Aristegieta: "...astunagoa eta horregatik deserosoagoa izateaz gain,..."
Izan da egunotan debate bat (an Itzul posta-zerrenda) buruzki nóla eman "sin perjuicio de..." esamolde prepositiboa euskaraz, eta gauza da ze Mikel Azkarate itzultzaileak proposatu dú parafrasi bat, non (beste esaldi batean) gehituko litzaké "Dena den, horrek ez du eragozten...",
Ikus ere:
[603] [>>>]
Egia da "sin perjuicio de" horrek bidea ematen duela modu askotako parafrasien bidez itzulpena egiteko.Bai, alde batetik gutxio efizientea: astunagoa, deserosoagoa; eta bestetik gutxio efektiboa, gutxio eraginkorra: pragmatikoki gutxiago egokia.
Baina, azken adibideari helduz, uste dut garrantzitsua dela itzultzailea kontziente izatea ez duela efektu bera sortzen "sin perjuicio de" espresioaren ordez esaldi oso bat erabiltzeak (Sin perjuicio de = dena den, horrek ez du eragozten). Euskarazko bertsio hori gaztelaniazkoa baino astunagoa eta horregatik deserosoagoa izateaz gain, euskarazkoan enfasia eta esanahia bera aldatu egiten dira. [Xabier Aristegieta, Itzul, 2019-9-24]
Ikus ere:
[603] [>>>]
Etiketak: Aristegieta, efektuak, efizientzia, eraginkortasuna, pisu fonikoa
2 Comments:
...gabe kalte hon...
eta kitto! Hemendik hamar urtetara inork ez dio galdetuko bere buruari nondik datorren espresioa. Gaitezen izan pragmatikoak gabe kalte hon gure hizkuntza zaharra.
Txopi
Expressione moderno asco dira calcoac pasatzen direnac eta mailegatzen hizcuntza batetic bestera.
Consultatu dudanez an internet "sin prejuicio de ..." esaten da
an inglesa
without prejudice to ...
an francesa
sans préjudice de ...
Zer gatic ez calcatu expressione international hori? Zer impedimentu lexical egon ahal da hatzeco prejuicio hitza edo expressionea bera?
Argitaratu iruzkina
<< Home