osteguna, abendua 19, 2024

Zergátik ez diren ikusi nahi elefanteak an erdia on egongela? Zeren egongelako elefente horiek dirén oso ezerosoak, zientifikoki eta sozialki

Zioén atzo Bittor Hidalgo-k

Guztiz nator bat zure iruzkinarekin. Eta salatzearekin Hegoaldean azken ehun urteotan zabaldu dugun prosa eredu Kardaberaz-Azkue-Altube(-Gartzia)tar aditz atzerarazleak eragiten dizkigun kalte komunikatiboak, jarraitu ordez jada gure idazle klasikoek ebakitako bideak.
Baina aldi berean ongi ulertu ezinik jarraitzen dut nolatan gure eguneko japoniera, koreera edo turkiera bezalako hizkuntza, jada kultura zabaltzaile emankorrak direnetan, jarraitzen den 'preskribatzen', teorizatzen eta praktikatzen hauen erabilera jantzirako (eta are arrunterako ere) aditzak salbuespenik gabe ematea esaldi amaieran (praktika arazotsu eta nekagarri askoa, bereziki esaldi luzeetan, euskaraz ongi dakigun legean), nahiz hizkuntza horietan ere eguneroko hizkera arruntean ohikoa den ahozko osagaiak ematea aditzaren ondoretik ere (are nobelagintzan ere nonbait japonieraz, erabilera jantziagoan ‒Seraku-Ohtani 2016 «The word-order flexibility in Japanese novels»‒, …), baina ez hizkera ‘ofizialduan’.

nondik nabarmendu nahi genukén puntu hau:

... ongi ulertu ezinik jarraitzen dut nolatan... jarraitzen den 'preskribatzen', teorizatzen eta praktikatzen hauen erabilera jantzirako (eta are arrunterako ere) aditzak salbuespenik gabe ematea esaldi amaieran (praktika arazotsu eta nekagarri askoa, bereziki esaldi luzeetan, euskaraz ongi dakigun legean),...
Zergátik ez diren ikusi nahi elefanteak an erdia on egongela? Zeren egongelako elefante horiek dirén oso ezerosoak, zientifikoki eta sozialki. [2577] [>>>]

2 Comments:

Blogger Erramun Guerricagoitia said...

Nic ulertzen dut aisa zergatic horiec elefanteac izan ahal dira ezerosoac sozialqui baina ez dut ikusten zergatic izan ahal dira ere ezerosoac zientificoqui.

osteguna, abendua 19, 2024 10:09:00 AM  
Blogger Unknown said...

Ona erramun!!!

osteguna, abendua 19, 2024 6:13:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home