asteazkena, maiatza 23, 2007

Juan Garzia-k al diosku ze esaldia da "esanahi osoa duen jardun-puska"?

Aurreko mezuan Bittor Hidalgo-k nabarmendu dio ki Juan Garzia zéin garrantzia handia duen nóla ordenatzen ditugun diskurso-zati txikiak afin hobeto prozesatu esaldia. Hari erantzunez, Juan Garzia-k dio (ikus dokumentu originala beherago):
Tira. Uste dut garbi zegoela zer esan nahi nuen horrekin: hitz solteak itzultzea arriskutsua dela (eta askotan egiten dela), haiek esaldian kokatu gabe.

Hala ere, "esaldi"aren definizio tradizionala onartzen bada, ez dut uste hitzez hitz esan nuena ere ez dela halako astakeria: "esanahi osoa duen jardun-puska".

Jakina, "esanahi osoa" zer den ere eztabaida liteke... [Juan Garzia, Itzul, 2007]

Ondo da Juan Garzia-k erabil dezala definizio hori. Izan ere, bide beretik, esana daukagu ze esaldi bakoitzak izan behar dú bere intentzioa, bere zentzua, bere nortasuna, bere esanahi borobildua.

Baina, hortik segitzen da ze itzulpen batean ezin dira zatitu esaldiak, justuki zeren intentzio (esanahi) batetik ez lirake atera behar bi intentzio (edo hiru, edo...); eta gauza da ze Juan Garzia-k (an bere "Joskera lantegi", 1997:370) proposatzen zigún ondoko itzulpena (ikus [44]):

Los jugadores de la Real que regresaron ayer de su compromiso con la selección, y que, como todos sabemos, tuvieron una brillante actuación, han sido recibidos calurosamente por el numeroso público que asistió al entrenamiento en Zubieta. [1. versioa]
Esaldi hori emateko, Juan Garzia-k proposatzen digú honako hau:
Denok dakigunez, Realeko jokalariak ederki aritu ziren Selekzioarekin jokatu zuten partiduan. Atzo itzuli ziren, eta Zubietan eurrez bildu den jendetzak oso harrera beroa egin die.
Gainera, alternatiboki, eskaintzen digu beste hau (komentarioa ere berea da):
Bistan denez, bigarren esaldiko erlatibo-prepausa ere ez da nahitaez horrela ematekoa:

Atzo itzuli ziren. Zubietan jendea eurrez bildu zen entrenamendua ikusteko, eta oso harrera beroa egin zien.
Hau da, aukerako 2. versioa litzaké hau:
Denok dakigunez, Realeko jokalariak ederki aritu ziren Selekzioarekin jokatu zuten partiduan. Atzo itzuli ziren. Zubietan jendea eurrez bildu zen entrenamendua ikusteko, eta oso harrera beroa egin zien. [2. versioa]
Juan Garzia-ren bide beretik, animatuko ginake emáten beste versio alternatibo hau, are lauagoa:
Realeko jokalari batzuek partidu bat jokatu zuten Selekzioarekin. Denok dakigunez, partidu horretan ederki aritu ziren. Atzo itzuli ziren. Zubietan jendea eurrez bildu zen. Jende horrek Realeko jokalarien entrenamendua ikusi nahi zuen. Jende horrek oso harrera beroa egin zien atzo etorritakoei. [3. versioa]

Gaztelaniazko esaldiak bázuen intentzio (esanahi) bakar bat, eta hori ezin da zatitu an 3 (edo gehiago) intentzio (esanahi). Esan nahi baita ze Juan Garzia-k ezin du erabili definizio bat noiz interesatzen zaion (?), eta gero ahaztu definizio hori noiz ez zaion interesatzen. Hor kontraesana dago.

Itzulpenetan esaldiak zatitzeko arrazoia dá sintaxi regresiboaren ahuldade erlatiboa respektu sintaxi progresiboa. [116] [>>>]
___________________________________________

Ikus hurrengo posták buruz ber gaia:
1.: Esaldi bakoitzak bere intentzioa
2.: Intentzio bakoitzak beharko luke bere esaldia
3.: "Edozein informazio": zein zentzutan?
4.: Trinkotze prozedurak ez dira “aldaera estilistikoak”, baizik aukera aberasgarriak (intentzioetan) eta funtzionalak (erabilgarritasunean)

___________________________________________ 

Etiketak: , , ,

4 Comments:

Blogger Josu Lavin said...

Bikain, Jesus, bikain!!!

asteazkena, maiatza 23, 2007 1:44:00 PM  
Blogger Gilen said...

Nik horrela emango nuke betiko euskaran:

Realeko jokalariak zeinak atzo itzuli baitziren beren konpromisotik talde nazionalarekin, eta, denok dakigun bezala, bikain aritu baitziren, beroki rezebitu dira publiko jendetsuaz' gerturatu baitzen Zubietako trebaketara.

ostirala, maiatza 25, 2007 2:28:00 AM  
Blogger Josu Lavin said...

Edota:

Realeko jokalariak zein atzo itzuli baitziren beren konpromisotik talde nazionalarekin, eta, denok dakigun bezala, bikain aritu baitziren, beroki rezebitu dira publiko jendetsuaz' [zein] gerturatu baitzen Zubietako trebaketara.

ostirala, maiatza 25, 2007 10:19:00 AM  
Blogger Erramun Gerrikagoitia said...

Eginik kommentario laterala baina ez gaiez kanpokoa esan ze trebatu ez da entrenatu ez dira berdin, behintzat edozein football zale euskaldun.

Ari gara, hemen ere, realitatez, realitate soziologiko konstatablez kanpo eta eginik tximinoarenak, arlotadak (iluntzen eta lausotzen konzeptuak eta ondorioz informationea).

larunbata, maiatza 26, 2007 10:53:00 AM  

Argitaratu iruzkina

<< Home