asteartea, ekaina 04, 2019

Lertxundi (1993): "Bi itzulpenen arteko kalitatearen balizko kontrasteak ez du zerikusirik."

Mintzatuz burúz zailtasuna on euskal itzulpenak (eta euskal textuak, orokorrean) irakur dezagun ondorengo aipua ganik Anjel Lertxundi, aterea ti bere artikulua titúlatzen "Felix qui potuit rerum cognoscere causas" (Senez, 14, 1993):
Euskara titiko hizkuntza izan zuen arren, nire belaunaldiak aiseago irakurtzen du Sciasciaren El día de la lechuza, Hontzaren eguna baino. Bi itzulpenen arteko kalitatearen balizko kontrasteak ez du zerikusirik. Orohar, gaztelaniazko itzulpen oro obra horren beraren euskal bertsioa baino aiseago irakurtzen dugu. [Lertxundi, 1993]
Baina arazoa ez da generazionala, baizik nagusiki sintaktikoa. Oraingo belaunaldikoek berdin aiseago irakutzen dute "El día de la lechuza" ezenezta "Hontzaren eguna". Zeren Lertxundi-k aipatutako diferentzia an kalitatea, esan nahi baita an kalitate komunikatiboa edo efektibitate komunikatiboa, lehengo berdina baita, eta kalitate-diferentziak ez du zerikusirik kin kontu generazionalak, baizik kin kontu linguistikoak. Eta gauza da ze bi itzulpenen arteko kalitatearen balizko kontrasteak ez du zerikusirik. [550] [>>>]

Etiketak: , ,

4 Comments:

Blogger Gilen said...

Lizarragak erabiltzen du, nire ustez, euskararen historiako sintaxi progresivoenetarik bat (erdarenaren antzekoenarikoa). Blogeko jabearen baimenaz, hona haren testu luze samar bat nire uste horren erakusgarri, gaurko grafiara moldatua:

Kasano tartaroen errege poderosoak eskatu zion Armeniako erregeri bere alaba bat andretako. Ukatzea zen galtzea bere burua; ematea zen galtzea bere alaba. Baina, en fin, ezinbertze erresolbitu zen entregatzera barbaro jentil hari bere alaba onesta, galanta, juiziosa eta guzien gain kristioa, kondiziorekin ezi utziko zuela bizitzera erlijio kristioan. Egin ziren bodak, eta, pasaturik denbora, ailegatu zitzaizkiolarik erditzeko egunak, esperatzen zutelarik erregek eta erreinuak seme bat bere edertasunaren konforme, erdi zen bulto itsusi beltz lotsagarri batez. Zer konfusioa erreginarena! Nolakoa erregerena!, zeinek itsuturik koleraz, ustez hura zen bere esposaren infidelitatearen seinale, manatu zuen istant egin zezatela hogera bat handia eta bota zitzatela hartara ama-semeak, erretzeko bizirik. Ez zuten baliatu erregina gaixoaren negarrek eta juramentuek, zeinekin aseguratzen baitzuen bere inozentzia. Badaramate; badoa inguraturik guardiez ziutate guzitik barna erregina desbenturatua. Ailegatzen dira hogera zegoen lekura, eta, ja botatzera zihoazelarik, eskatu zuen negarrez utz zezaten ematera bere entrainetako ume hari lehenbiziko eta azken besarka. Erdietsi zuen. Hartzen du besoetan munstro hura. «O, neure entrainetako semea, —erraten dio— nik uste nuen neukala neure sabelean printze bat, eta ikusten dut zela kondenatu bat. Nik kontatzen zintudan koroarako, eta sortu zara heriotzera. Desditxatua zara, bada, ez duzularik bertze kulparik baizik jaiotzea. Zuk galtzen duzu koroa, eta niri edekitzen didazu ondra eta bizia. A, ez bazina jaio sikiera izatekoz hainbertze desditxa! Baina ya que eta galdu duzun lurreko erreinua, ez dezazula guzia gal: logratuko duzu zerukoa. Eta Kasanok ez bazaitu errekonozitu nahi bere semetako, logratuko duzu izatea Jaungoikoaren seme». Erran zuen, eta, harturik baso bat ur, bataiatu zuen han berean. Eta berehala, guziak begira zeudelarik, itzuli zen haurra hain galant eta agraziatu nola aingeru bat. Pasmatu ziren guziak, eta Kasano konbertitu zen prodigio honekin kristio, eta itzularazi zuen ondra handiarekin erregina bere palaziora. Hau da mostra bat exteriorea egunero gertatzen den mudantzarena ariman bataioaren medioz.

Efektivitate komunikativoaren ikuspuntutik begiratuta, zer iruditzen zaizue gaurko prosa estandarraren aldean?

asteartea, ekaina 04, 2019 10:58:00 AM  
Blogger Josu Lavin said...

Bat nathor çurequin, Gilen.
Joachim Liçarraga dugu maisu icigarri ona.
Iruñeco, geure hiri buruçagui içan ceneco euscara hori da irtembideric eta solutioneric hoberena.

asteartea, ekaina 04, 2019 11:06:00 AM  
Blogger Josu Lavin said...

https://zuzeu.eus/euskara/joaquin-licarraga/

Naffar versioneaz gain euscal versionea behar guenuque.

asteartea, ekaina 04, 2019 11:12:00 AM  
Blogger Erramun Gerrikagoitia said...

Nic gustura iracurri dut hori textua eta iruditzen zait da communicativoqui ona, lehenago ere iracurria nuen bere zathi batzuc. Viva zu Gilen zatio holaco apportationeac.

asteartea, ekaina 04, 2019 3:22:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home