astelehena, urria 21, 2019

Amuriza (2010): "Ederto bizi naiz, ez naizela piztuko ... itxaropenagaz". Orduan, itxaropena da markatzen dudana, eta ez zen hori nik nahi nuena.

Aurreko sarreran gogoratzen genuen ze euskaraz erabili dirá estrukturak nola:
Xabier Amuriza ere mintzo zaigu buruz estrukturá "...-tzeko itxaropenagaz" an bere "Euskara batuaren bigarren jaiotza" (2010):
Zer gertatzen da, ordea, gure "atzekoz aurrerako sintasi" zorioneko hori inbertitzen denean, behar delako, komeni delako, edo, soilki, halaxe egiteko kapritxo literarioa dugulako? Esaterako: Ederto bizi naiz pizteko itxaropenagaz. Baina orain esan nahi dut: Ederto bizi naiz, itxaropenagaz ... ez naizela piztuko!  [X. Amuriza, 2010:52-53]
Segituan, Amurizak azpimarratuko digu nóla esaldi-bukaerak dirén oso inportanteak:
Bistan da sorpresa gisan, indargarri gisan, edo kapritxo soil gisan, ez naizela piztuko" perpaus menpeko hori azkenerako utzi nahi dudala. Ez du balio esan diezadaten: "Ba, esaik: Ederto bizi naiz, ez naizela piztuko ... itxaropenagaz". Orduan, itxaropena da markatzen dudana, eta ez zen hori nik nahi nuena. Eta gainera, ordena horretan esan beharko zen: "Ederto bizi naiz, piztuko ez naizen ... itxaropenagaz". Ez dago zertan eztabaidatu. Sintaxiaren inbertsioak, jarduera literarioan batez ere, oso garrantzitsuak dira,... [X. Amuriza, 2010:52-53]
eta orobat nabarmenduko digu nóla behar diren baliabide funtzionalak
..., eta euskaraz baliabide funtzionalak eta naturalak behar ditugu, sortzen diren premiak edo gurariak (edo kapritxoak, soilik) betetzeko. [X. Amuriza, 2010:52-53]
Ikus, honetaz, sarrera hau ere: ⇶ Behar da jarrera irekia, behar dira aukerak

[]

Etiketak: