepare, J.)
  • Nahiz ene legeetarik urrundu zareten eta ez ditutzuen begiratu zuen arbasoen egunak danik. (Biblia Saindua II, Duvoisin)
  • Jaunaren izena laida bedi orai danik bethiere artino. (Beste zenbait itzulpen, Arxu, J. B.)
Adibideetan ikusten denez, Iparraldeko tradizioan arruntak dira gaur danik, bihar danik, orai danik, beti danik, etzi danik… eta antzekoak (gaurdanik, bihardanik, etzidanik idazten ditugu egun). Bestalde, -danik horrek askatasun handiagoa zeukan lehen, eta inesiboko postposizio sintagmekin ere aurkituko dugu:
  • Ezen sarthuren gara reposean gu, sinhetsi ukan dugunok, erran duen bezala, Bada zin egin ukan dut neure hiran, Baldin sekulan sarthurenbadirade ene reposean: munduaren hatsean danik haren obrak akabatu izan baziraden ere. ("Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria", Leiçarraga)
  • Horra nondik ikasten dugun, ezen berzeak sanktifikatzen dituena, makula orotarik xahu dela: eta bere amaren sabelean-danik puritate orijinalean Iainkoari konsekratu izan kaiola makularik batre gabe: leinu humano guzia suiet den korruptioneak hura baithan ikustekorik batre ezluenkat. ("Katexismea", Leiçarraga)
  • Baiñan plazer izan darotanean Jainkoak (zeiñek berezi izan bainau neure amaren sabelean danik eta deithu izan bainau bere graziaz) 16 ezagutarazi bere Semea predika niozatentzat jentillei, ordu beretik egin izan dut, egon gabe haragiaren eta odolaren ganik konseillu hartzen. ("Jesu Kristoren ebanjelio saindua", Haraneder, J.)
  • Adoratu izan zuten turraren gaiñean daudezen guziek, zeiñen izenak ez baidire eskribatuak munduaren hastean danik hillarazia izatu den bildotsaren bizitzezko liburuan. ("Jesu Kristoren ebanjelio saindua", Haraneder, J.)
Eredu horrek ez du lekukotasunik gaurko idazleen artean.
Beraz, ez da erabiltzen gaur egun, baina hor dago postposizioa, eta hor dago orobat eredu aurreratzailea, nondik etorriko litzakén, adibidez, "danik-eta...", edo orobat "danik..." soila. [819] [>>>]

Etiketak: , ,

astelehena, otsaila 17, 2020

"giño" > "-ra giño" > "-raiño" > "-ra draiño"

Atzoko sarreran ikusten genuén "draiño" soltea (edo "danik" ere) erabiliá kin adverbio soilak nola "egun" edo "bihar". Ikus jarraian nóla "draiño" solte hori orobat erabiltzen dén kin adlatiboa (an "Euskal dialektologiaren hastapenak", Txillardegi (Zuz.), 1983:365)
"xaharra itzulika juaiten erreka batera draino." (Cerquand., 29, 50 Bustintze)
"goizetan goizik jalten zen etxetik eta kanpo egoiten ilhunera draino." (Cerquand., 37, 75 Arhantsusi)

["Euskal dialektologiaren hastapenak", Txillardegi (Zuz.), 1983:365]
Ohartu ze, erabilera horretan, "-ra" adlatiboa bi aldiz agertzen da:
"-ra draino"
Hor, pasatu gara ti "-ra giño" postposizioa ki "-raiño" sufijoa, eta hortik ki "-ra draiño" postposizioa non, nolabait esan, "-raiño" berriro askatu den, hartuz "d-" bat hasieran (epentetiko moduko). [808] [>>>]

Etiketak: , ,

igandea, otsaila 16, 2020

"giño" izena > "-ra giño" postposizioa > "-raiño" atzizkia > "-daraiño" atzizkia > "-draiño" atzizkia > "draiño" soltea = "d(a)ra + (g)iño"

Jarraituz kin prozesua zeingatik "giño" izenak eman dú "giño" postposizioa" eta "-giño" atzizkia, ikus daigun ondorengo adibidea ganik Tartas, non autore zuberotarrak ematen digún "draiño" berriro soltea, zeinen barruan dén "-(g)iño" atzizkia:
Guri erakhusteko nola atzo danik egun draiño, egun danik bihar draiño, arte hura baita labur eta hertsi. Tt Onsa 39. [OEH]
Hor, berriro burutu da prozesua nondik hitz solte bat, "giño", pasatu dén ki izán postposizio eta atzizkia, eta gero berriro askatzen da azpín forma diferente bat: "draiño" soltea. [807] [>>>]

Etiketak: ,