Bittor Hidalgo: "Asko ere NOR, NORK, ZER galdegileekin"
Diozu Bittor:
Eskerrik asko arretagatik, eta zure hipotesien azalpenengatik… Seguru asko badegu zer hausnartu oraindik balizko ‘galdegai’ bezalako kontzeptu nahasteragileen inguruan, eta ez bakarrik euskararen barne…
Bestetik nire tesian (sarean ere) bada atal bat ADIBIDETEGI BAT deitzen dena eta 4. puntuan GALDERA HAUTSIAK izena duena, eta bertan jasotzen dira 400 bat halako adibide beste osagairik tartekaturik agertzen dutenak galdegilea eta aditzaren artean (agian denak zuzen jasoak ez badira ere). Asko ere NOR, NORK, ZER galdegileekin, hala nola ondoren gutxi batzuk erakusgarri, EGLUk esanak esan:• Norc Mandamendu onen contra becatu eguitendu? (544)
• Norc becatu eguitendu Mandamentu onen contra? (546)
• Norc aurraren icenean esqueintcendio? (548)
• Cer Mezaco demboran dira Consagracioco itz Santu oriec? (554)
• Eta cer nic esatea nai dezue, ...? (186)
• Norc sinistuco ez du, ...? (475)
• Norc bada ateraco zuan guizon galdua becatuaren osiñetic? (425)
• Norc bada neque izugarri onetatic ateraco cituan gure lenengo gurasoac, eta aequin batean gu? (425)
• Cer aditzera ematen du aua zabalduric cegoan dragoitzarrac? (451)
• Cer liceac adirazten digu? (451)
• Noc eguño emon cituan bere begui sotilac baño negar gueiago? (236)
• Noc au enzunic euquico dau biotza Jesus ofendietaco? (247)
• Noc gogo onaz maitetuco eztitu Jesus gaiti lurreco nequeac, persecuciñoac, ...? (247)
• Noc gogortade andiagoric munduan icusi dau? (247)
• Nori gach eguin deutsazu? (261)
• Noc, au enzun ezquero, eroango eztitu gogo onaz munduco neque-pénac, ...? (262)
• ...; ¿cer gure Jaunari erantzun dizayoquegu? (TZ,67)
• ¿Nork, Jainkoak bestek, bekatuak barkatu ditzake? (TB,46, eta berdin, 56)
Eskerrak zuri, Bittor. Bai, atzokoan aipatzen genuen nóla Euskaltzaindiak zioen ze:
Galdegaiak [esan nahi baita: galdegai preverbal batek] eta aditzak osatzen duten multzoa ezin du beste elementu batek eten. [Euskaltzaindia, EGLU-III, 1990:147]
hala nola ere ze:
Izan ere galde-hitz hauek [nola, zergatik eta zertako] (eta orohar adizlagunei dagokien kasu-marka hartzen duten gainerakoek, norekin, norendako e.a.) ez dute aditzaren aurre-aurrean joan beharrik. Bereziki ekialdean. 'Zergatik emandako aginduak ez dituzu bete?' bezalakoak ez dira arrotzak.[Euskaltzaindia, EGLU-III, 1990:147-148]
Hor Euskaltzaindia mugatzen ari dá "jokabide berezi" hori ki galde-hitzak nola "nóla", "zergátik", "zertáko", ...
... (eta orohar adizlagunei dagokien kasu-marka hartzen duten gainerakoek, norekin, norendako e.a.) [Euskaltzaindia, EGLU-III, 1990:147-148]
Baina Bittor Hidalgok erakusten digu nóla, erabilera adverbial horietaz gain, orobat existitzen dirá testigantzak kin adibidez "nork" eta "zer".
- Norc Mandamendu onen contra becatu eguitendu? (544)
- Norc aurraren icenean esqueintcendio? (548)
- Eta cer nic esatea nai dezue, ...? (186) Interesagarria.
- ...; ¿cer gure Jaunari erantzun dizayoquegu? (TZ,67)
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home