ostirala, uztaila 26, 2019

"zerengatik..." eta "zergatik..." konjunzio kausalak ere

Aurreko sarreran ikusi ditugú bi galdetzaile kausal zeintan agertzen zén "gaitik" solterik idatzia, hain zuzen "zeren gaitik" eta "zer gaitik". Eta gauza da ze bietatik sortu dirá konjunzio kausal prepositiboak:
  • zerengatik...
    • Bi aldis diskurritu bear da erran baño len itza, zerengatik erranasgeros, eztaike itzuli gibela. LE Prog 120 [OEH]
    • Ez nauzu jotzen, zerengatik ordainaren beldur baitzare. Dv. [OEH]
  • zergatik...
    • Zergatik? Zergatik Yaungoikoak ala erakutsi dio. CatB 24. 
    • Zergatik? Zergatik baita Kristo guruzifikatuaren figura. Ib. 19
Jakina, familia berekoa da "zeren..." ere, hala nola "zeren eta..." edo "zergaitik ze...". [602] [>>>]

Etiketak: , ,