Erantzun esplizitoen galdegaia (II): Peru Abarca
Juan Antonio de Mogel-ek 1881ean argitaratu zuen bere Peru Abarca famatua, zeinen titulu osoa dén:
- EL DOCTOR PERU ABARCA, CATEDRÁTICO DE LA LENGUA BASCONGADA EN LA UNIVERSIDAD DE BASARTE ó DIÁLOGOS ENTRE UN RÚSTICO SOLITARIO BASCONGADO Y UN BARBERO CALLEJERO LLAMADO MAISU JUAN.
Erantzun esplizitoen estruktura aztertu nahi dugularik, esango genuke ze liburu hau bi aldiz zaigula interesgarri: alde batetik zeren liburuaren protagonista suertatzen zaigú euskararen katedratiko, Moguelen hitzetan; eta bestetik zeren euskararen jakintsu horrek mantentzen dú elkarrizketa aski luze bat (kin bere mintzakide Maisu Juan) non alternatzen dirén galdera eta erantzun esplizituak, nola nahi eta behar genuen guk an gure azterketatxo hau.
Ikus ditzagun, ba, Abarcaren erantzun esplizito batzuk:
[Maisu Juan] ¿Cer da epallia?
[Peru] Epallia da zuc carnaceruba esango ceunsquiona. [52. or.]
Ikus hau ere:
[MJ] Adisquidia, ¿cer da erretilluba?
[P] Erretilluba da euscaldunen platera. Ecarrico deuscuben erretilubac euco ditu guichienez berroguei urte, ta iraungo dau beste aimbeste urtian. [54. or.]
eta ondoko hau ere, ezin laburragoa:
[MJ] ¿ce icen dozu?
[P] Niri esaten deuste Peru batzuk, bestiac Perico: ... [56. or.]
Gure katedratikoak erabiltzen ditú modu guztietako erantzunak, hala nola:
[MJ] Esaidazu, Peru, ce ganadu daucazun echian.
[P] Daucaguz buztar-idi bi, bata belleguija, bestia zurija. ... . Daucaguz bigae bat, bigancha bi. Badauzcaguz oneez ostian zortzi basa-bei, ta basa-idisco galant bat, ta isten dot esan baga daucaguzala cecin-idi bi; bata echerako, ta bestia salduteco. [109. or.]
Aurreko erantzun horretan, apárte erabili galdegai posverbala, darabil aditza aurren-aurrena, ikusten denez. Erantzun beraren bigarren esaldian ere, hasieran doa aditza, hirugarrenean erabiltzen du "ba-" aurrizkia, eta laugarren batean berriro erabiltzen du aditza aurrena, bárik arazorik. Orrialde berean ikus honako bi aleok:
[MJ] ¿Ceri esaten deutsazu chaala, ta ceri urrucia? ...
[P] Chaala esaten jacó edocein beicumeri, dala arra, dala emia; ... [109. or.]
[MJ] ¿Ezdaucazu ganadu lanadunic?
[P] Bai, daucaguz laroguei guiberri; iruroguei ardi, aari bi, ta zortzi auntz. ... [109. or.]
Beste bi ale:
[MJ] ¿Nun dira zure seme, alaba ta otseiñac?
[P] Batzuc juan zirian solora, ta bestiac basora iraurquiñac batuter: ... [119. or.]
[MJ] ¿cembat opiciale dira, ta cer aloguer emoten jaquee?
[P] Dira lau biarguiñ; Ijelia, Urtzalla bi, ta Gatzamallia. ... [125. or.]
Nik uste argi gelditzen dela ezen Peru Abarcak ez zuela erabiltzen galdegai-legea, ezta elkarrizketan ere, ezta ere galderantzun esplizitoetan. [135] [⇶]
--------------------------------
Ikus: Galdegai-legea: ezta galderantzun idatzietan ere