asteazkena, urria 23, 2019

Leizarraga (1571): "esperantza, ezen..."

Aurreko sarrera batean genioen ze "...esperantzaz ezen..." dá ber estruktura zein "...esperantza ezen..." ustez eta euskal literaturan ez zegoenik azken horren erabilera expliziturik, baina, bilatzen hasita, konprobatu dugu ze aurki daitezke adibideak nola ondorengoa on Leizarraga bera:
...gogo egin nezan, neure ahal guziaren egitera, eta Iainkoak eman plazer ukan drautan guziaren borondate onez haren Elizaren edifikationetan enplegatzera. Baina are gehienik bihotz eman ukan zerautana zen nik nuen esperanza, ezen moien hunez Iainkoaren hitz purak ukanen luela sartze eta abanzamendu Heuskal-herrian:... [Leizarraga, "Testamentu Berria", 1571]
edo beste hau, ondo zaharra ere:
Eta nola bai-nagotzu humilki neure bekatuen barkamendu eske, hala dut esperanza ezen barkatuko derauzkidatzula zure miserikordia eta ontasun handia gatik. Biz hala. [Estebe Materre, "Dotrina kristiana", 1617]
edo ondoko hau, askoz berriagoa:
Hala ere nik badut esperantza ezen nonbaitera helduko ahal dela nire pentsamendua. [Roman Garmendia, Karmel aldizkaria, 2010]
Hor dago, beraz::
  • esperantza ezen...
Eta berarekin, halako erabilera guztiak ere. Nahi izanez gero, prest. Edonola ere, ozen esan nahi genuke ze testigantza horiek ez zirela inondik inora beharrezkoak afin zilégitu erabilera hori. [691] [>>>]

Etiketak: , , , ,

2 Comments:

Blogger Josu Lavin said...

"ecen" horrec on ongui emaiten du gaztelaniazco "de que".

asteazkena, urria 23, 2019 6:42:00 PM  
Anonymous Anonimoa said...


Eta "eze" partikula konjunktivoa erabiliko balitz baita ere "de" prepositioaren funtzioa egiteko?

Luis Lauzirika

asteazkena, urria 23, 2019 7:34:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home