Bai idatzian eta baita mintzatuan ere
Mintzatuan jarduna informalagoa izaten da, askotan, respektu idatzia; ez da egoten exigentzia-gradu berbera, ez da eskatzen hainbeste koherentzia nola idatzian, ez dira gauzak hain zehazki esan behar, hainbesteraino non mintzatuan askotan intuizio lauso batekin konformatzen gara, eta gainera, hizketan existitzen da bestelako komunikazioa ere: keinuak,... baina, guztiarekin, ez da dudarik ze, mintzatuan ere, baliabide informatiboagoak erabilita informatibokiago mintzatuko garela (horixe Pernandoren egia!).
Berdin ere nola ez den dudarik ze baliabide pausatuagoekin modu pausatuagoan mintzatu ahalko garela, askoz hobeto kontrolatuz zér esaten/esanen dugun; berdin ere nola ez den dudarik ze baliabide ahaltsuagoekin xehetasun gehiago eman ahalko dugula, modu errazagoan; berdin ere nola ez den dudarik ze baliabide irekiagoekin modu askeagoan mintzatu ahalko garela; eta, labur esateko: askoz hobeki.
Zioén Xabier Amuriza-k an elkarrizketa bat:

Telebistan jendea hizketan ari denean, analizatzen duzu edozein tertulia, eta zenbat gauza geratzen diren esan gabe euskarazkoetan, eta zenbat esaldi geratzen den airean, zenbat adjektibo urri, zenbat kontzeptu urri… Eta erdaraz, berriz, nola esaten dituzten…Eta hala da, zeren hala behar du: gehiago edo gutxiago nabarituko da, ezkutuagoa edo ageriagoa izanen zaigu, baina ez da dudarik ze baldin hiztun batek maila berean ezagutzen baditu hizkuntza regresibo bat eta hizkuntza progresibo bat, orduan hiztun horrek hobeto (eraginkorrago) adieraziko ditú bere ideia minimoki konplexuak an hizkuntza progresiboa eziez an hizkuntza regresiboa (zenbat-eta exigentzia-gradu handiagoa, orduan-eta diferentzia handiagoa, bai idatzian eta baita mintzatuan ere). [16] [>>>]
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home