astelehena, abuztua 12, 2019

Luis Berrizbeitiak buruzki azentu diakritiko intonativoa an perpaus erlativoak: "...beste edozein hizkuntzak bere hiztunei irakurketa errazteko egiten duen gauza berbera..."

Atzoko sarreran mintzo ginén buruzki azentu intonatiboak zein batzutan erabili diren euskaraz arrén ezberdindu perpaus erlatiboak kin "...-n" tikan esaldi ez-erlatiboak kin ber forma idatzia. Eta azentu horiei buruz galdetu zion Miel Anjel Elustondo kazetariak ki Luis Berrizbeitia itzultzailea noiz elkarrízketatu an Argia (2010):
Zergatik erabaki duzu erlatibozko esaldietako aditz laguntzailearen gainean azentua ezartzea?

Irakurketa errazteko. Menpeko esaldiak pilatzen direnean, perpausen segida sobera luzatzen denean edo perpaus bat, laburra izanagatik, anbiguoa gerta daitekeenean, komeni da makulu grafiko bat izatea jakiteko nola irakurri esaldia. Edozein hizkuntza seriok hala egiten du: ulergarritasun arazo bat formula ortotipografiko baten bidez konpontzeko modua badago, adosten da formula hori, aplikatzen da, eta fini arazoa. Horren adibideak palatraka ekar nitzake hona baina ez zaitut aspertuko kontu horiekin. Euskaraz aditz laguntzaileak anbiguetate arazoak sor ditzake zenbait testuingurutan, esaterako iraganaldiko menpeko esaldietan. Har dezagun adibide sinple bat: “lanean ari ziren gizonak”. Perpaus horrek bi adiera izan ditzake: ‘les hommes travaillaient / the men were working’, eta ‘les hommes qui travaillaient / the men that were working’. Esango du batek testuinguruak argitzen duela kasuan kasuko esanahia, eta hala da, baina jakiteko esaldi horretako gizon horiek menpeko esaldi batean dauden ala ez esaldi osoa irakurri behar da, eta behin irakurri ondoan berriz esaldiaren hasierara itzuli testuari esanahi zuzena emateko (baldin lehen irakurrian okerrekoa eman badiogu) edo berresteko (baldin intuitiboki adiera zuzena eman badiogu). Kiribila esaten diote ikerlari batzuek txiribuelta gogaikarri horri, eta fenomeno bataiatua izateak berak erakusten du ez dela asmakeria bat, dagoeneko ohartua eta sailkatua dagoen arazo objektibo bat baino. Tildea erabili ezkero, ordea, irakurri ahala argitzen da esanahia, eta ez dago perpausera berriz itzuli beharrik gure irakurketa doitzeko: ‘lanean ari ziren gizonak” = ‘les hommes travaillaient / the men were working’; ‘lanean ari zirèn gizonak’ = ‘les hommes qui travaillaient / the men that were working’. Menpeko esaldietako laguntzailea zenbait kasutan tildez markatuz egiten duguna da beste edozein hizkuntzak bere hiztunei irakurketa errazteko egiten duen gauza berbera (pentsa bakarrik nolako jokoa ematen duen tildearen erabilera inteligenteak gaztelaniazko hitz segida honetan: ‘esta/èsta/está’. Hiru posizio, hiru adiera eta zero anbiguotasun). Baina badirudi euskaraz beste hizkuntzetan baino herabeago garela soluzio erraz eta praktikoak hartzeko. Hainbat gaizto guretzat. Esaldi bat oker ulertzeko arriskua badago, obligazioa dago arrisku hori minimizatzeko eta horretarako behar diren tresna guztiak erabiltzeko. Hala ez egitea suizidioa da. Hori guztia esan ondoren, halere, argi dezadan bakoitza libre dela nahi duen bezala jokatzeko eta nik neuk, aukeran, ez nituzkeela menpeko esaldi guztietako erlatiboak tildez markatuko, bakarrik ulergarritasun arazo nabarmena duten kasuak. Baina koherentziaren amoreagatik liburu honetan erabaki zen denetan jartzea eta, okerrak salbu, hala atera da. [Luis Berrizbeitia erantzunéz ki Miel Anjel Elustondo an Argia, 2010]
Bai, beste edozein hizkuntzak bere hiztunei irakurketa errazteko egiten duen gauza berbera. [619] [>>>]

Etiketak: , , ,

1 Comments:

Blogger Unknown said...

Ditut irakurri testuak Luis Berrizbeitiarenak eta esan beharra daukat, azentuak hasieran pixkat arrotzak egiten badira ere, segituan ohitzen zarela eta ondoren, bai markatzen dituela modu txukunagoan erlatibozko esaldiak, zeintzuk askotan arazoak sortzen dituzten euskaran.

Txopi

astelehena, abuztua 12, 2019 1:18:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home