'Hori da mahaia zer apaindu dut'
Atzo Josu Lavin-ek galdetzen zuén:
Aphaindu dudan mahaia
= Mahaia cein aphaindu baitut
Uste al duçu hau ere valioquidea liçatela?:
= Mahaia cer aphaindu baitut
la mesa que he preparado [Josu Lavin]
Hortaz, ikus dezagun:
Hori da zér apaindu dudan.
Hori da mahaia, zér apaindu dudan.
Hori da mahaia zer apaindu dudan.
edo antzera ere:
Hori da zéin apaindu dudan.
Hori da mahaia, zéin apaindu dudan.
Hori da mahaia zein apaindu dudan.
Printzipioz, lehenengoan esaten da zér apaindu den, eta bigarrenean zéin apaindu den. Esan nahi baita ze, diodanez printzipioz, bi aukera horiek izanen liraké baliokideak an ber neurria nola "zér" eta "zéin" galdetzaileak dirén baliokideak. Dá matiz-kontu bat: lehenengoa, "zér > zer", nolabait esan, dá gutxiago espezifikoa:
Hori da mahaia zer ekarri dudan.
Hor sinpleki zehazten da ze "hori da mahaia zer ekarri dut". Bigarrenak, ordea ("zéin > zein"), hartzen du matiz espezifikoagoa:
Hori da mahaia zein ekarri dudan.
Hor, nolabait, gehiago espezifikatzen ari da ze "hori da justuki mahaia zein ekarri dudan", akaso barnén azpimultzo txiki eta ezagun bat.
Zentzu horretan, "zer" konsidera liteke gutxiago espezifikoa, eta "zein" espezifikoagoa, baina praktikan "zein" orokorki ere erabil liteke, berdin nola "zer" espezifikokiagoa. [1096] [>>>]Etiketak: atonizazioa, erlatiboak, mekanismoak, nor, zein, zer
2 Comments:
guiçon hori da ceina/cein/nor ikussi baitut
ceina/cein/nor ikussi baitut guiçon hori da
etche hori da ceina/cein/cer ikussi baitut
ceina/cein/cer ikussi baitut etche hori da
Argitaratu iruzkina
<< Home