Bakarra baina gogoangarria, ezin ahaztekoa
Atzo aipatzen genuén 111 Akademia-n agertutako kritika/iritzi bat gain gure "Euskararen garabideak" (Alberdania, 2002), nondik nabarmentzen genuén pasartetxo hau:
... eta, zinez diot, euskal hizkuntzaz eta, are, hizkuntzalaritzaz jakin-gose denak interes biziz eta, apika, pasioz ere bai, irakurriko duela. [111 Akademia, kritika]
Nekez esanen da gauza ederragorik. Esker anitz!!
Gaur, kritika/iritzi horren bukaera ere nabarmendu nahi genuke:
Azkenik, esan: saioak dakartzan proposamenekin ados izan zein izan ez (geu askotan ez), guztiz gomendagarria eta euskal hizkuntzaz kezka duen edonork irakurri beharrekoa iruditu zaigula.Baita esanen dut ze hori izan zén 111 Akademia-n agertutako kritika/iritzi bakarra (nik bederen ez nuen besterik aurkitu). Bakarra baina gogoangarria, ezin ahaztekoa. [3045]
