Sarasolaren aportazio orokorra ikaragarria da: izan ere, dá historikoa
Zioen atzo Josu Lavin-ek:
Sarasola-ren aportazio orokorra ikaragarria da: izan ere, nola genioen hemen, dá historikoa. [921] [>>>]
Eta noiz proposatu du Ibonec Academian ketekete horien aurkaco ecer?Eta gauza da ze, nekez eginen da proposamen argiagorik zeinda hemengoa:
Ala philologoençat dirade?
1.: Nik bai ikastoletan, bai euskaltegietan eta orokorrean, Euskal Filologiatik kanpoko leku denetan, debekatuko nituzke zorrotz, potentzial eta aditz paradigma horiek guztiak. Euskarak aspaldi asmatu ditu horiek modu errazean esateko moduak, eta jendeak jada erabiltzen ditu.Gure ustez, Sarasola-k, puntu horretan, gehiago zehaztu beharko luken nóla ordezkatu "zenizkigukete" adibidez (zein ez den potentziala nola "diezazkigukete", baizik baldintzaren ondoriozkoa), baina adibidez potentzialetan (luzeenetan), argi dago ze bere proposamena dá erabiltzea "ahal" formak (ikus hemen nóla interpretatu kolore horiek).
2.: Atxagak azken nobelan sistema hori erabiltzen du. Seguru propio egin duela, eta nik uste hori dela bidea. Sistema horrek badu beste sistema bat jasoagoa-edo, Iparraldean eta Nafarroan 1666tik gutxienez erabiltzen dena, eta oraindik bizi-bizirik dagoena: "Ematen ahal dizut", "ematen ahalko dizut" eta horiek denak. Are gehiago, nire semeek "harek ekar dezala" beharrean, "harek ekartzia" esaten dute. Eta nahikoa da, ondo ulertzen da.
3.: Berritasun horien aurrean ezin duzu esan, "oso gaizki dago" eta debekatu. Frogak egin ditzagun, ea bide horrek zer ematen duen.
4.: Euskaraz hala-moduan hitz egiteko "diezazkigukete" denak ikasi behar baditugu, gureak egin du. [...] Indarrak ahulak eta urriak ditugu, beraz gasta ditzagun merezi duten gauzatan. Forma horiek euskararen kontrarako besterik ez dira momentu honetan.
[Sarasola, Argia, 2004]
Sarasola-ren aportazio orokorra ikaragarria da: izan ere, nola genioen hemen, dá historikoa. [921] [>>>]
Etiketak: aditz sinpleagoak, Sarasola
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home