Eusebio Gorospe: "Aspaldi komentatu dugu hainbat itzultzaileren artean ..."
Eusebio Gorospe itzultzaileak dio an 2004ko azaroa (Itzul posta-zerrenda):
Administrazioko itzulpenak, eta gainerakoetatik gehienak, liburutegi apaletako liburu potoloetan gordetzeko dira. Ehunetik laurogeita hemezortzia esango nuke nik. Eta jakina: norbaitek noizbait testu horiek erabili nahi baditu jardun normalerako, oh, ezinezkoa!. Eta ondoren: kalapitak, haserreak, (:...).Dudarik gabe, estrukturek (eta hitzek) axola dute. [143] [>>>]
Aspaldi komentatu dugu hainbat itzultzaileren artean, gure mundua (zuzenketarena barne) une larrian dagoela, badela garaia egindakoari so egin, eskuartean daukagunari begiratu eta aurrera begira behar diren aldeketak egiteko. Aldaketa sakonak eta estrukuturalak, seguro asko. Ez dakit hori nori dagokion. Legez, dekretuz, aginduz eta paperez badaude horren ardura duten erakundeak: IZO, UZEI, EIZIE(...). Baina ahalmenez (....) ez dakit, zalantzak ditut. VIP asko dago jardunaldietan, beti betikoak. Oso berrikuntza gutxi antzematen dut mundu "horretan", egoerak lehengoan jarraitzen baitu. Gurean ere zaharrak berri.
Amaitzeko: akaso hau bezalako foroak balio beharko luke gai hau "populua"ren esku uzteko, aztertu dezan. Ondo da, bai, "esku libreak" "deslocalización" edo" poner el cascabel" nola itzultzen diren eztabaidatzea, baina uste dut ditugun arazoak hori baino askoz larriagoak direla.
8 Comments:
Lehenbiziko komentarioa:
Ikus dezagun zati hau:
"Interlinguaren aldeko Munduko Batasunera."
Itzultzaileak nahi izan du itzuli gaztelaniaz hau esango genukeena:
"a la Unión Mundial pro Interlingua"
baina nik ulertzen dudana hauxe da:
" a la Unión del Mundo (que está) a favor de Interlingua"
Euskarazko honetan:
"Interlinguaren aldeko Munduko Batasunera."
"Interlinguaren aldeko" hori Mundu hitzaren izenlaguna da eta ez Batasun hitzarena.
Fenomeno hau askotan gertatzen da euskal textuetan.
Ez dut uste gure garunak ulertzen dakienik logikatik at dagoena, ezta?
Berdin beste adibide honetan:
Munduko futbol txapelketa
Zer da hau?
campeonato mundial de fútbol
edo
campeonato de fútbol del mundo
Duda gabe bigarrena, "Munduko" bere ondoko hitzaren izenlaguna baita.
Saluti
Josu Lavin
Nire mezu bat desagertu da. Komentarioa baino lehenago zegoen eta www.interlingua.com lekuko euskarazko esaldi hau zen:
"Ongi etorri interlingua izeneko nazioarteko hizkuntza laguntzaileari buruzko argibideak dituen Interneteko Interlinguaren aldeko Munduko Batasunera."
Josu Lavin
"Munduko futbol txapelketa"
Nik ulertzen dudanez "Munduko" aplikatzen da izen sintagmaren ardatzari, hots, "txapelketa".
Bestela esango nuke:
"Munduko futbolaren txapelketa"
edo
"Munduko futboleko txapelketa"
"Azken Guda Dantza"
Azken guda ala azken dantza?
Nik beti ulertu dut "azken dantza".
Era berean,
"Mundu Football Txapelketa", bapo niretzat.
Nire adibide hau ez da izan munduko hoberena.
Eta beste honetan:?
"Interlinguaren aldeko Munduko Batasunera."
INTERLINGUAREN ALDEKO ez da MUNDU izenaren izenlaguna BATASUN hitzarena izan beharrean?
Adeitsuki
Josu Lavin
"Interlinguaren aldeko Munduko Batasunera."
Honela entenditzen dut:
- A la Unidad Mundana por (la) Interlingua
Zer ere horrek signifikatzen baitu.
"Interlinguaren aldeko Munduko Batasunera."
Ez litzateke izango honelako zerbait:?
A la unión/unidad +
+ del mundo (=que está en el mundo) +
+ en favor de Intelingua (= que está en favor de Interlingua)
Niretzat ez dago argi.
Beste adibide bat:
"Nirekin dagoen Josebaren laguna"
Nor dago nirekin? Joseba ala Josebaren laguna
Duda gabe, aurki litezke adibide konplikatuagoak.
Nire ustez, euskal garunak interpretatu behar du textuinguru guztia aztertuz, ezta?
Adeitsuki
Josu Lavin
Bai, arrazoi duzu,
"Nirekin dagoen Josebaren laguna"
bezalakoak anbiguoak dira. Baina tamalez gehien erabiltzen direnak ere dira, inori bururatzen ez bide zaiolarik badagoela beste hautabiderik:
- Josebaren lagun' nirekin dagoena.
- Josebaren laguna zein baitago nirekin.
Baina ni ari nintzen hitz elkartuez: Esaterako:
Bigarren Mundu Gerra.
Hola ikasi genuen ikastolan, eta inoiz ez zait anbiguo egin, inoiz ez du signifikatu 'bigarren munduaren gerra'.
Zeren halako estrukturetan adjektivoa (bigarren) aplikatzen baita izen ardatzari (gerra).
Kaixo Gilen,
Dudarik ez dago ezen zeuk ekarririko adibidean halaxe dela:
Bigarren Mundu Gerra
Hitz elkartu hauek bezalakoetan, MUNDU GERRA modukoetan hitz bakartzat har genezake.
Saluti
Josu Lavin
· Academia pro Interlingua
· http://groups.google.com/group/academiaprointerlingua
Argitaratu iruzkina
<< Home