asteartea, otsaila 14, 2023

"amatxo zertako / errekaz doazko" versus "zertako amatxo / errekaz dohatzo"

Herenegun aipatzen genuen bigarren referentzia (ikus atzoko lehenengoa) dá honako artikulua te Larreko idazle nafarra: "Bide berriaz itz bat orañik" (1932), gure ustez ondo interesgarria, eta nondik atera dugún aipu hau:

hots:

Arpegi pollit hori, amatxo zertako

Ez duzuamak bezain legun eta goxo?

Aurra, urak maldari errekaz doazko

Nigarrek naute ni egin ere hain atxo.

Konpara kin herenegungoa:

Arphegi pollit hori,

zertako amatxo,

Ez duzuamak bezein

legun eta gocho?

Haurra, urak maldari

errekaz dohatzo,

Nigarrek naute egin

ni ere hain atxo.

Bistan denez, aldatu dirá oinak, eta aldatu da gure adizkia ere (batean "doazko", bestean "doatzo"). Akaso izanen dirá Zaldubiren beraren bi versio an garai ezberdinak. [1901] [>>>]

Etiketak:

2 Comments:

Blogger Josu Lavin said...

Biac on onac!
doazco nahiz doatzo!
Eta doazquio modernoa.
Bicain!

asteartea, otsaila 14, 2023 1:17:00 PM  
Blogger Josu Lavin said...

+ doatza & doazca, behar ukanez gueroz!

asteartea, otsaila 14, 2023 1:18:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home