asteartea, apirila 28, 2020

"lekarke" redundantea vs "nekarke" ez redundantea

Jarraituz kin adizkiak zein Gilen-ek propósatu hemen, ikus daigun azken biak:
Bestalde, orainaldiko "izan" laguntzailedunak (objektu zuzenik gabeak) eta orainaldikoak ez diren guztiak SV(O) dira:

noa
gagozkio
genekartzan
genekarzkizun
bazeneki
lekuske
...
[Gilen]
Horien ordez erabiliko ditugú "bazenekar" eta "lekarke" analogoak, non aurkitzen ditugún "ba-" eta "-ke" morfemak, zeintaz Trask-ek dio ondorengo hau (1997:224):
This -ke follows the verbal root but precedes any suffixed agreement-marker, and its origin is completely mysterious. Lafont's view, very plausible, is that -ke could anciently be attached to virtually any finite form to convey a sense of indefiniteness, possibility or probability, and that the modern distribution largely reflects a degree of fossilization of the affix in forms in which its presence was semantically natural; note that a number of conditional forms do not exist in isolation, but only with either a prefixed ba- 'if' or a suffixed -ke: balu 'if he/she had it', luke 'he/she would have it', but no attested *lu, though conceivably such free forms did once exist. [Trask, 1997:224]
Izan ere, "-ke" atzizki horrek izanen luké ber esangura zein "le-" trinkotu zaharragoak (alegia, "akaso" antzeko partikula adverbial modukoa), zeini lekua hartzen ari zitzaion. Baina, zer dela ta? Nóndik etor ziteken mugimendu hori?

Azalpen bat litzaké ze, behinda "nekar", "zekar" eta "ekar" reanalizatuak zirelarik ordezta "ekarda/ekart", "ekarzu" eta "ekar" zaharrak, "le-" aurrizkiaren aplikabilitatea gelditzen zén oso murriztua (lehendik ere báziren formak nola "hark ni nekar", eta beraz, akaso lehenagotik ere sartua zén "-ke" batzuetan redundante hori), halan-ze formalki berdin geldituko zén "lekar" reanalizatua, baina ez 1, eta 2. personak (oraingo "nik hura nekar" = lehengo "nik hura ekart"...), non nolabait esan, "ne-" eta "ze-" aurrizkiek okupatua zutén "le-" potentzialaren lekua (nik hura lekart"). Irregularitate hori kopontzera etorriko bide zen "-ke" atzizkia, zein atxikiko zitzaien ki persona guztiak nahiz 3. personetan izán redundantea.

Esan nahi baita ze goiko forma hori, "letorke" litzaké forma redundantea, non bikoiztu egin dén aipaturiko zentzua on posibilitatea. Ez ordea, 1. eta 2. personetan, non "nekarke" edo "ze(ne)karke" formek regularki jasoko zutén euren "akasoko" zentzua. Horixe izan ziteken arrazoi nagusietakoa zergátik "-ke" zabaldu zen an ber funtzioa zein lehenago betetzen ari zen "le-" trinkotua. [879] [>>>]

Etiketak: , , , ,

1 Comments:

Blogger Josu Lavin said...

lu ere lekucotua da luen eta luela formetan.
Berçalde balu idaztea ba lu idatzi beharrean arbitrarioa da.
LU da adizquia, cein combina baitaiteque QUErequin.

asteartea, apirila 28, 2020 11:23:00 AM  

Argitaratu iruzkina

<< Home