osteguna, uztaila 25, 2019

Beste bi adibide: "zer gaitik" eta "zeren gaitik" galdetzaileak

Aurreko sarreran ikusi dugu nóla "-(ren) gai + ti(k)" postposizioak erakusten duén ber egitura nola bere kide latinoak ("belli causa" = "gerlaren gaitik"), eta nóla egungo postposizio erantsi hori solterik ere idatzi ohi den. Ikus orain beste bi adibide hauek non galdetzailea agertzen dén bi zatitan idatzirik. Bata ekialdekoa:
Zeren gaitik ote ditugu hemen egoera eta lana elgarri josi? Emile LARRE (1992)
eta bestea mendebaldekoa
¿Zer gaitik alan bota birao añ gaiztoak? Felipe Arrese Beitia (1882)

Batean "gaitik" postposizioa lotu da ki genitiboa ("zeren gaitik"), eta bestean ki absolutiboa ("zer gaitik"), zein, jakina denez, euskara batuan bihurtu dá "zergatik", non postposizioa erantsi eta higatu den. [601] [>>>]

Etiketak: , ,