astelehena, abuztua 31, 2020

'zein' erlatibo restriktiboak an molde guztiak

Aurreko sarreran ikusten genuén Leizarragaren adibide bat ("Iesus Krist Gure Iaunaren Testamentu Berria", 1571) non aurrekari erlatiboa zén agertzen an kasu soziatiboa eta anafora an absolutiboa, baina, antzera ere, ager liteké aurrekaria an absolutiboa, eta anafora an kasuren bat, adibidez ablatiboa. Ikustagun adibide hau ere, Leizarragak emana:

Berriro konprobatzen dugu nóla garai hartan ez zen arazorik emáteko "zein" erlatibo restriktiboak an molde guztiak. []

Etiketak: ,

igandea, abuztua 30, 2020

Eta, esan gabe doa, normaltasun osoz

Ikus dezagun, gaur, ondorengo adibidea ganik Leizarraga an bere "Iesus Krist Gure Iaunaren Testamentu Berria" (1571):

zein ez den baizik beste adibide bat e perpaus erlatibo restriktiboa non, orain, aurrekaria agertzen zaigú an kasu soziatiboa ("harekin") bitartean-ze anafora erlatiboa ("zein") agertzen zaigú an kasu abslolutiboa.

Eta, esan gabe doa, normaltasun osoz. []

Etiketak: ,

larunbata, abuztua 29, 2020

Perpaus erlatibo restriktiboa kin numeral bat an aurrekari mugagabea

Hemen komentatzen genuén ondorengo esaldia ganik Leizarraga (an bere "Iesus Krist Gure Iaunaren Testamentu Berria", 1571):

non, bigarren perpaus erlatibo restriktiboan, daukagu aurrekari mugagabea ("gizon bat"). Eta atzo aipatzen genuén Leizarragaren beste aurrekari mugagabe bat zeinen ostean aurkitzen genuén beste perpaus erlatibo restriktibo bat:

Orain ikus Leizarragaren ondoko adibide restriktiboa kin numeral bat an aurrekari mugagabea:

Modu batera edo bestera, perpaus erlatiboa izan ahal dá restriktiboa. []

Etiketak: ,

ostirala, abuztua 28, 2020

Aurrekari mugagabea, baina ez horregatik perpaus erlatibo gutxiago restriktiboa

Hemen komentatzen genuén ondorengo esaldia ganik Leizarraga (an bere "Iesus Krist Gure Iaunaren Testamentu Berria", 1571):

non, bigarren perpaus erlatibo restriktiboan, daukagu aurrekari mugagabea ("gizon bat"). Eta gaur ekarriko dugú Leizarragaren beste aurrekari mugagabe bat zeinen ostean antzera ere aurkitukó beste perpaus erlatibo restriktibo bat:

Aurrekari mugagabea, baina ez horregatik perpaus erlatibo gutxiago restriktiboa. []

Etiketak: ,

osteguna, abuztua 27, 2020

Modu batera edo bestera, berdin restriktiboak.

Sarrera honetan komentatzen genuén ondorengo esaldia ganik Leizarraga (an bere "Iesus Krist Gure Iaunaren Testamentu Berria", 1571):

non, lehenengo perpaus erlatibo restriktiboan, ez zen explizituki agertzen aurrekaria ("haur da zeinez erraiten bainuen..."). Atzokoan komentatzen genuén Leizarragaren beraren beste perpaus restriktibo bat non ez zen aurrekaria eliditzen, baizik agertzen zitzaigula explizituki, eta inanbiguoki mugatua ganik "hori" determinatzailea ("haur da diszipulu hura zeinek..."):

Gaur ikusi behar dugú Leizarragaren beste perpaus erlatibo restriktibo bat non aurrekari modura soilik agertu behar zaigú "hura" determinatailea ("Profeta da propriki hura, zeini..."):

Modu batera edo bestera, berdin restriktiboak. []

Etiketak: ,

asteazkena, abuztua 26, 2020

Berdin restriktiboa nola goragokoa, normaltasun osoz

Herenegun komentatzen genuén ondorengo esaldia ganik Leizarraga (an bere "Iesus Krist Gure Iaunaren Testamentu Berria", 1571):

esanez hau gain lehenengo erlatiboa:
  • "Haur da zeinez erraiten bainuen,..." zein den oso perpaus interesgarria zeren ez da explizituki agertzen aurrekaria, halan-ze ulertu behar dugú: "Haur da (adibidez: persona) zeinez erraiten bainuen..."
Horretaz ikustagun ondorengo perpausa ganik Leizarraga bera:

non, orain, aurrekaria ez den eliditzen, baizik ondo explizitatzen:
...diszipulu hura zeinek... 
zein dén berdin restriktiboa nola goragokoa, normaltasun osoz. []

Etiketak: ,

asteartea, abuztua 25, 2020

Gilen: "...eta ez dira aurkitzen zailak"

Zioen atzo Gilenek:
"Zein" erlatibo murrizgarriak, ez-murrizgarriekin konparatuta, gutxi dira XVI-XIX mendeetako euskaran (on lizate proportzio hori numero zehatzetan ematea). Dena den, badira, eta ez dira aurkitzen zailak. Hona Leizarragaren beste bat:
Apok 17, 11
Eta bestiá cein baitzén, eta ezpaita, hura çortzigarren reguea da, eta çazpietaric da, eta galtzera doa.
Frantsesezko original posible bat:
Et la beste qui estoit, & n'est point, c'est aussi le huitieme Roy, & est des sept, & va à perdition.
Garai hartako gaztelaniazko bertsio bat:
Y la bestia que era, y no es, es también el octavo rey , y es de los siete, y va a perdición.
Elizen arteko Bibliakoa:
Bazen eta ez den piztia zortzigarren erregea da, nahiz eta era berean zazpi horietakoa izan; baina bere hondamendirantz doa.
Urrezko garai hartan, restriktibotasuna ez zen arazo. []

Etiketak: ,

astelehena, abuztua 24, 2020

Horretan datzá, jakina, normalitatea

Atzoko sarreran genekusanez, Dorota Krajewskak, an bere artikulua titulatzén "Zein erlatiboaren historiaz" (2018), dú erabiltzen "zein" restriktiboen ustezko anormalitatea afin dudatan jarrí Mitxelenaren interpretazio restriktiboa respektu "zein" erlatiboa an "Arrasateko erreketa", proposatúz, gero, zenbait interpretazio alternatibo, ustez normalagoak.

Baina gauza da ze, XV, XVI edo XVII mendeetan ez bide zeukaten arazo berezirik te erabili "zein" erlatibo murriztaileak noiz ere ikusí egoki. Ikus adibide hauek ganik Leizarraga an bere "Iesus Krist Gure Iaunaren Testamentu Berria" (1571, transkripzioa zor zaio ki Josu Lavin):

non aurkitzen ditugu bi perpaus restriktibo:
  • "Haur da zeinez erraiten bainuen,..." zein den oso perpaus interesgarria zeren ez da explizituki agertzen aurrekaria, halan-ze ulertu behar dugú: "Haur da (adibidez: persona) zeinez erraiten bainuen..."
  • "Ene ondoan ethotzen da gizon bat, zein ni baino aitzinekoago baita, ezen..." non koma osteko "zein" horrek soilik ametitzen du interpretazio murriztailea (izan ere, "Ene ondoan ethotzen da gizon bat" soilak ez du kontextu horretan zentzurik).
Horrek, jakina, ez du esan nahi ze Leizarragak erabiliko zituén gehiago edo gutxiago erlatibo murriztaile zein ez-murriztaile (izan ere, ez-murriztaile gehiago erabili zituen zeren hala suertatu zitzaion) baizik sinpleki ze erabili zituén erlatibo restriktiboak normaltasunez, esan nahi baita, noiz erabili nahi izan zituen. Horretan datzá, jakina, normalitatea. []

Etiketak: ,

igandea, abuztua 23, 2020

Krajewska (2018): "Mitxelenaren interpretazioaren arazoa da 'zein' erlatiboak normalean ez direla murrizgarri,..."

Atzokoan Gilenek pasatzen zigún a referentzia e Dorota Krajewska, titulatzén "Zein erlatiboaren historiaz" (2018), non autoreak komentatzen duén ber adibidea zein guk atzo ere aipatzen genuen, eta zehazkiago Mitxelenaren interpretazioa an terminu hauek (2018:432):

Normalean? Zéin da normaltasun hori? XX. mendeko normalitatea? Zér zen normala an XV-XVI. mendeak? Edo XVII. mendean?

XX. mendean perpaus erlatibo restriktibo edo murrizgarri bat erabiltzea ia bihurtu da heroikoa, nahiz estrutura horiek izán izán, itxura guztien arabera, euskaratik bertatik normaltasunez sortuak, hala nola ere guztiz lagungarriak eta are, gaur egun, erabat beharrezkoak;  baina XV-XVI. mendeetan, noiz, seguruena, estruktura hori jaiotzen ari zen, akaso ez zen izanen horrenbeste prejuiziorik aurká estruktura hori, eta akaso erabiltzaileek izanen zuten sensazioa ezen zérbait berri eta interesgarria erabiltzen ari ziren, zérbait potentea eta ondo ulergarria, zérbait eraikitzailea eta aberasgarria, zérbait zein aski naturalki zen derivatzen ti estruktura korrelatiboak, nondik normaltasun osoz garatzen baitirá perpaus erlatibo murriztaileak, eta ez perpaus ez-murriztaileak, zein printzipioz etorriko zirén geroago. Horrela azaltzen genuén hemen:
Aurreko sarreran bervisitatu dugu prozesua nondik euskarak garatu zituen bere nexu erlatiboak ti galdera-erantzun korrelatiboak, jarraiki bere bide propioa, zein zen, ageri denez, bide universala ere. Eta gauza da ze justuki jatorri galdetzaile horrek ematen dizkie "zein" erlatiboei jatorrizko ezaugarri batzuk (zein diren soilik jatorrizkoak, ez gehiago, ez gutxiago, baina) zein diren ondo interesgarriak:
  • Jatorriz murriztaile: sorrera galdetzaile-korrelatiboak berak eman zien euren jatorri murriztailea ki "zein" erlatiboak (ikus hemen: V. 33: çein erre ez çiteçan "(solamente) los que no se quemaron", relativo y no final. [87 or.]), zein gero, arazorik batere gabe, zabalduko ziren ki erabilera azaltzaileak ere (eta ondo da hori), baina gogora dezagun behintzat ze jatorriz zirén murriztaileak.
  • Jatorriz mugagabe: jatorriz galdetzaileak direlarik ("zein", "zeinen", "zeini"...), jatorriz mugagabe izanen ziren (ikus hemen: V. 33: çein erre ez çiteçan "(solamente) los que no se quemaron", relativo y no final. [87 or.]), eta gero, arazorik batere gabe, zabalduko ziren ki erabilera mugatuak ere (eta ondo da hori), baina gogora dezagun behintzat ze jatorriz zirén mugagabeak.
  • Jatorriz VO: jatorriz galdera atean dutelarik euren sorrera, aditzek izanen zuten joera handia (nahiz antzinako garai hartan ez hain markatua nola egun) ki joan justuki atzerago ze galdetzailea (nola egin ohi da galderetan) eta aurrerago ze osagarria (VO); eta gero, arazorik batere gabe, estruktura hori zabalduko zen ki beste ordenamenduak ere (eta ondo da hori), baina gogora dezagun behintzat ze jatorriz zirén VO.
Azken boladan akaso pentsa liteke ze "zein" erlatiboak soilik dira azaltzaile-mugatu-OVak, eta ondo etor daiteke gogoratzea euren aukera murriztaile-mugagabe-VOak.
Esan nahi baita ze Arrasateko erreketa-ko "zein" erlatibo murrizgarri hori sartzen da, guztiz, an normalitate evolutiboa nondik perpaus erlatibo korrelatiboak (zein datozen ti estruktura galdetzaielak) bilakatzen dirén perpaus erlatibo murriztaileak (jarraitukó). []

Etiketak: ,

larunbata, abuztua 22, 2020

Ez al da adibide ederra?

Mintzo ginen herenegun buruz "euskarazko (ustezko) aurreneko "zein" erlatibo historikoa", zein ez baita baizik hóri ze aipatzen genuén, gorriz nabarmendua, an ondorengo sarrera e 2005:

non, beherago, genioen nóla:
... Luis Mitxelenak komentatzen baitu testu hori:
V. 33: çein erre ez çiteçan "(solamente) los que no se quemaron", relativo y no final. [87 or.]
Mitxelenak ez du egiten bestelako komentariorik buruz gure perpaus hori, baina kontuan hartuz ze hori perpausori dagokio a kanta bat zein ustez konposatuko zen an XV mendea, nik uste ze kontu horrek merezi du komentario zabalagoa.
Zeren, egiazkoa balitz (nola dirudien) ze kanta hori konposatu zen an XV. mendea, egonen ginake aurre lehenengo aldia non jaso perpaus erlatibo bat kin "zein" prepositiboa, zeinek, gainera, dun partikularidadea hon izatea restriktibo mugagarria eta kasu adberbialik gabea (hau da: dauka guzti-guztiori zein ez zaion "gustatzen" a Euskaltzaindia).
Zeren, egiazkoa balitz (nola dirudien) ze kanta hori konposatu zen an XV. mendea, ondorioztatu beharko genuke ze "zein" erlatiboa erabili zen ondo lehenago ezi gure idazle ezagun zaharrenak hasi zitezen idazten.
Zeren, egiazkoa balitz (nola dirudien) ze kanta hori konposatu zen an XV. mendea, pensatu beharko genuke ze estandar literario hori ("zein" erlatiboa) zen gehiago ezi estandar literario huts bat (pensatzekoa da ze halako kantak ahoz transmitituko ziren, hau da: kantatuko zirela).
Hortaz, XV. mendean antzematen ahal dugu egoera intralinguistiko bat (corpusaz ari naiz) askoz ere interesgarriago ezi hori zein daukagun gaur, non horrelako erabilera progresistak desagertu baitira ti gure estandar literarioak.
Ez al da adibide ederra? []

Etiketak: ,

ostirala, abuztua 21, 2020

Juan Garzia (2015): "*[Ikasle asko, iji eta uju ari zirenak, ikusi ditu] Patxik han"

Mintzatu gara, aurreko sarreretan, gain ezegokitasuna e esaldiak non tartekatzen dén aposizio bat arten galdegai preverbala (edo bere zati bat) eta bere aditza, hala nola (EuskaltzaindiaEGLU V, 1999:237):
(Ez edozein liburu, baina) eleberri bat, zein Etxaidek iaz argitaratu baitzuen, eskaini zidaten lagunek (= Etxaidek iaz argitaratu zuen eleberria) 
non, posizio tartekatu horretan, agertzen zaigú aposizio erlatibo explikatibo bat (aposizio azaltzaile bat). Horretaz mintzo da Juan Garzia an bere "Esaldiaren antolaera" (2015:95-96):

non dugún esaldi hau:
*[Ikasle asko, iji eta uju ari zirenak, ikusi ditu] Patxik han.
zein dén berdin desegokia nola goragokoa ganik Euskaltzaindia. []

Etiketak: ,

osteguna, abuztua 20, 2020

Baina, ze nolako esaldiak dira horiek? Ez al dago adibide egokiagorik?

Aurreko sarreretan egon gara komentatzen pasarte bat (eta esaldi batzuk) zeintan Euskaltzaindia heltzen da ki konklusioa ezen (EuskaltzaindiaEGLU V, 1999:237):
esan nahi baita ze:
...horretaz ondorio gisa erran daiteke ZEIN-erlatiboek, (153a) bezalakoek behintzat, nekez balio mugagarria izan dezakeela. (Euskaltzaindia, EGLU V, 1999:237)
Eta gauza da ze (153a) bezalako "zein" erlatiboek nekez izanen dute balio mugagarria baina ez zeren "zein" erlatiboek ezin duten izan balio mugagarria, baizik-zeren, nola genioén hemen, esaldi hori (zehazki bere aposizio hori) guztiz desegokia baita, berdin nola den guztiz desegokia (153b) esaldiko aposizioa ere, nola komentatzen genuén zehazkiago hemen. Baina, ze nolako esaldiak dira horiek?

Bi esaldi horiek, ez batak ez besteak, ez dute balio te atera ezein konklusio gain "zein" erlatiboak, esan nahi baita ze bi esaldi horiek, biak ere dira esaldi guztiz desegokiak zeinekin ezin den ezer fogatu, bietan ere agertzen baitzaigú aposizio bat arten galdegai preverbala (edo bere zati bat) eta bere aditza.

Baina, ez al dago adibide egokiagorik? Zer moduz, adibidez, euskarazko (ustezko) aurreneko "zein" erlatibo historikoa? []

Etiketak:

asteazkena, abuztua 19, 2020

Erlajazio komunikatiboak errazten dú disanbiguazio estrukturala an perpaus erlatiboak

Sarrera honetan genioenez, "-n" bidezko perpaus erlatibo buruazkenak (RelN) izan daitezké azaltzaileak edo murriztaileak segun kontextua, nahiz ez duten erakusten batere diferentzia estrukturalik, izankí, zentzu horretan, anbiguoak. Gogora dezagun:
Atzoko sarreran genioen ze "-n"erlatiboak izan daitezké murriztaileak edo ez-murriztaileak segun kontextua. Puntu horretaz, ikus ondorengo aipua ganik R. de Rijk buruz "-n" erlatiboak ("Studies in Basque syntax: relative clauses", 1972):
What about the distinction between restrictive and appositive relative clauses, so important in the grammar of English and other Indo-European languages? I can be quite brief here: I am unaware of any syntactic differences in Basque between these two types of relative clauses, except for the obvious universal cooccurrence restrictions between either type of relative and certain types of head noun phrases. In Basque, like everywhere else, a relative clause that modifies a noun phrase with an underlying (i.e. deictic) demonstrative element must be non restrictive. When certain quantifiers, like guzti "all" and bakoitz "each" occur associated with the head noun phrase, the relative clause can only be restrictive. Apart from this, however, my investigations have failed to show any differences in syntactic behavior between the two. In particular, there is no difference in intonation between restrictive and appositive relative clauses in Basque.
...
No structural differences could be found between restrictive and non-restrictive (appositive) relative clauses. [R. de Rijk, 1972:139]
Interpretazioa, beraz, izan beharko litzaké kontextuala.
Finean, hori ez da baizik beste efektu bat ti inkoherentzia sintaktiko-interpretatiboa (berdin nola galdegaiaren unitate intonatiboa kin aditza, edo aposizioen ezintasun funtzionala arten galdegaia eta bere aditza).

Aldiz, estruktura erlatibo burulehenen koherentzia sintaktiko-interpretatiboak (NRel) eskaintzen dizkigú posibilitate inanbiguoak nola ondorengoa, inanbiguoki azaltzailea:
Lagunek eskaini zidatén, ez edozein liburu, baizik eleberri bat, zein Etxaidek argitaratu zuen iaz.
non indarra jartzen da an kontraposizioa arten "edozein liburu" eta "eleberri klaseko liburu bat".

Ikus ere ondorengo aukera, inanbiguoki restriktiboa:
Lagunek eskaini zidatén, ez edozein liburu, baizik eleberri bat zein Etxaidek argitaratu zuen iaz.
non indarra jartzen da an kontraposizioa arten "edozein liburu" eta "eleberri bat ganik Etxaide", zein den oso kontraposizio ezberdina respektu goragokoa.

Hala nola ere ondorengo aukera restriktibo mugatua:
Lagunek eskaini zidatén, ez edozein liburu, baizik horixe eleberria zein Etxaidek argitaratu zuen iaz.
non indarra jartzen da an kontraposizioa arten "edozein liburu" eta "horixe eleberri konkretua zein Etxaidek idatzi zuén iaz".

Dira aukera inanbiguoak zein sortzen dira ti erlajazio komunikatiboa ganik estruktura burulehenak, zein kontrajartzen da kin estuasun komunikatiboa zein nagusitzen da noiz erabili estruktura buruazkenak. Izan ere, erlajazio komunikatiboak errazten dú disanbiguazio estrukturala an perpaus erlatiboak. []

Etiketak: ,

asteartea, abuztua 18, 2020

Galdegai postverbalek bádute ametitzen aposiziorik arten aditza eta galdegaia

Atzo mintzo ginén buruz efektu zehatz bat (zein sortzen den) ti inkoherentzia buruazkena, aipatuz nóla, euskaran, inkoherentzia horrek sortutako presioak eraginen du ze galdegaia eta aditza eman daitezén intonatiboki elkartuta an ber unitatea, bage pausarik. Esan gabe doa, joera hori ez da nabari soilik an euskara, baizik ere antzemanen baita an edozein estruktura sintaktikoa kin ber ordenazio buruazkena (antidiskursiboa). Gaztelaniaz ere bádira halako foku estu (edo galdegai) preverbalak, nola genioén hemen:
Gaztelaniaz ere existitzen dira presio komunikatibo berberak noiz ematen foku estu preverbalak, zeren, aditzik gabe, fokuak ez du ber indarra, ez du ber interpretazioa, ez du interpretazio koherentea. Ikus hitzak ti Real Academia Española (Nueva gramática de la lengua española 2009-2011:760):
Los focos nominales antepuestos se suelen pronunciar con acento enfático, aunque de intensidad variable. Frente a lo que sucede con los tópicos, no van separados por pausa del segmento al que preceden: Demasiado vino diría yo que has tomado; Algo deberíamos regalarle a tu primo; el queeso piense.[RAE,Nueva gramática de la lengua española2009-2011:760]
Baina ez gaztelaniaz, ezta euskaraz ere, ez da existitzen horrelako presiorik noiz galdegaia izan postverbala: kasu horretan aditzaren ostean arazorik gabe egin daiteke (edo ez) pausa koherente bat lehenago ezi eman foku estua nóiz eta nóla nahi den.
1.4.3. Galdegaiaren tokia aldaraztea Esanik dago galdegaiak aditzaren ezkerreko lehen posizioan duela kokalekua. Halaz guztiz, batzutan -euskara mintzatuan bereziki gertatzen da hau- intonazioak aipatu ordena hau hauts lezake, galdegaia aditzaren eskuinean ematen delarik orduan:
(37) Hola segituz hemengo muthil guziak joanen dituzu, eta gu geldituko gira mutzurdin! (p. Larzabal, Hiru ziren, lS.orr.)
Azken esaldi honetan, ikusten den bezala, mutzurdin dugu galdegaia; oso modu bereziz esango da, pausa eginez aditzaren ondotik.
Azpimarratu behar dut ze aditzosteko pausa hori ez da inondik inora beharrezkoa, baizik ahalezkoa: egin daiteke edo ez segun interes komunikatiboa hon hiztuna, berdin-berdin nola gertatzen baita gaztelaniaz, non aditzosteko fokuak eman daitezké behin pausa bat eginda edo egiteke
Azken buruan, pausatzeko aukera horiek sortzen dirá ti koherentzia sintaktiko-interpretatiboa hon hitz-ordena (zein izan ahal da burulehena edo buruazkena, non aditza dá buruá hon bere osagarria). Horregatik aukerako (ez derrigorrezko) pausa horiek deitu daitezké, propietate osoz, pausa koherenteak. Esan nahi baita ze, azken buruan, pausa koherenteak dirá produktua ti arrazoi eta joera diskurtsiboák zein daude gaindi hizkuntza partikularrak: dirá arrazoi eta joera komunikatibo orokorrak.
Eta justuki arrazoi estruktural beragatik zeingatik ordena burulehenean egin ahal dirén pausa koherenteak arten aditza eta galdegai postverbala, horrexegatik ere sartu daitezke hor aposizioak ere:
Lagunek eskaini zidatén, orain gutxienez lau aste, ez edozein liburu, baizik zehazki hóri eleberria zein Etxaidek argitaratu zuen iaz.
Esan nahi baita ze galdegai postverbalek (alderantziz-ze preverbalek) bádute ametitzen aposiziorik arten aditza eta galdegaia, islatzen delarik, hor ere, ordena horren koherentzia sintaktiko-interpretatiboa. []

Etiketak: , ,

astelehena, abuztua 17, 2020

Galdegai preverbalek ez dute ametitzen aposiziorik arten galdegaia eta aditza

Atzo ikusten genuen Euskaltzaindiak emandako pasarte bat non, besteak beste, institzio goren horrek ematen zigún adibide hau (EuskaltzaindiaEGLU V, 1999:237):

Bertan aurkezten digute ondorengo esaldia:
(Ez edozein liburu, baina) eleberri bat, zein Etxaidek iaz argitaratu baitzuen, eskaini zidaten lagunek (= Etxaidek iaz argitaratu zuen eleberria)
non izanen genuke perpaus erlatibo explikatibo bat (aposizio azaltzaile bat) zeini...
..., interpretazio murrizgarria eman dakiokeen. (EuskaltzaindiaEGLU V, 1999:237)
halan-ze interpretazio restriktibo hori ametituko litzaioké zeren bere aurrekaria dén mugagabea.

Baina gauza da ze, nola genioen an sarrera hau:
Eta antzerakoa gertatzen da kin aditz-buruak respektu euren foku estuak (galdegaiak). Euskaraz adibidez, aditz aurreko foku estuek eskatzen duté intonazio enfatiko berezia eta segituan (pausa gabe) aditza ematea, oro har. Gakoa da ze sintagma enfatiko inkoherente (burugabeko) batek behar du erdietsi koherentzia ahalik eta lasterren afin izan eraginkorragoa, eta horrexek presionatzen du hiztuna afin ez egin pausarik (zein izanen litzateke pausa inkoherentea). Ikus Euskaltzaindiaren hitzetan (Euskal gramatika. Lehen urratsak I, 1991):
..., galdegaia atal bat denean, atal hau aditzaren aurre-aurrean ipini ohi da, eta aditzarekin batera ahozkatu, bien artean inolako etenik egin gabe. [Euskaltzaidia, Euskal gramatika. Lehen urratsak I, 1991:17]
Esan nahi baita ze aditz aurreko galdegai batek ez du ametitzen aposizio bat arten galdegaia bera eta bere aditza, zeinekin batu beharko litzaké intonatiboki (horrek hautsiko bailuke batasun intonatiboa zein eskatzen zaion i galdegai preverbal bat). Esan nahi baita ze Euskaltzaindiak emandako esaldiori non formalki agertzen zaigú perpaus erlatibo explikatibo bat (nahiz, dioskuenaren arabera, semantikoki restriktiboa ere izan liteke), ez legoké...
... ondo moldatua... (EuskaltzaindiaEGLU V, 1999:237)
baizik-eta, antzera nola goragoko ustezko restriktibo hutsa, hori ere gaizki moldatua. []

Etiketak: , ,

igandea, abuztua 16, 2020

Baina, zergátik tematzen dira jartzén koma nahasgarri bat lehenda 'zein' restriktiboak?

Behinda ikusí, azken sarreretan, nóla perpaus erlatibo mugagabeak izan ahal diren azaltzaileak edo murriztaileak segun interes komunikatiboa e hiztuna, hala nola ere ze koma sinple batek inanbigutzen du edozein erabilera idatzia (mintzatuan intonazioak egiten du lan hori); sarrera honetan (eta ondorengoetan) ikusi behar dugu ze perpaus mugatuetan ere koma batek (islatuz intonazio bat) argi bihur dezake húra zein, koma gabe, zén ilun edo anbiguoa. Ikus dezagun ondorengo pasartea (gani)ka Euskaltzaindia:

Hortxe dugu adibidea:
?*(Ez edozein liburu, baina) eleberria, zein Etxaidek iaz argitaratu baitzuen, eskaini zidaten lagunek (= Etxaidek iaz argitaratu zuen eleberria)
non, antza, espero dute ze eman deiogun zentzu inanbiguoki restriktiboa ki perpaus erlatibo bat zein dagoen arten komak. Baina, zergátik tematzen dira jartzén koma nahasgarri bat lehenda "zein" restriktiboak?

Gainera, suposatu behar da ze "(Ez edozein liburu, baina) eleberria, zein Etxaidek iaz argitaratu baitzuen, ..." dá galdegai preverbala respektu bere aditzá "...eskaini zidaten", halan-ze ez da onartzekoa idaztea aposizio bat (arten komak, eta gainera luze samarra) justuki lehenda aditza, izan ere horrela nekez batuko baitira intonatiboki galdegaia eta aditza, nola beharko luké galdegai preverbal batek (ez ordea galdegai postverbal batek).

Ikus dezagun beste aukera bat:
Lagunek eskaini zidatén (ez edozein liburu, baizik) eleberriori zein Etxaidek argitaratu zuen iaz.
non "-ori" deteminatzailea erabili dugu ordezta "-a" afin argiki mugatú aurrekaria. Eta jakina, komak kenduta. []

Etiketak: ,

larunbata, abuztua 15, 2020

Aurrekaria mugagabean joanda, eta informazio potentzialki murriztaile berbera emanda, perpausa izan ahal da inanbiguoki azaltzailea ala murriztailea segun intentzioa e hiztuna

Bukatzen genuen atzo gure sarrera, galdetúz hau:
Aurrekaria mugagabea izanda, nahikoa al da perpaus erlatiboan emateá edozein detaile informatibo ze "murritz dezakeaurrekari horren referentzia (praktikan edozer), afinda perpaus hori izan dadín murrizgarri ez-mugagarria?
Hala deduzituko litzake ti azken paragrafoa e textua zein gatozen komentatzen:

Euskaltzaindiaren arabera, beraz:
Hiru adibide horietan aurrekaria mugagabean da, eta erlatiboak ez du interpretazio mugagarria, nahiz, aurrekariaren erreferentziaren murritz murritz dezakeenaz pondutik, erran daitekeen interpretazio murrizgarria eman dakiokeela.
halan-ze interpretazio murrizgarri ez-mugagarria eman dakioke i edozein perpaus erlatibo non:
  • aurrekaria mugagabean da (ez-mugagarria), eta
  • perpaus erlatiboak ematen du edozein informazio ze "murritz dezake" aurrekariaren referentzia.
Baina hori ez da horrela: aurrekaria mugagabean egonda, eta perpaus erlatiboan informazio bera emanda, interpretazioa izan ahal da explikatiboa edo restriktiboa segun intentzio komunikatiboa e hiztuna. Esan nahi baita ze, ez da berdin
Gaur idatzi du artikulu bat, zein den interesgarria.
Gaur idatzi du artikulu bat zein den interesgarria.
ezta ere:
Atzo ikusi nituén bi txori, zein ari ziren txioka.
Atzo ikusi nituén bi txori zein ari ziren txioka.
Bi esaldi-pare horietan, aurrekaria mugagabean doa, eta perpaus erlatiboak ematen digu informazioa ze "murritz dezake" aurrekariaren referentzia (pare bakoitzean, informazio berdina), baina batean murrizten du, eta bestean ez, halan-ze bata da azaltzailea (eta ez du ametitzen interpretazio murriztailea), bitarten bestea dén murriztailea (eta ez du ametitzen interpretazio azaltzailea).

Esan nahi baita ze hasierako galderari erantzun behar diogu ezetz, aurrekaria mugagabean joanda, eta informazio potentzialki murrizgarri berbera emanez, perpaus erlatibo bat izan ahal da inanbiguoki azaltzailea ala murriztailea segun intentzio komunikatiboa e hiztuna, eta hori idatzian islatu beharko litzake moienéz koma bat. []

Etiketak:

ostirala, abuztua 14, 2020

Hirugarren adibidean, nola lehenengoan, perpaus erlatiboa nekez interpretatuko da an modu restriktiboa

Ikus dezagun orain, Euskal Akademiak emandako hirugarren eta azken adibidea, nahizik adibidetú bere perpaus erlatibo murrizgarri ez-mugagarriak (EuskaltzaindiaEGLU V, 1999:236):

Hor, irakurtzen dugú:
Nik, gibelaxago gelditua nindagon lekhutik, ikhusten ditut orduan sasitik atheratzen, (...), bi gizon bizardun, zeinek gutiago izitu baininduten, batean ezagutu nuelakotz nere anaya. 
zeinen perpaus erlatibo hori, lehenengo begiratuan, iduri da explikatibo petoa, eta non, bestalde, aurkitzen dugu parentesi bat, zein, originalean, betetzen da honela:
Nik, gibelaxago gelditua nindagon lekhutik, ikhusten ditut orduan sasitik atheratzen, lehenik, bi zizpa-kanoien muthurrak!... zeinek, aithortzen dut, ez baininduten guti izitu... eta, gero, bi gizon bizardun, zeinek gutiago izitu baininduten, batean ezagutu nuelakotz nere anaya. 
Hor ikusten dugu nóla bázen parentesi horretan beste perpaus erlatibo bat, justuki explikatiboa, zeinekin bigarrenak gordetzen duén paralelismo explikatibo bat, zeinengatik perpaus hori nekez interpretatuko da an modu restriktiboa.

Galdera dá: aurrekaria mugagabea izanda, nahikoa al da perpaus erlatiboan emateá edozein detaile informatibo ze "murritz dezake" aurrekari horren referentzia (praktikan edozer) afinda perpaus hori izan dadín murrizgarri ez-mugagarria? Saiatuko gara erantzuten an hurrengo sarrera. []

Etiketak:

osteguna, abuztua 13, 2020

Bigarrena bai, argiki restriktiboa

Jarriatuz kin esaldiak zein Euskaltzaindiak ematen ditu an bere EGLU-V afin ikus dezagun nóla euskaraz eman diren perpaus erlatibo murrizgarri ez-mugagarriak, konsidera dezagun orain bigarren adibidea:

Hóri perpausa bai, argiki restriktiboa da:
ez-da urtherik, non hor edo hemen zenbait buru galtzen ez-baita,...
Bistan denez, "ez-da urtherik" horrek ez luke zentzurik baldin ez balego murrizturik ganika bere ondorengo perpaus erlatibo argiki restriktiboa,

Guztiarekin, perpaus horren interpretazio restriktiboa are direktoagoa litzake baldin ez balitz idatzi komarik arten referentea ("urtherik") eta anafora erlatiboa ("non"), horrela lehenengo momentutik adieraziz ze ari garen irakurtzen perpaus erlatibo restriktibo bat. []

asteazkena, abuztua 12, 2020

Ez al dira bi perpaus horiek ezin tipikokiago explikatiboak?

Genioen herenegun nóla perpaus erlatiboak izan ahal dirén restriktiboak edo explikatiboak, eta nóla bi perpaus-klase horiek idatzian ondo ezberdintzearren, egokiena (eta errazena) litzaké jartzea koma bat lehenda "zein" explikatiboa (adieraziz haren izaera), zein ez litzaken jarriko an adiera restriktiboa (hasieratik ere adieraziz haren interpretazioa). Hala eginez, dena da errazagoa, zabalagoa, argiagoa, interpretagarriagoa, aberatsagoa...

Baina hara non datozkigun gure gramatikari ofizialak emanéz beheragoko sailkapenak eta adibideak (Euskaltzaindia, EGLU V, 1999:236):

Har dezagun lehenengo adibidea: dioskue Euskaltzaindiko Gramatika-Batzordekoek ze ondoko bi perpaus erlatibootan ikusi ahal da balio murrizgarria, baina ez mugagarria:
Neure adeskidia, igaren urtean egin dut, eta ezarri argira librutobat euskaraz, zoiñen izena baita Onsa hilceco bidia, eta konprenitzen baititu onsa hilceko moyenak,... [EuskaltzaindiaEGLU V, 1999:236]
Hor Tartasek diosku ze igaro den urtean egin dú libruto bat euskaraz (autoreak 1666. urte hartan idatzitako libru bakarra eta bere lehenengoa: gero etorriko zén bigarrena an 1672) eta explikatzen digu ze berak idatzitako libru bakar horren titulua dá "Onsa hilceco bidia", halanola-ze libru horrek konprenitzen ditu onsa hilceko moyenak. Baina, ez al dira bi perpaus horiek ezin tipikokiago explikatiboak? []

asteartea, abuztua 11, 2020

Bide hori ere ibili da ('zein' + '-la'): zergátik ez landu bide gehiago?

Sarrera honetan eta honetan, duela gutxi, mintzatzen ginen gain "zein" erlatibo batzuk zeinen atzizki subordinatzailea (konplementatzailea) zén "-la", ordezta izán autore berak (Beriainek) tipikoki erabilitako "bait-". Eta gauza da ze, justuki 2019ko sarrera honetan, mintzatu ginén gain hurbiltasun semantikoa zein, zenbait kontextutan, existitu ahal da arten perpaus subordinatu printzipioz ondo ezberdinak (nola izan litezke, perpaus subordinatu adjektiboak eta adverbialak), eta nóla gertuko puntu horietan gerta daitezké zubi evolutiboak nondik eman daitezke aurrerapausu sintaktiko garatzaileak. Gogoratuko ditugu hemen han esandakoak, zeren guztiz datozkigu harira:
Josu Lavinek, atzo, zún jartzen bere atentzioa gain puntu ondo interesgarri bat, alegia: nóla batzutan funtzio ezberdineko perpausak izan ahal diren oso hurbilekoak an esangura:
Gauça hauén ondoan beha neçan, eta huná, tropela handi nehorc conta ecin ceçaqueen-bat, gende eta leinu eta populu eta mihi gucietaric, throno aitzinean eta Bildotsaren presentián ceudela, arropa luce churiz veztituac, eta palmác bere escuetan.
Después de estas cosas miré, y he aquí una gran compañía, la cual ninguno podía contar, de todas gentes y linajes y pueblos y lenguas, que estaban delante del trono y en la presencia del Cordero, vestidos de ropas blancas, y palmas en sus manos.
Azquen ceudela hau quasi relativoa da. Ezta? [Josu Lavin]
Baiki, hala esan genezake: bi perpaus horiek quasi berdin signifikatzen dute, nahiz bata, gaztelaniazkoa, dén erlatiboa (zeini berebat esaten zaie subordinatu adjektibo, zeren izaten diren justuki nola adjektibo neurrira-eginak), eta bestea, euskarazkoa, dén subordinatu adverbial (zeren erabili ohi dira ordezta adverbioak, izanki nolabaiteko adverbio neurrira-eginak).
Printzipioz oso perpaus diferenteak beraz (batzuek modifikatuko luketé izena, bitarten besteak zuzenduko ziren ki verboa), baina, zenbait kasutan, oso hurbilekoak euren signifikantzan. Eta, bai, osoro da interesgarria hurbilatsun funtzional hori, zeren holako hurbileko erabileratan garatu ohi dira zubiak arten esapide printzipioz diferenteak afin zabaldu horizonte linguistikoak arartez hóri mekanismo linguistiko universala zein dén gramatikalizazioa.
Jar dezagun adibide bat. Daukagu euskaraz a atzizki modala: "-la", zein agertzen zaigu adibidez an "honela", "horrela", "hala", "bezala", "nola"..., eta zein halaber agertzen zaigu an perpaus konpletiboak, zeinen konplementatzailea dén justuki "-la", halan ze, euren jatorria ondo izan zitekén honako hau:
Bi perpaus horiek quasi berdin signifikatzen dute, hala esan genezake.
Bi perpaus horiek quasi berdin signifikatzen dutela esan genezake.
Esan genezake bi perpaus horiek quasi berdin signifikatzen dutela.
eta gero sortukó "(e)ze" konpletiboa ere, zein berdin ere den euskara hutsa (ikus sarrerá titulatzen "ezik" edo "ezen": ezezkotasuna > salbuespena > konpletiboa)
Esan genezake ze bi perpaus horiek quasi berdin signifikatzen dutela.
Esan genezake ze bi perpaus horiek quasi berdin signifikatzen dute.
Diosku Trask-ek an bere "The history of Basque" (1997:115):
Finite adverbial clauses are formed in a variety of ways, but most commonly by adding both one of the complementizers [zein dirén "-(e)la" eta "-(e)n"] and a further suffix or postposition to the verb in the subordinate clause; one or two types additionally take a clause-initial particle, an "if" clauses take the prefix ba- on the finite verb. [Trask,1997:115]
Hola sor zitezkén:
Ikusi dut persona bat, zutik zegoen, hala ikusi dut.
Ikusi dut persona bat, zutik zegoela ikusi dut.
Ikusi dut persona bat, zutik zegoela.
non daukagun perpaus adverbial modal bat, zein orobat uler liteke nola konpletibo hutsa non aditza eliditu den. Gerora, aukeran, erabiliko zén "-larik" justuki afin indartu zentzu adverbiala e esapidea, kanpoan utziz interpretazio konpletiboa:
Ikusi dut persona bat, zutik zegoelarik.
Pausutxo bat baino ez da. Eta konpletiboetatik erlatiboetara, soilik dá beste pausutxo bat, nondik "(e)ze" konpletiboa bihurtuko zén erlatibo (akaso "" idatzita hobe afin guztiz ezberdindu): beste harribitxi bat zé jarraitzen du lantzeke.
Bai, hortxe dauzkagu: konpletiboak, adverbialak, erlatiboak, konsekutiboak... euren bidea bilatzen. [Balbula, 2019]
Era berean, ez da baizik pausutxo bat arten perpaus adverbial horiek eta perpaus erlatiboak kin "zein" gehi"-la":
Ikusi dut persona bat, zutik zegoela.
Ikusi dut persona bat, zein zutik zegoela.
Eta aurki ikusi dugunez, bide hori ere ibili da: zergátik ez landu bide gehiago? []

Etiketak: ,

astelehena, abuztua 10, 2020

'zein' erlatibo explikatiboak, kin koma; restriktiboak, gabé koma

Perpaus erlatiboak izan ahal dirá restriktiboak edo explikatiboak. Gainera:
halan-ze, "zein" erlatibo explikatiboetan...
...egokia litzaké koma bat arten referentea eta erlatiboa afin hasieratik argiki transmititu a izaera explikatiboa e perpausa:... [Balbula, 2019]
adibidez:
Ikusi ditut bi txori, zein ari ziren txioka [soilik ikusi ditut bi txori, eta explikatzen dizut ze ari ziren txioka]
Aldiz, koma kenduta, "zein" erlatiboak bihurtuko dirá restriktiboak:
Ikusi ditut bi txori zein ari ziren txioka [soilik ikusi ditut bi txori zein ari ziren txioka, baina akaso ikusi ditut beste txori asko ere]
Halako perpaus erlatibo restriktiboa...
...hobe adieraziko litzake gabé koma (hola estutuz erlazioá arten aurrekaria eta anafora) eta emanez aditza justuki ondorén anafora erlatiboa, esan nahi baita mantendúz estruktura galdetzailea nondik sortzen den adiera hori... [Balbula, 2019]
hola hasieratik argiki transmitituz a izaera restriktiboa e perpausa. []

Etiketak: , ,

igandea, abuztua 09, 2020

Beriain (1621): '...soca ceyn eçarri baicioten...'

Azken sarreretan ikusi ditugu zenbait adibide ganik Beriain, zein den autore bat ze publikatu zituén bere bi lanak arten 1621 (lehenengo liburua: Meza) eta 1626 (bigarren liburua: Dotrina), oraindik urte batzuk lehenago zeinda Axularrek publikatú bere obra famatua (1643) eta soilik uste batzuk geroago zeinda Etxeparek publikatú euskarazko lehenengo liburua, ez-gutxiago famatua (1545). Ikus beste adibide bat (an "Trataçenda nola ençun vearden Meza", 1621):

hau da:
..., onec adicera ematendigu soca ceyn eçarri baicioten Christo gureIaunari lepoan seguroago eramoteagatic,...
zein den berdin perpaus erlatibo restriktiboa nola hemengoa. []

larunbata, abuztua 08, 2020

Beriain (1621): '..., deycenda Amitoa,...'

Atzoko ildoari jarraiki, ikus dezagun adibide bat non Beriainen puntuazio orginalak (1621) ondo baino hobeto laguntzen zuén ulertzen zéin zen zentzua e textu originla, bitarten-ze "gaur egungo ohiko" puntuazioak ez du baizik opakotzen hóri interpretazioa. Idazten zuén Beriainek:
Lembicico veztidura Meza errateco Sacerdoteac arcenduena, deycenda Amitoa,...
non gardena da nóla esaldi horren parte rematikoena dén justuki "amitoa", zein, naturaltasun osoz, agertzen baita justuki ondorenda aditza, eta ez justuki lehenda aditza. Aldiz, kendúz koma hori (nola Reguerok egín hemen):
Lembicico veztidura Meza errateco Sacerdoteac arcenduena deycenda Amitoa,...
ez da hain argi gelditzen, eta inkluso batek duda egin lezake buruz estruktura informatiboa e esaldi hori, aurkituz galdegai falsu bat an "Lembicico veztidura Meza errateco Sacerdoteac arcenduena".

Beriain-ek bázekien zér esan nahi zuen, eta hala, saiatuko zen puntuatzen bere (bai bere) textua afin ahalik-hobetoen adierazí húra zein esan nahi zuen. Utzi deiogun bere lana puntuatzen, zeren, oro har, hóri bai izanen zaigula lagungarri: puntuazio originala. []

ostirala, abuztua 07, 2020

Zergátik aldatzen duté puntuazio originala?

Hizkuntzalaritzako lan tekniko batean obra bat transkribatzean, xehetasunez gorde beharko litzaké puntuazio originala, zeren, ez-gutxitan, puntuazio horretan dagozke funtsezko gakoak te deskodetú textua nola behar den. Hori dela-ta, disgustu handiz ikusi dugu nóla Urtzi Reguero Ugartek ez dun gorde puntuazio originala noiz jasotzén Beriainen "Trataçenda nola ençun vearden Meza" (1621) an bere tesi doktorala titulatzén "Goi -nafarrera arkaiko eta  zaharra: azterketa eta testuak", zuzendua ganik Ricardo Gómez López. Hain zuzen bere repuntuazio horretan, honela ematen du Beriainen textua (2017:376):

non-eta originalean genuén:

Reguerok ondorengoa diosku an bere tesia (2017:59):

Orduko sintaxia ulertzeko lagungarria? Gauza da ze halako ikerketak idazten dirá gana personak (finean zientifikoak) ze ez duten bilatzen inolako "lasterbide" puntuazionalik (ezbada, noski, an oinoharrak), eta zeinendako halako puntuazio filtratuak ez soilik ez diren batere gustukoak, baizik baitira guztiz nahasgarriak, ordezta izán lagungarriak, halan-ze transkripzioa gelditzen dá baliogabetua. []

Etiketak: ,

osteguna, abuztua 06, 2020

Perpaus erlatibo murriztailea, kin 'zein' gehi '-la'

Atzo ikusten genuen Beriainek erabilitako perpaus erlatibo hau (an "Trataçenda nola ençun vearden Meza", 1621):
..., onec adicera ematendigu veloa ceñes soldadoec passiosco gauhean Iesu Christos escarnio,eta burla eguiten çutela estalcencisquiotela beguiak,...
non idazle nafar zaharrak dú osatzen bere "zein" erlatiboa kin "-la" atzizkia. Eta gauza da ze Beriainek berak, liburu berean, ematen digú esaldi horren gaztelaniazko versioa, non konprobatu ahalko dugu autoreak zehazki zér adierazi nahi zuen hor. Horra:

Bistan denez, perpaus erlatibo murriztailea, kin "zein" gehi "-la" (hemengoa ez zen murriztailea). []

Etiketak:

asteazkena, abuztua 05, 2020

Beriain (1621): ...ceñes ... estalcencisquiotela beguiak,...

Atzoko sarreran genuen komentatzen nóla Beriain abadearen idazki batean agertzen zitzaigún perpaus erlatibo bat zeinen aditza ontzen baitzen kin "-la" atzizkia, ordezta gehienetan emandako "bait-" prefijo subordinatzailea. Beriainek zorionez idatzia zuén beste obra bat (1621), titulatzén "Trataçenda nola ençun vearden Meza", non aurkitzen dugú beste ale hau:

Hor ikusi ahal dugunez:
..., onec adicera ematendigu veloa ceñes soldadoec passiosco gauhean Iesu Christos escarnio,eta burla eguiten çutela estalcencisquiotela beguiak,...
non berriro aurkitzen dugu a estrukturá "zein + -la". []

Etiketak:

asteartea, abuztua 04, 2020

Perpaus erlatiboa bidéz 'zein + -la'

Herenegun genuen konsideratzen ondoko textu zaharra tikan Beriainen "Doctrina Cristiana en Castellano y Bascuence" (1626), non fijatzen ginén an erabilera ez-auxiliarra e adizkiá "digula":
G.  Cer erremedio da ayen contra?
R. Iaungoicoaren graçia, eta arequi batean obra onac eguitea, eta ayetan ocupatua egotea, çein digula Iaungoico gure Iaunac bere misericordia andias. Ala dela.
baina, báda hor beste kontu azpimarragarri bat zein ez dut, nik bederen, ikusi hortik zehar komentatua, nola dén a konposizioa e perpaus erlatibo bat bidéz "zein" gehi (kin) "-la" atzizkia.

Izan ere, hor Beriain idazleak ez du erabiltzen "bait-" aurrizki subordinatzaile orokorra, nola ohi duen, baizik "-la" atzizkia, printzipioz modala. []

Etiketak:

astelehena, abuztua 03, 2020

Erabilera fosildua: 'Jaincoac digula egun on!'

Atzoko sarreran Josu Lavinek ematen zigún ondoko adibidea:
Jaincoac digula egun on!
non agertzen zaigú fosildua gure "digula" ez-laguntzailea (gogora dezagun ze, linguistikoki, erabilera fosilduak oso dira interesgarriak zeren islatzen dituzté erabilera zaharragoak).

Gainera "digula" hori deskonposa daiteke nola "digun + la", non "digun" hori ez da baizik subjuntibo ez-perifrastiko bat, sortua gehituz "-n" atzizkia ki adizki indikatiboa ("digu"). Dagokion subjuntibo perifrastikoa litzaké "eman de(za)igun" ("eman diezagun"), eta esaera geldituko litzaké honela:
Jaincoac eman deigula egun on!
Ikus beste subjuntibo trinko batzuk an Doctrina Cristiana en Castellano y Bascuence (1626):
Escacendiot dagon emen lurrean vicigaradenean gurequi bere gracias, eta guero digun bere gloria.
non "dagon" = "egon dadin" eta "digun" ="eman deigun". []

igandea, abuztua 02, 2020

Beriain (1626): 'digula' ez-laguntzailea

Herenegun genuen aipatzen a dotrina e Beriain (Doctrina Cristiana en Castellano y Bascuence, 1626), non, adibidez, aurkitzen dugu ondoko erabilera e adizkiá "digula":
G.  Cer erremedio da ayen contra?
R. Iaungoicoaren graçia, eta arequi batean obra onac eguitea, eta ayetan ocupatua egotea, çein digula Iaungoico gure Iaunac bere misericordia andias. Ala dela.
"digula" horri referitzen zaio Rosa Miren Pagola an bere artikuluá Beriainen dotrina (Enseiukarrean, 11. zkia, 1995), esanez:
"Eman"en esanahiz, "-i-" erro supletiboz osatua. 
Esan nahi baita ze hortxe dugu erabilera horietako bat zeintaz mintzo ginén an sarrera titulatzén "'*nin' aditz laguntzailea (nondik '-i-' erroa), semantikoki = 'eman'":
..., "*nin" aditz berreraikia (horregatik asteriskoa) garai batean izanen zén sinonimoa e "eman" (aditz normal bat), nahiz egun "soilik" geldituko zitzaión erabilera auxiliarra (ezin inportanteagoa, bestalde) ondorenda guztiz gramatikaldu nola aditz laguntzailea an perifrasi modernoenak.
[]

larunbata, abuztua 01, 2020

'baldin' baliabide burulehena datór ti perpaus konprimitu bat

Atzoko sarreran mintzo ginen gain "baldinba" kondizional postpositibo bat, zein kasu horretan, eta itxura guztien arabera, agertuko litzaiguké dislokatua ti posizio pre-laguntzailea (baldinba + laguntzailea), eta zeinen barruan aurkitzen dugú "baldin" partikula, askotan kokatzen baita an hasiera-hasiera e perpaus kondizionalak, prepositiboki. Eta gauza da ze beti izaten da interesgarria ezagutzea nóndik, zéin mekanismotik sortu diren halako baliabideak. Kasu honetan, baliabide horren etorkia dá perpaus moduko bat, zein, konprimituta arartez kontrakzio bat, gramatikalizatu zén nola partikula kondizionala (ikus an OEH):
baldin.
Etim. De algo como ba- + ahal + dadin. [OEH]
Antzera ere, baliabide edo partikula burulehenak derivatu daitezke ti dislokazio prepositiboa e material primigenioki postpositiboa, nola, adibidez, "ezen", zein erosionatu daiteke emanéz adibidez "ze" prepositiboa.

Beste adibide bat izan liteké "arten A eta B" estruktura prepositiboa, zeinen jatorria dén "A-ren eta B-ren artean" postpositiboa, non "arten" forma bisilabiko higatuak ez du dudarik uzten gain bere burulehentasuna, Ikus ere:
[]