astelehena, apirila 05, 2021

Japoniera: itogarriki SOV-buruazkena

 Zenioén Bittor:

 • Ez daude, nire uste apalean, hizkuntzak salbuespenik gabe eta absolutuki direnak BURUAZKENAK –eta ez bereziki euskara– (guztietan aplikatzen ahal direlako, besteak beste eufemistikoki AFTER THOUGHTS-eta deitu ohi diren estrategiak, hainbat osagai, noski ERREMATIKO izango direnak, ERREMATIKO, bai, ez naiz nahasi, ahalbidetuz esaldi amaieran IU independenteak).

Genioén hemen:

Sintaxi regresiborik regresiboena litzaké OVS-buruazkena, zein litzaken are buruazkenagoa zein SOV-buruazkena (gauza da ze sujetua ondo konsidera liteke buruá e bere predikatua, nagusiki zeren burua dá referentea [zértaz], bitarten predikatua dén referentzia [zér]). Baina, ordena hori háin da, nola esan, kontextuala, ze ez da batere-batere funtzionala azpi baldintza orokorrak (zeinen artean sartzen dirá, dakigunez, baldintza exigenteak); horrexegatik bide da hain urria eta agertzen da hain lokalizatua an inguruak non baldintza komunikatiboak oso kontextualak diren.

Hortaz, hóri litzake sintaxi regresiborik regresiboena: ordena OVS-buruazkena. Baina, genioenez, oso sintaxi real gutxi existitzen dira kin ezaugarri horiek (ikus hemen edo hemen), justuki zatio euren funtzionalitate oso mugatua ki egoera oso kontextualak, non gehienetan sujetua ez den emanen. Horrela, behar komunikatiboak handitu ahala, sintaxiak joango dira bilatzen ordena funtzionalagoak

Bestalde dauzkagu sintaxi SOV-buruazkenak, non daukagun:

  • ordena SOV ez-markatua, neutroa, non, bereziki aditza eta objetua eman ahal diren jarraituki, pausagabe, jarriz azentu neutro orokorra an objetua, halan-ze esaldian interpretatu liteke foku zabala (esaldi osokoa, predikatu mailakoa edo agumentu mailakoa gain objetua, zein ez litzaken enfatikoa). 
  • baliabide sintaktiko buruazkenak (posposizioak eta nexu koordinanteak eta subordinanteak).

Bestalde, mintzo zara buruz:

...hizkuntzak salbuespenik gabe eta absolutuki direnak BURUAZKENAK...

noiz, esana dugunez, nekez aurkituko da linguistikan zérbait zein dén "salbuespenik gabe eta absolutuki" ezer ez. Baina bádira tendentzia argiak, oso-oso argiak. Nola genioén adibidez, hemen:

Linguistikan nekez emanen dira lege orokorrak: kasuistiká izaten da hain handia non (ia) beti existituko dira salbuespenak ki edozein arau zein proposa dezagun. Baina, bádira tendentziak, tendentzia argiak, tendentzia sendoak, ...

Eta, bai, bádira munduan sintaxi SOV-buruazken oso rigidoak edo zurrunak, zein dutén kokatzen (ia) beti aditza an bukaera e esaldia eta (ia) soilik erabiltzen dituzten baliabide sintaktiko buruzakenak. Adibidez, japoniera, non:

1.: erabilera ez-dialogatuan, sintaxia dá (ia) guztiz SOV-buruazkena, eta

2.: dialogoetan ere, oso-oso sintaxi zurruna da, nahiz hor bádauden salbuespen gehiago, zein izaten dirá edo:

  • atzeratutako material oso thematikoa, oso eskuragarria, zein emanen den deazentuatua eta pausagabe; edo 
  • pausa baten osteko materiala, zeinen intentzio komunikatiboa anitzagoa baita (rhematikoa ere), nahiz izaten dén referentziala, atentzioa deitzekoa, ahaztutako zerbait ematekoa, argigarria, informazioa zabaltzekoa, ...

Baina, genioenez, halako dislokazioekin ere, eredua dá ikaragarri zurruna, oso-oso buruazkena, areago: itogarriki SOV-buruazkena, halan ze japoniera mintzatzen da oso zatika, oso ez-jarraituki, egínez mila eta bat pausa planifikatzaile-prozesatzaile, ordainduz prezio handi-handia an matizazio expresiboa on euren esanak,... ia esaldi bakoitzean, ia sintagma bakoitzean, etengabe. [1221] [>>>]

Etiketak: , ,

1 Comments:

Blogger Bittor said...

Ni asko kezkatu nau beti SOV 'zurruneko' hizkuntza moderno jantzi eta zabalduen kontuak. Japoniera, turkiera, koreera...

Nire uste subjektiboa beti izan da 'ezinezkoa' dela, gaur egungo hizkuntza jantzi eta zabldu batean gordetzea 'aditz amaiera absolutu' bat hizkuntza horietan emateko gaur egungo munduko hizkuntza zabalduenetan eman ohi dena (ingelesez...).

Alemanez ere jauzi egin behar izan diote mendeko esaldi luzeetan XIX eta XX. mende hasieran gramatikalariek, halakoek, arauturiko mendeko esaldietako aditz amaierako ezinbestekotasunari.

Horregatik izan dut beti susmoa SOV 'zurruneko' hizkuntza moderno jantzi horietako hitzen ordenaz esaten dena beharbada ote den preskriptiboa, baina ez preskriptiboa... Baina nire hizkuntza horietako ezagutza zuzena eskasa da. Nahiz eta hizkuntza horietako deskribapenetan ere maiz aipatzen diren aukerak osagaiak emateko aditzaren ondoren ere. Horregatik galdetu nahi dizut zuzenean ze iritzi ote duzun esateko IWASAKIk behin baino gehiagotan aipatzen duen japonierazko esaldi honen gainean (emailez bidaltzen dizut pdf-a, nahi baduzu argitaratu eta iruzkindu. Eskertuko dizut. Ondo izan

asteazkena, apirila 07, 2021 4:18:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home