Amuriza (2010): "Partikula batek konpon dezake dena."
Aurreko sarreran irakurtzen genuen nóla Xabier Amuriza-k (2010) planteatzen zuén hori arazo sistematikoa zein dén gertatzen noiz, diskursoan arituta, agertzen zaigún izen bat (edo izen-sintagma zabalago bat) zeini nahi diogun lotú, segituan, esaldi osagarri bat zeháztuz izenaren edukia:
Ederto bizi naiz, itxaropenagaz ... ez naizela piztuko! [Amuriza, 2010:52]Amurizak berak (2010) jarraian planteatzen digu nóndik etor litekén soluziobidea:
Partikula batek konpon dezake dena. EZEN izan daiteke bera. "Ederto bizi naiz itxaropenagaz ezen ... ez naizela piztuko!". Partikulak argitu, iragarri egiten du ondorengoa. "Oraindik ere baikortasunean bizi dira ezen noizbait zerbait ikusi ahal izango dutela". Egia da, esaldi laburretan, partikula gabe ere balitekeela argitasunik ez galtzea. "Oraindik ere baikortasunean bizi dira, noizbait zerbait ikusi ahal izango dutela". Egia da, baita, esan daitekeela: "Noizbait zerbait ikusi ahal izateko baikortasunean bizi dira oraindik ere". Baina esaldiek oso itxura eta espresio ezberdina dute. [Amuriza, 2010:53]Errepikatuko dut: "Oso itxura eta espresio ezberdina". Bukatzeko, gelditzen naiz kin esaldia ezen "partikula batek konpon dezake dena". [690] [>>>]
Etiketak: Amuriza, eraginkortasuna, ezen, garabideak, mekanismoak
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home