larunbata, ekaina 04, 2022

Hala ere, bádira galdegai-posizio preverbal bereziak an galde-hitzak (nóla, zergátik, zertáko, norékin, noréndako,...)

Aurreko sarreretan komentatu ditugú bi erabilera sintaktiko te Leizarraga (hemen eta hemen), zeintan akaso galdegai preverbalak aurki litezke an posizio berezia, ez justuki aditz aurrekoa, baizik are aurrekoagoa, jaustuki an esaldi-hasiera, halan-ze egon liteké material ez fokala arten hasierako galdegai kontrastibo bat eta bere aditza. Bittor Hidalgok honela interpretatzen ditu: 

  • "Ezen fruktutik arborea ezagutzen da." (ikus hemen)
  • Gizon etsaiak hori egin du. (ikus hemen)

Interpretazio horretan, kokatu beharko litzake azentu kontrastiboa an "fruktutik" eta "gizon etsaiak" ki markatu euren hasierako fokalitate isolatua. Gure aldetik, lehenenego esaldian interpretazio kontrastibo hori egitea iruditu zaigu oso behartua eta komunikatiboki desegokia, halan-ze nahiago izan dugu interpretazio guztiz informatibo-neutroa, ez kontrastiboa (non azentu neutroa egonen litzake an "arborea"). Bigarrenean bide beretik jo dugu nahiz hor kontextua ez zen hain favorablea ki interpretazio guztiz-informatibo-neutroa, halan-ze hor duda gehiago sortu zaizkigu.

Eta gauza da ze ia erabilera linguistiko guztiek izaten duté euren salbuespena, eta galdegai preverbalen arloan ere ez da falta salbuespenik: justuki horrela gertatzen da kin galde hitzák nola "nóla", "zergátik", "zertáko", "norékin" edo "noréndako", zeinda, galdegai izanda ere, ez dira kokatu behar justuki aurré euren aditza, hala amétituz material ez fokalizatua arten hasierako galde-hitz kontrastibo horiek eta amaierako aditz bat:

Galdegaiak [esan nahi baita: galdegai preverbal batek] eta aditzak osatzen duten multzoa ezin du beste elementu batek eten. (...) Izan ere galde-hitz hauek [nola, zergatik eta zertako] (eta orohar adizlagunei dagokien kasu-marka hartzen duten gainerakoek, norekin, norendako e.a.) ez dute aditzaren aurre-aurrean joan beharrik. Bereziki ekialdean. 'Zergatik emandako aginduak ez dituzu bete?' bezalakoak ez dira arrotzak.[Euskaltzaindia, EGLU-III, 1990:147-148]

Eta baliteke erabilera hori izátea arrasto bat te erabilera orokorrago bat non foku preverbalak koka zitezken ez justuki aurré euren aditza, baizik lehenago ere, adibidez an hasierako posizioa, zeinen azkenetariko testigantzak akaso izanen zirén Leizarragaren erabilera horiek. Baliteke.

1 Comments:

Anonymous Bittor said...

Eskerrik asko arretagatik, eta zure hipotesien azalpenengatik… Seguru asko badegu zer hausnartu oraindik balizko ‘galdegai’ bezalako kontzeptu nahasteragileen inguruan, eta ez bakarrik euskararen barne…

Bestetik nire tesian (sarean ere) bada atal bat ADIBIDETEGI BAT deitzen dena eta 4. puntuan GALDERA HAUTSIAK izena duena, eta bertan jasotzen dira 400 bat halako adibide beste osagairik tartekaturik agertzen dutenak galdegilea eta aditzaren artean (agian denak zuzen jasoak ez bdira ere). Asko ere NOR, NORK, ZER galdegileekin, hala nola ondoren gutxi batzuk erakusgarri, EGLUk esanak esan:

• Norc Mandamendu onen contra becatu eguitendu? (544)
• Norc becatu eguitendu Mandamentu onen contra? (546)
• Norc aurraren icenean esqueintcendio? (548)
• Cer Mezaco demboran dira Consagracioco itz Santu oriec? (554)
• Eta cer nic esatea nai dezue, ...? (186)
• Norc sinistuco ez du, ...? (475)
• Norc bada ateraco zuan guizon galdua becatuaren osiñetic? (425)
• Norc bada neque izugarri onetatic ateraco cituan gure lenengo gurasoac, eta aequin batean gu? (425)
• Cer aditzera ematen du aua zabalduric cegoan dragoitzarrac? (451)
• Cer liceac adirazten digu? (451)
• Noc eguño emon cituan bere begui sotilac baño negar gueiago? (236)
• Noc au enzunic euquico dau biotza Jesus ofendietaco? (247)
• Noc gogo onaz maitetuco eztitu Jesus gaiti lurreco nequeac, persecuciñoac, ...? (247)
• Noc gogortade andiagoric munduan icusi dau? (247)
• Nori gach eguin deutsazu? (261)
• Noc, au enzun ezquero, eroango eztitu gogo onaz munduco neque-pénac, ...? (262)
• ...; ¿cer gure Jaunari erantzun dizayoquegu? (TZ,67)
• ¿Nork, Jainkoak bestek, bekatuak barkatu ditzake? (TB,46, eta berdin, 56)

larunbata, ekaina 04, 2022 10:31:00 AM  

Argitaratu iruzkina

<< Home