asteartea, azaroa 08, 2005

Zein ote da zaharragoa: "zeren" edo "-lako"?

Dio Josu Lavin-ek hemen:
Bestalde, goraki esaten dut ezen euskaraz ZAHARRAGOA dela ZEREN prepositivoa ELAKO postpositivoa baino. Ez dakit neuk baino lehen beste inork esan duen. Ez dira Etxepare eta Leizarraga ZEREN horren asmatzaileak. EZ, EZ eta EZ!

Textu hori idatzi ondoren Joan de Lazarragaren textua agertu da, non forma prepositivo asko eta agertzen baitira, zeinek argiro erakusten baitigute gauzak nola izan diren. [Josu Lavin]
Fr. Luis Villasantek esan zuen an bere "Sintaxis de la oración compuesta" ezen:
... en euskera exiten ciertas formas de expresar la causalidad por medio de sufijos, prefijos o conjunciones (-lako, -lakotz, bait-, eta) que se han juzgado como las exclusivamente auténticas, originales y castizas. Pero existen también otras, universalmente empleadas en el habla coloquial y en la tradición literaria (como que están atestiguadas desde que conocemos textos escritos). Estas otras formas son a base de partículas que originariamente son de sentido interrogativo pero a las que se les confiere un valor ilativo-causal y que se emplean ya solas ya en combinación con sufijos o prefijos, como veremos. Los gramáticos contemporáneos han visto en este uso un calco alienígena o imitación de lo que se hace en las lenguas románicas, y, por ende, lo han proscrito, juzgándolo incorrecto.

Lo curioso del caso es que el estudio de los textos antiguos del idioma revela que el uso del zeren, por ejemplo, es más antiguo que el del sufijo -lako empleado como causal. [Villasante, 1979:143-144]
Egia da ze "-lako" kausala ez da agertzen an Etxepare (1545) ezta ere an Leizarraga (1571), baina modu berean egia da bádela agertzen an Lazarraga (1586) (dakigunez, Lazarragaren testu hori berriki agertua da) eta an Betolaza (1596), hala nola ere ze azken honetan ez dela agertzen "zeren" edo antzekorik.

Zoritxarrez, ezin dugu entzun nola mintzo ziren XVI. mendeko euskaldunak; baina argi dirudi Betolazaren katiximaren bokazio xehea (herri xeheak ikasteko baitzen), nondik segi liteke ze "-lako" zegoen gutxienez ondo errotua.

Edonola ere, bistan da: aspalditik ere koexistitu dira "zeren" prepositiboa eta "-lako" pospositiboa. [59] []

4 Comments:

Blogger Erramun Gerrikagoitia said...

Buruz ea zein da zaharrago' edo zeren prepositivoa edo -lako postpositivoa gogoratzen naiz nola hak akademiko Alfonso Irigoien zenak izkiriatu zuen buruz aurkikuntza hon zeren partikula prepositivoa gutun personal batean aitzinetik publikatu ezein liburu euskaraz, nafar politiko edo kommerziante baten gutunean hortxe 1400 eta zenbaitsuan' lehenago ezi 1500 urtea.

Hontaz norbaitek lagundu ahal digu, esaterako hak Ricardo Gómez edo beste edonork.

Hori litzateke gauzen argitzeko eta mythoen porrokitzeko zeren ez du lebarik egiazki eta transzendentalki konstatatzeak zein da lehenagokoa,edo zeren prespositivoa edo -lako postpositivoa.

asteartea, azaroa 08, 2005 7:52:00 PM  
Blogger Jesus Rubio said...

Kaixo Txopi eta Erramun:

Bai, arrazoi duzue biok: berez, bost ajola zein den zaharragoa, ez du lebarik zein den jatorragoa.

Baina, nire ustez, interesantea izan daiteke komentatzea ezen batzuetan egoten ahal dira diferentzia inkluso handiak inter hizkera xehea (erabilia per herri xehea) eta hizkera idatzia zein agertzen da an ebidentzia dokumentala (¿zein erabiltzen ote zen: Leizarragaren hizkera edo Betolazarena?); eta akaso ez dugula jakiterik non hasten den esperimentua (berrikuntza guztiak ere euren garaian esperimentuak izan baitira) eta noraino dauden sartuak ustezko esperimentu horiek an mintzoa hon herri xehea.

Kasu honetan, Villasantek berak aipatzen du "zerren" bat datatua an 1448, justuki an bersoak deitzen "Cantares de la toma de Mondragón". Han, gainera, agertzen da "ze" bat, eta "zein" hau:

Armakaz ezin egien legez ezer //
Ganboarrok su emaitean //
Hasi dira, ta honegaz urten daude ber'alan //
Oñeztar barruangoak //
Zein erre ez zitezan.

Nik ez dakit noraino interpretatu daitekeen azken "zein" hori nola kausala edo nola erlatibo, baina interesgarria iruditzen zait konstatatzea nola hain testu laburrean agertzen baitira bi edo hiru forma ezberdin afin adierazi kausalitatea, eta nola baliabide horiek erabiltzen baitziren bako batere arazo an esaldi ondo laburrak (gaur egun, ematen du ezen baliabide prepositibo bat erabiltzeko, justifikatu behar duzu esaldiaren luzera minimo bat).

Bestalde, Villasantek berak aipatzen du hori gutuna zeinetaz galdetzen du Erramunek:

"Carta de Juan de Irañeta, navarro residente en Roma, escrita en 1549 y publicada por Blas Fagoaga (3): Eta Jainkoak parka derozola Migeli zerren ni hemen naizala ezuen skribatu bear berzeri" [145 or.].

Edonola ere, bistan da, ezen, nola dioen Josu Lavinek:

"Ez dira Etxepare eta Leizarraga ZEREN horren asmatzaileak. EZ, EZ eta EZ!"

asteazkena, azaroa 09, 2005 10:51:00 AM  
Blogger Erramun Gerrikagoitia said...

Josuk, hak Josu Lavinek, diosku ezen erantzuna bidali du at akademiko numerario Ibon Sarasola, baina nik ezin irakurri ahal izan dut nehon. Ez dakit edo izan da erantzun personal soil bat Sarasolari edo ez dute erabili.com-ekoek argitaratu nahi izan erantzuna at Josu Lavin, nik gustura irakurriko nuke, hori bai, seguru ba du zeozer interesanterik.

asteazkena, azaroa 09, 2005 9:26:00 PM  
Blogger Erramun Gerrikagoitia said...

Nahi bazendu, Josu, publikatzen ahal duzu zer izkiriatu zenuen at Ibon Sarasola hemen blogean edo an neure blog referentziak.

osteguna, azaroa 10, 2005 9:37:00 AM  

Argitaratu iruzkina

<< Home