Dio Patxi Petrirena-k:
a) denborazkoa baldin bada, aldiberekotasuna adieraziko du, eta orduan berdin-berdin da bigarren esaldiaren hasieran joatea edo lehenbiziko esaldiaren bukaeran.
Beraz, Patxi, hurrengo biak berdinak dira, ezta?:
Zu niri begira egon zinen, ni hizketan aritu nintzen bitartean.
edo:
Zu niri begira egon zinen bitartean, ni hizketan aritu nintzen.
Bistan denez, intentzioak ez dira inondik inora berdinak. Har daigun beste esaldi hau:
Patxi-ren proposamenaren harian, izanen genuke beste hau:
Berdintasunik (egongo) ez den bitartean, emakumeak besteak zaintzera behartuta egonen dira.
zeinek adierazten duén beste esanahi bat, beste informazio bat, beste mezu bat: Patxi-ren "bigarren" perpaus hori dá
perpaus menderatua, eta "lehenengoa" dá
perpaus nagusia, eta ezin dira aldatu paper horiek
gabén esanahi/intentzio aldaketa.
Gainera, ohar gaitezen ze, zure transformazio kaskar (eta, areago, txar) hori burutzeko,
beharko genuke hasieratik bertatik baloratu ea "bigarren" perpausa luzea ote den, afin erabaki nóla planteatu "lehenengo" perpausa. Egoera horrek, bistan denez, dakár, alde batetik
gainkostu komunikatiboa, eta bestetik
zurruntasun komunikatiboa, respektu egoera alternatiboa non ez dugun halako valoraziorik egin behar zeren arazogabe erabaki ahal dugun nón kokatu gure denborazko baliabide hori:
Ez da berdintasunik izango bitartean-eta emakumeak egon daitezen behartuta besteak zaintzera.
zein arazogabe luzatu litekén adibidez honela:
Ez da berdintasunik izango bitartean-eta emakumeak egon daitezen beharturik zaintzen zaharrak, umeak edo/ta etxeko persona guztiak zein ezin diren baliatu ezpada laguntzarekin.
Patxi, zuk (eta Juan Garzia-k) proposatzen duzun transformazio hori dá
kostutsua,
inefizientea,
kaskarra eta, hitz batean
txapuza bat. Gogoratu behar da ze transformazio horren iturria dá justuki estuasuna zein segitzen zaión ki erábili "
-n bitartean" (hortxe dago premia).
Nik "
bitartean-eta" horri ikusten diodan arazo bakarra dá erabilera batzuetan
luzea gertatu ahal dela (
6 silaba). Horregatik,
aukeran erabil liteké "
bitárten" (
3 silaba). Hau da: "
bitartean-eta" = "
bitárten". Ikustagun adibide bat non kateatu ditugún baliabide prepositibo gutxi batzuk:
Hemen ez dago zereginik, bitárten egon daitezen purista porrokatuak zein hasten baitira dardarka noiz ere ikusten baitute proposamen aurrerakoi bat.
edo:
Bitárten egon daitezen purista porrokatuak zein hasten baitira dardarka noiz ere ikusten baitute proposamen aurrerakoi bat, hemen ez dago zereginik.
Gainera, Patxi-k aipatzen dú bigarren adiera bat on "
bitárten":
b) esanahia bestelakoa bada (aurkaritza, seguruenik), orduan tentu handiagoarekin ibiliko nintzateke: printzipioz aurkaritzako lokailu baten alde egingo nuke.
Hor, gure oinarrizko kezka da "
postpositiboa vs. prepositiboa", eta handik segitzen diren diferentziak, halan-ze kontua da:
Osasunak eutsi egin zion gol bateko aldeari, Realak, Athletic-ek, Alaves-ek eta ligako beste hainbat taldek bi golen aldea alferrik galdu zuen bitartean.
vs.
Osasunak eutsi egin zion gol bateko aldeari, bitárten Realak, Athletic-ek, Alaves-ek eta ligako beste anitz taldek alferrik galdu zuten bi golen aldea.
non Patxi-k planteatzen dú beste tresna bat zein ez den
bateraezina kin goragoko aukerak:
Osasunak eutsi egin zion gol baten aldeari, bitártean-eta Realak, Athletic-ek, Alaves-ek eta ligako beste anitz taldek, berriz (aldiz, aitzitik,...), alferrik galdu zuten bi golen aldea.
Zergátik ez ditugu kentzen beste hauek ere?
Nahiz-eta Osasunak eutsi egin zion gol baten aldeari; Realak merezi izan zuen gehiago.
edo
Nahiz-eta Osasunak eutsi egin zion gol baten aldeari; Realak, halere, merezi izan zuen gehiago.
Horien bien ordez, erabili beharko genuké
soilik ondorengo hau, ez da Patxi?
Osasunak eutsi egin zion gol baten aldeari; Realak, halere, merezi izan zuen gehiago.
Hala "nahiz-eta" nola "bitárten" ere balio handikoak dira askotan, eta bigarrena ez dugu erabiltzen ("bitartean-eta = bitárten") sinpleki zeren ez dugun gure egin, zeren ez dugun normalizatu. Gainera, kontuan hartu behar da ze Patxi-ren ahalegina kontrako norabidean doa. [67] [>>>]
Etiketak: arten, bikoitzak, bitarten, Petrirena