"ekar ezazu/egizu" inperatibo orokorra sortu bide zén erabilíz ber mekanismo analitikotzailea zein erabili zen an aoristoa, potentziala edo subjuntiboa, baina independenteki (ez datoz batzuk ti besteak)
Zioén atzo Josu Lavin-ek:
ekar deçaçu gaur egun ere ekar eçaçu errannahiaz erabilcen da.Eta gauza da ze, euskal inperatibo zaharrenak (sintetikoak), formalki ez ziren baizik indikatiboko orainaldiak kin intonazio ezberdina:
Zatoz!salbu noiz adizkiaren objetua (an transitboak) zén 3. personakoa, non, nola dioskun Celine Mounole-k an bere "Le verbe basque ancien: étude philologique et diachronique" (2018:84), genuén beste konposizio hau:
Zoaz!
Nantzuzu!
Nakusu!
Lorsque le patient est de 3ème perssone (singulier ou pluriel), la forme finie imperatif des transitifs ne prend pas le préfixe d- des formes de present. Autremen dit, la forme de présent et celle d'imperatif ont une composition morphologique différente. Cette dernière semble être constituée à partir du radical verbal par suffixation des pronoms personnels correspondants (egin "faire" > egi-k " (pers. fam.)", egi-zu "faites-le (pers. resp,)" vs dagik "tu le fais (pers. fam.)", dagi-zu "tu le faites (pers. resp,)":Esan nahi baita ze, adizkiaren objektua 3. personakoa zelarik, adizki inperatiboak ez dira jada nola orainaldikoak, baizik bestelakoak, morfologikoki diferenteak ("aditz-erroa + prononbre sufijatuak"), non, nabariki, ez den agertzen 3. personetako orainaldietako "d-" morfema:
Egiçue (Leiz[arraga]) "faites le"[Mounole, 2018:84]
Esadaçu (Laz[arraga]) "dites-moi"
...
EzazuEta, erabilíz ohiko mekanismoa, hala "ezazu" ("*ezan") nola "egizu" ("egin") inperatibo sintetikoak hasiko ziren osatzen konposizio inperatibo perifrastikoak kin laguntzá on aditz-erroa:
Egizu
Ekar ezazuHorrela, "ekar ezazu/egizu" inperatibo orokorra sortu bide zén erabiliz ber mekanismo analitikotzailea zein erabili zen an aoristoa ("ekar zezan"), potentziala ("ekar dezake") edo subjuntiboa ("ekar dezan"), baina independenteki: mekanismoa bera izan zén, eta hortik antzekotasun formal handiak, baina lau erabilera ezberdin (ez datoz batzuk ti besteak). [941] [>>>]
Ikus egizu
...
Etiketak: aditza, inperatiboa, mekanismoak
4 Comments:
deçaçu, deçaçun, badeçaçu, deçaçula, deçaçunean adizquiac bat bera dura: deçaçu
Cein problema duçu deçaqueçu ere adizqui berbera dela onharcecotz?
deçaqueçu = deçaçu + que
que horrec adiarazten du ecen possible dela deçaçu adizquiac erran nahi duena
ikus deçaqueçu = possible da ikus deçaçun
Nire ikasleec berehala harrapatu dute bethi.
Aoristo deitzen duçun hori, indicativoco iraganaldi aoristo deithu behar liçateque:
ekar ceçan = trajo
ceina gaur egun subjunctivoco iraganaldi aoristo modura erabilcen baita:
ekar ceçan = trajera
Gaztelaniaz ere trajera hori casu batzuetan trajo edo había traído errannahiaz erabili eta erabilcen da. Cençu honetan ecin da trajese erabili.
ekar deça
eta
ekar leça
formac ere aoristicoac dirade.
Horisticoac, ordea,
ekarri, ekarcen eta ekarrico
daramatzaten adizquiac dirade.
Presentea: dakar
resente aoristoa: ekar deça
Presente prospectivoa: ekarrico du
Presente imperfectoa: ekarcen du
Presente perfectoa: ekarri du
Preteritoa: cekarren
Preterito aoristoa: ekar ceçan
Preterito prospectivoa: ekarrico çuen
Preterito imperfectoa: ekarcen çuen
Preterito perfectoa: ekarri çuen
Atemporal: lekar
Atemporal aoristoa: ekar leça
Atemporal prospectivoa: ekarrico lu
Atemporal imperfectoa: ekarcen lu
Atemporal perfectoa: ekarri lu
Imperativoa: bekar
Imperativo aoristoa: ekar beça
Preterito aoristoa içan daiteque edo
1. Indicativocoa: = ekarri çuen
edo
2. Subjunctivocoa: ekar deça adizquiaren iragana:
ekar deça = traiga
ekar ceçan = trajera
Argitaratu iruzkina
<< Home