1.: Lizarraga-k ez du betetzen galdegai-legea
Aurreko sarreran genioen ze saiatuko ginen erakusten zergátik Lizarraga-ren prosa dén aurrerapausu handia respektu gaur egungo prosa estandarra, eta erantzun horren lehenengo puntua dá ze Lizarraga klasiko nafarrak ez du betetzen galdegai-legea.
Zeren, nola genioen hemen, prosa potente eta efektibo batean hitz-ordenaren kezka ez litzake izan behar bete egin dadin (ustezko) galdegai-lege bat non oso nabarmenki eta gainera preverbalki azpimarratu beharko dén osagai bat aúrka beste guztiak, baizik, guztiz bestela, esaldi-hasieratik bertatik joan dadin prestatzen progresiboki bidea afin esaldiaren bukaera izán dadin ahalik eta eraginkorrena.
Har ditzagun Lizarraga-ren textuaren lehenengo bi esaldiak:

Kasano tartaroen errege poderosoak eskatu zion Armeniako erregeri bere alaba bat andretako. Ukatzea zen galtzea bere burua; ematea zen galtzea bere alaba.Lizarraga saiatzen dá lantzen esaldi-bukaerak ordezta ibíli derrigor aukeratzen aditz-aurreko galdegaiak. [552] [>>>]
Etiketak: galdegaia, garabideak, Lizarraga
1 Comments:
Galdegaiaren leguea asmaquiçun bat berceric ez delacotz.
Argitaratu iruzkina
<< Home