Ez buruazkenagoa ezta gutxiago buruazkena zein beste edozein estruktura buruazken
Sarrera honetako aipuan Juan Garzia-k kritikatzen zuén ustezko kalko baten interesa zatio izán... buruazkena:
Hura igotzen ari zen, ni [...] jaisten nintzen bitartean.Soilik komentatu ze Juan Garzia-k aipatutako arazo hori ez da desagertzen noiz estruktura ez izán ustezko kalkoa. Esan nahi baita ze ustezko kalko hori ez da ez buruazkenagoa ezta gutxiago buruazkena zein beste edozein estruktura buruazken. [546] [>>>]
Azken esaldi hori aldiberezkotasunaren adiera berezkotik aparte euskaraz ulertzeko, erdara poliki jakin beharra dago. Perpausa laburra delako pentsa dezake baten batek ez dela hain desegokia ere (erdararen arrazoiak bere eginez, euskararenik ez baitago batere), baina perpausa luzatu ahala, erdal kalko nabarmena onartuko bagenu ere, gero eta zailago egingo litzaiguke arian ulertzen nola lotzen den aurreko esaldiarekin komaren ondoko guztia, harik eta, amaieran, BITARTEAN hori irakurri (esaldian berriz atzera jotzera behartzen gaituzten halako egituren abusua da, hain zuzen, euskarazko testuen irakurgaiztasunaren gakoetako bat: Gakoa, maiuskula eta guzti). [Juan Garzia, 1997:286]
Etiketak: bitartean-eta, bitarten, Juan Garzia, prozesamendua
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home