osteguna, otsaila 28, 2008

Galdegaia, totem ustela

Mitxel Kaltzakortak dio (an bere liburua deitzén "Prosa komunikagarriago egiten. Zenbait proposamen (1)", UEU, 2008):
Gaur galdegaia totemtzat dago, gurtu beharrekotzat, eta berak gidatuta, berak itsuaurreko eginda, irakasten-idazten da nagusiki-edo (eta gogor zigortzen da haren legea bete ezean, behintzat eskola-euskaltegietan). Gainera, irakurleok ohituta gaude egon gaur eguneko prosan irensten ezinbestean "galdegaia + aditza" blokea. Baina okerrago gertatzen da bloke hori, bunker hori, badago perpausaren azken aldean, orduan irakurketa, batez ere perpaus luzeetan, errukigarria bihurtzen da, jasanezina, ernegagarria, kabreatzekoa. [Kaltzakorta, 2008:201]
Har itzazu esaldi horiek guztiak, itzul itzazu tu hizkuntza progresibo bat nola den frantsesa edo gaztelania, eta ikusiko duzu nola esaldi horiek berberak dirén bihurtzen ondo lagunkoi. Bistan da, ordena progresiboa dá ondo lagunkoiagoa eze ordena regresiboa.

Bide batez, bádira hizkuntzak, nola japoniera edo burmera, non derrigor erabili behar dute sintaxi ezin regresiboagoa, eta non, ondorioz, (ia) beti eman behar dute aditz nagusia an bukaera-bukaera hon esaldia (atzen perpaus subordinatu guztiak eta atzen bestelako osagarri guztiak ere). Zein terminutan beharko genuke mintzatu buruz sintaxi horiek? Ez al daude sintaxi horiek argiki azpigaratuak respektu sintaxiak non garatu diren estruktura eta tresna progresiboak? [132] []

Etiketak: ,

17 Comments:

Anonymous Anonimoa said...

Ea, nik ez dakit asko japonieraz, eta "burmera"z ez dut ezer kontrolatzen, baina euskaraz, adibidez, badakit.
Euskal hizkuntza (Euskara Batua) ikasten duenarentzat, argi dago ekintza komunikatiboa baino, batzuetan memoria ariketak egiten dituela, gimnasia garbia, alegia.
Baina esaldi laburretan galdegaiaren "ordena" kontuan hartzea ondo datorrela uste dut:

"(Kristina) eguzkitan DA etxeko lorategian"
"Zertan DA Kristina?"

Eta abar.

Agian, testuinguruak zehaztu beharko genituzke. Ahozkoa, idatzizkoa, komunikazioaren efektibotasuna, m. Eta aurkitu beharko genuke egitura horiek inportatu ditugun, inportatu "dizkiguten", edota zer diren.

astelehena, martxoa 10, 2008 9:52:00 PM  
Blogger Erramun Gerrikagoitia said...

Uste dut ze ez du importantziarik -salvu an analysis zientifikoa- jakiteak ea

egitura horiek inportatu ditugun, inportatu "dizkiguten", edota zer diren

Horren jakiteak ez du, niretzat, lebarik Kristina baizik importantea dena da / date ea zenbat dira (diren) effektivo tzat izan dadin kommunikationea euskaraz fite eta klaru.

Cape Town

asteartea, martxoa 11, 2008 4:03:00 PM  
Anonymous Anonimoa said...

Beharbada txarto adierazi dut nire ideia. Nik uste dut garrantzitsua dela jakitea erabiltzen duguna nondik datorren. Baina ez garbizalekeriaz jokatzeko helburuarekin.
Gaztelaniaz (frantseseraz ere) entzuten diren egitura batzuk, adibidez, besterik gabe, hitzez hitz ekartzen ditugu euskarara. Itzulpen "zuzenegiak, sinpleegiak, hutsegiak" egiten ditugu, norabidea okertzen dugu, eta askotan, solaskidea gure maila berekoa ez bada, ez du ulertuko esaten duguna.
Egoera honetan, hiztun komunitatearen harremanetan arazoak egon daitezke.
Noiz edo noiz aipatu izan dut zelako garrantzia duten niretzat esapide betegarriak euskararen berbaldia sortzeko eta komunikazioa gauzatzeko.
Ba hortik doaz nire pentsamenduak oraingoan ere.
Egia da euskararen egiturari erreparatu behar diogula, Jesusek aditzari buruz dioenaz ari naiz; baina ez da gutxiago egia ez dugula (ez genukeela) aurrejuzkurik ukan behar bestelako proposamenen aurrean.
Euskara, bat eta bakarra?

asteartea, martxoa 11, 2008 5:39:00 PM  
Anonymous Anonimoa said...

"Ez al daude hizkuntza horiek argiki azpigaratuak respektu hizkuntza progresiboak?"

Barka nire ezjakintasuna, baina "azpigaratuak" horrekin zer da adierazi nahi duzuna, zehatz-mehatz? "Gutxiago", "ahulago" direla, adibidez?

asteartea, martxoa 11, 2008 8:20:00 PM  
Anonymous Anonimoa said...

Hots, "garatuak" baino "gutxiago garatuak" eta "garatuak baino ahulagoak" direla?

asteartea, martxoa 11, 2008 8:21:00 PM  
Blogger Jesus Rubio said...

Kaixo Kristina:

Hasiko naiz erantzuten tu zure galdera, eta gero beste mezuren batean arituko naiz buruz galdegaiaren posizioa eta inguruko kontuak nola testuingurua.

Zure galdera da:

... baina "azpigaratuak" horrekin zer da adierazi nahi duzuna, zehatz-mehatz? "Gutxiago", "ahulago" direla, adibidez? Hots, "garatuak" baino "gutxiago garatuak" eta "garatuak baino ahulagoak" direla?

Bai, dudarik gabe, hizkuntza azpigaratuak dira gutxiago garatuak ezen hizkuntza garatuak, eta horregatik ahulagoak. Berdin nola ordenadorea baita erraminta garatuagoa ezen, adibidez, idazmakina.

Horrek, jakina, ez du esan nahi ze idazmakina erabiltzen duena gutxiago edo gehiago denik (nork bere arrazoiak izaten ditu). Sinplemente esan nahi du ze gaur egungo beharrak kontuan hartuta, ordenagailuak ditu eskaintzen aukera gehiago eta hobeagoak ezen idazmakinak.

osteguna, martxoa 13, 2008 8:23:00 PM  
Anonymous Anonimoa said...

Ulertzen dut zure argudio hau:

"ordenagailuak ditu eskaintzen aukera gehiago eta hobeagoak ezen idazmakinak."

baina iruditzen zait ezin dela ekartzen duzun "garapen"-aren alderdiarekin lotu. Hain zuzen ere, niretzat hizkuntza guztiak direlako, zure deskribapen parametroak erabiliz, "berdin garatuak". Hizkuntzarekin batean, hiztuna ere badagoelako, alegia; agian ez da zure intentzioa izan, baina, nire uste apalean, arriskua legoke pentsatzeko munduan "hiztun azpigaratuak" aurki litezkeela.
Zure argudio hau honela jarriko nuke nik:

"ordenagailuak BESTELAKO BALIABIDE BATZUK DITU idazmakinaren aurrean".

Eta harira etorriz, idazle klasikoen lanetan uste dut galdegaia gehienbat aditzaren atzean jartzen dela. Eskuetan dudan Kaltzakotaren liburuak ere hala esaten du, zuk ekartzen duzun parrafoaren segidan. Kapitulua ondo irakurtzen ari banaiz, narraziozko perpausak aztertzen dituzu. Amaituko dut irakurtzen eta orduan ea ahal dudan hemen beste zerbait erantsi.

igandea, martxoa 16, 2008 11:45:00 AM  
Anonymous Anonimoa said...

Narrazioetako hasiera perpausak.
Barkatu.

igandea, martxoa 16, 2008 11:46:00 AM  
Anonymous Anonimoa said...

Amaitu dut irakurtzen, eta aitortzen dut neure ezjakintasuna handia dela, amorru ematen baitit Kaltzakortaren hitzak sakonago ezin iruzkin ahal izatea une honetan. Tira, hor doa nire iritzia.
Zalantzarik gabe, proposamen horietarik nahikotxo aski egokiak dira, nire ustez, ahozko adierazpenak egituratzeko, hots, komunikazioaren mesedetan aritzeko.

Kezka bat. Delako adibidideak, narraziozkoak dira, eta batzuetan, itzulpen batetik datoz. Esan nahi dut, agian kasu batzuetan galdegaiaren ordenak azalpenik ukan lezake.

igandea, martxoa 16, 2008 9:05:00 PM  
Anonymous Anonimoa said...

Eta datuak argiak dira [Kaltzakota 2007:212]:

Tradiziozko euskaran:
Aditz ostean %79
Aditz aurrean %10,8

Gaurko euskaran
Aditz ostean %20,1
Aditz aurrean %51,2

igandea, martxoa 16, 2008 9:08:00 PM  
Anonymous Anonimoa said...

Bururatzen zait, Kaltzakortak ekartzen duen moduan, galdegaiaren luzerak ere eraginik izan dezakeela. Proposatu liteke, adibidez, ahalik eta gadegairik laburrenak egitea, salatzen den orden aldaketa ("garapena", "joera",m) hori "zaintzeko" edo?

igandea, martxoa 16, 2008 9:11:00 PM  
Blogger Gilen said...

Galdegaiaren legearekin egin behar dena da bidaltzea pikutara.

- Ni Gilen naiz.
- Ni naiz Gilen.
- Gilen ni naiz.

Denak OK eta esanahi (zertzelada, ñabardura, etc.) berdinarekin. Diferentzia intonazioan dago, hots, ahosko hizkuntzan.

igandea, martxoa 16, 2008 10:41:00 PM  
Blogger Gilen said...

Aupa lagunak,

orain asko ez dela esan nuen ez lizatela txarra praktika apur bat egitea zerbait fruktu ateratzeko sintaxiaren inguruko eztabaida hauetatik.

Helburu horrekin sortu dut GARABIDEAK wikia, non proposatzen dizuet ezen textuak lan ditzagula:

http://scratchpad.wikia.com/wiki/Garabideak

Hasteko paratu dut aurtengo Felix Ugarte itzulpen lehiaketarako hautatu den textuaren zati bat, ingeleraz.

Textua bi zutabetan errepikaturik dago, eskuinekoaren gainean eraiki dezaguntzat euskarazkoa, interesatu gagozkeen guztion artean.

Bi orri sortu ditut, bi versiorako: EEB eta Euskara preposizionala. Bi hauetatik edozeinetik aise molda daiteke Euscara Classicoko beste versio bat (edo bana).

Norbaitek dudarik baditu wiki baten funkzionamenduari buruz, galde dezala hango eztabaida sailean, eta berdin beste ezein dudari dagokionez. Norbaitek aportatua aldatu baino lehen, on lizate eztabaidagunean komentatzea.

Ea zerbait ona sortzen den hemendik.

igandea, martxoa 16, 2008 10:44:00 PM  
Blogger Jesus Rubio said...

Galdetzen duzu, Kristina:

Proposatu liteke, adibidez, ahalik eta gadegairik laburrenak egitea, salatzen den orden aldaketa ("garapena", "joera",m) hori "zaintzeko" edo?

Beraz, ondo ulertu badizut, ari zara proposatzen estuasun komunikatiboa (an galdegaia) afin gorde ustezko zuzentasun gramatikala. Hori ez zait niri egokia iruditzen, bistan denez.

Hala ere, esan behar dut ze aurreko estuasun hori ez da ezer noiz konparaturik kin egoera komunikatiboa zein biziko genuke baldin erabiliko bagenu, adibidez, burmera.

astelehena, martxoa 17, 2008 11:33:00 AM  
Blogger Jesus Rubio said...

Gilen, nire partetik, saiatuko naiz egiten nire ekarpentxoa an zure wikia.

astelehena, martxoa 17, 2008 11:40:00 AM  
Blogger Gilen said...

Primeran. Baina ez da 'nire wikia'. Neuk sortu dut baina publikoa da, parte hartu nahi duen ororena.

astelehena, martxoa 17, 2008 5:59:00 PM  
Anonymous Anonimoa said...

Gilen: "Galdegaiaren legearekin egin behar dena da bidaltzea pikutara."

Liburuaren iruzkinak uzten badira, eta eztabaida BEROA honera ekartzen bada, ingura gaitezen: Galdegaiaz eta bere ordenaz kezkatzea beharrezkoa al da euskararen kasuan?

Ez dakit izango den idatzizko ereduaren gainean ikasteagatik (ez naiz kapaz esaten, eta zuek, lagunduko didazue?), baina, adibidez, niri neuri "errazago" sortzen zaizkit egitura batzuk egiten didaten galderaren arabera, adibidez:

Zu nor zara? Ni Kristina naiz.
Eta ez: Ni naiz Kristina.

Halaz guztiaz ere, aitortzen dut, neure egunotako txikitako garaiarekin feedback-a eginda, "Ni naiz Kristina" esaten nuela, hastapenean. Zergatik aldatu ote naiz? Diodan gisan, apika idatzizkorako arauari kasu egiteagatik? Euskaldun berrien euskara biziki interesatzen zait honengatik, ez dutelako aurre-juzkurik, natural zoritzen eta egiten dute, hori bera, KOMUNIKAZIOA.

[Zer esanik ez, izugarrizko harrobia dago landa-lana egiteko euskaldun berriokin, eta ez bakarrik alderdi honetan]

Ikuspegi hau, komunikazioarena dinot, galtzen badugu, agian horrela uler liteke batzuetan “Ni naiz Kristina” esateagatik “apatxeraz” hitz egiten nuela esatea, eta euskaldun hori “gutxiago” dela aurpegiratzea. “Euskaraz IRAKURRI behar duzu, EGA daukazu?”entzuten nuen, eta horra azalpena!

Ez dakit bakarra naizen sentipen hauetan.

Gilen: "Diferentzia intonazioan dago, hots, ahosko hizkuntzan."

Aintzat hartzeko faktorea da, zalantza barik. Baita ere elkarrizketaren, berbaldiaren eta solaskidearen eskutik heltzen diren elementu “testuinguratzaileak” edo “eragileak” (?).

Jesus:
Galdegaia laburtzea, esaldi horien testuinguru narratiboan, noski, ez da egokia. Oraintxe konturatzen naiz.
Eskerrik asko burmerazko loturarengatik, gorde, aztertu eta zabalduko dut. Zenbat ikasten ari naizen!

Gilen: “orain asko ez dela esan nuen ez lizatela txarra praktika apur bat egitea zerbait fruktu ateratzeko sintaxiaren inguruko eztabaida hauetatik.”

Bapo! Ni saiatuko naiz, eta ea jendea animatzen den!

astelehena, martxoa 17, 2008 7:48:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home