Hala "-n" atzizkiaz egindako erlatiboak, nola "zein" anaforaz egindakoak, biak ere izan ahal dirá restriktiboak edo explikatiboak
Zioén Gilen-ek atzo:
Gauza da ze, hala "-n" atzizkiaz egindako erlatiboak, nola "zein" anaforaz egindakoak, biak ere izan ahal dirá restriktiboak edo explikatiboak. [737] [>>>]
Fidel da Iaincoa ceinez deithu içan baitzarete Iesus Christ haren Seme gure Iaunaren communionera.Bai, kasu horretan ulertu behar genuké "Iainkoa" nola izen propioa (zein ari den) idéntifikatzen referente posible bakar bat, halan ze perpaus erlatiboa soilik izan liteké explikatiboa. Hor egokia litzaké koma bat artén referentea eta erlatiboa afin hasieratik argiki transmítitu perpaus erlatiboa explikatiboa dela:
Kasu horretan, Jainkoa izen mugatua da berez "(izen berezien ezaugarri nagusia dugu hori). Perpaus erlatiboak informazio bat gaineratzen du izen ardatz hartaz, baina ez du informazio horrek haren erreferentzia murrizten, ez mugatzen". (EGLU-V, 200. or.)
Fidel da Iaincoa, ceinez deithu içan baitzarete Iesus Christ haren Seme gure Iaunaren communionera.Horren ondoan, esan genezake honako hau ere:
Fidel da iaincoa ceinez deithu içan baitzarete Iesus Christ haren Seme gure Iaunaren communionera.non ulertuko genuken ze, iainkoen artean, fidel dela justuki hori ceinez deithu içan baitzarete Iesus Christ haren Seme gure Iaunaren communionera. Hor izanen litzaké restriktiboa eta egokiena litzaké komarik eza.
Gauza da ze, hala "-n" atzizkiaz egindako erlatiboak, nola "zein" anaforaz egindakoak, biak ere izan ahal dirá restriktiboak edo explikatiboak. [737] [>>>]
Etiketak: erlatiboak
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home