astelehena, uztaila 08, 2019

Nondik garatu da "hain" partikula konparatiboa?

Aurreko sarreran aipatzen genituén ondorengo bi esaldiak ti Mikoleta ("Modo breue de aprender la lengua vizcayna", 1653):
Baize enaz orren delikadua zein judegua barikuz. Mic 13r. Dala berori aen ondo etorri zein urte onak. Ib. 13r. [OEH, Mikoleta, 1953]
non elkarren ondoan dauzkagún "orren" eta "aen" partikula konparatiboak, zein, bestalde, ez diren baizik bigarren eta hirugarren personak ti erakusle singularrak ("ori" eta "a") an kasu genitiboa, eta justuki hirugarren pertsona horretatik gramatikaldu zaigú "ain" edo "hain" forma, segun dialektoa (besteak beste). Dio OEH-k burúz etimologiá on partikula hau:
HAIN: Etim. Contracción de (h)aren, vizc. ant. aen, genitivo del demostrativo de. 3.a pers. v. FHV 141. [OEH]
Eta gauza da ze, nahiz exístitu lehenengo eta bigarren personetako konparatiboak ere (hau dá "honen" eta "horren"), hirugarren personakoa aplikatu zaió ki edozein persona:
HAIN: Tr. De uso general. Aunque originalmente se refiere al 3.er grado demostrativo, ya desde los textos más antiguos parece ser empleado indistintamente para todos los grados. [OEH]
Ikus, gainera, ondorengo aldaera dialektalak:
HAIN: Tr. La forma arcaica aen la emplea Micoleta (y modernamente Orixe), pero ya en textos vizcaínos anteriores se documenta ain. Hay kain en textos salacencos y roncaleses, y gein en aezcoanos. En DFrec hay 725 ejs. de (h)ain y 2 de aiñ. [OEH]
Hortaz, eskérki gramatikalizazio-prozesu sortzaile hori, orain existitzen dirá, ondo diferentziatuak, alde batetik "haren" hirugarren personako erakusle genitiboa, eta bestetik "hain" partikula konparatiboa, zeintzuk, nahiz izán jatorriz bat eta bera, orain betetzen dituztén funtzio ezberdinak.

Eta holaxe, esan nahi baita erábiliz material zaharrak an funtzio berriak, holaxe gramatikaltzen dirá baliabide sintaktiko berezitu berriak, holaxe garatzen dirá sintaxiak, eta, jakina, eurekin batera hizkuntzak ere. [584] [>>>]

Etiketak: , ,