asteartea, abuztua 25, 2020

Gilen: "...eta ez dira aurkitzen zailak"

Zioen atzo Gilen-ek:
"Zein" erlatibo murrizgarriak, ez-murrizgarriekin konparatuta, gutxi dira XVI-XIX mendeetako euskaran (on lizate proportzio hori numero zehatzetan ematea). Dena den, badira, eta ez dira aurkitzen zailak. Hona Leizarragaren beste bat:
Apok 17, 11
Eta bestiá cein baitzén, eta ezpaita, hura çortzigarren reguea da, eta çazpietaric da, eta galtzera doa.
Frantsesezko original posible bat:
Et la beste qui estoit, & n'est point, c'est aussi le huitieme Roy, & est des sept, & va à perdition.
Garai hartako gaztelaniazko bertsio bat:
Y la bestia que era, y no es, es también el octavo rey , y es de los siete, y va a perdición.
Elizen arteko Bibliakoa:
Bazen eta ez den piztia zortzigarren erregea da, nahiz eta era berean zazpi horietakoa izan; baina bere hondamendirantz doa.
Urrezko garai hartan, restriktibotasuna ez zen arazo. [998] [>>>]

Etiketak: ,