Lakarra (2008): "-raino < '*ra-din-no' eta ez '*-ra-gino', De Rijk 1992-k nahi bezala"
Galdetzen genuen atzo nóndik etorriko zen hori "-d-" an "-ra dino" muga-adlatiboa, zein agertzen zaigún gaur egun an zonalde bat on Nafarroa Beherea (Iñaki Camino, "Amiküze eskualdeko heskuara", 2016:314):
Nafarroa Beherean atzizki hedatuena -(r)ano aldaera da. Aldiz, -rad- duten aldaerak, erdialdean eta franko iparrean erabiltzen dira: Aturrialdeko Mugerren, Oztibarreko Jutsin eta Larzabalen nahiz Landibarren -(r)adino ageri zaigu. Baxenabarreko iparrean eta erdiguneko Landibarre-Oztibarre alderdian aldaera d-dunak ez dira bakarrak, baina hori dute beren eremua, beheiti ez dira berriz ageri. Aldiz, -(r)ano & -(r)aino aldaerak Nafarroa Behere guztian erabiltzen dira, Lapurdiko Aturrialdea eta Hazparne barne, baina ez dira Amiküzen ageri. [Camino, 2016:314]Hortxe beheragoxeago, Iñaki Camino-k berak aipatzen digu nóndik etor liteken "-d-" hori aráuz azalpena on Lakarra:
Nolanahi ere den, egun bederen Amiküzen berezko -radio aldaera ageri zaigu nagusi eta aski bereizgarri gertatzen da. Lakarrak -ra + *din + *no berreraikitzen du euskarazko muga adlatiboa (2008: 484); ikus Santaziliaren sistematizazioa ere [Camino, 2016:314].non hauexek dirá Lakarra-ren beraren 2008ko hitzak (an "Aitzineuskararen gramatikarantz (malkar eta osinetan zehar", 2008):
Beharbada -rantz, -rontz, -runtz ez dator *-ra + ontzi-tik (pace Gómez 2005) *-ra + dontz batetik baizik (cf. -raino < *ra-din-no eta ez *-ra-gino, de Rijk 1992-k nahi bezala); ik. Lakarra (inprimategian-a:azken atala). [Lakarra, 2008:484]Hor dugu, beraz, ha hipotesia on Lakarra, zeinen arabera, "-d-" hori ez letorke ti ustezko "*da" adverbio zahar bat, baizik tikan aditz-forma jokatu bat: "*din" (*edin", "dadin"). Jarráiki hipotesi hori, "dino" izanen litzaké azken buruan adizki bat, zein aski erraz aurreratu liteke, baldin hala nahi bada. [814] [>>>]
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home