asteazkena, apirila 13, 2016

Altube (1951) vs. Altube (1929): BAIZIK-ETA (probatzen)

"...BAIZIK" estrukturaren toki-aldatze edo dislokazio prepositiboa aski aise egin daiteke ("BAIZIK..."), ez baitu eskatzen genitiborik edo bestelakorik, halatan ze horixe izango zen lehenengo aukera zein Altubek (1951) baloratuko zuen:
BAIZIK itza ere, jokera orixe [prepositiboa] artzen ári zaigula dirudi, baiña nere belarriek beintzat, eztute ain gozo-esten toki-aldatze au. [Altube, 1951]
Baina gozoagoa egiten zitzaion "BAIZIK" prepositibo hori noiz erabilí "-ETA" partikula prepositiboa ere (hots, ber partikula zein erabiltzen an “ZERREN-ETA” edo “BAI-ETA = BAITA” baliabideak):
Orraitio, esakun luzeetan, itz orreri -ETA ezarrita' pasagarri dirudi, ola: «-Eztu ori esan-, BAIZIK-ETA, gaurko gezurtzakoak biar egi, eta gaurko egitzakoak biar gezur, biurtu lítezkeala». [Altube, 1951]
Altubek (1951) orobat probatuko ditu aukera bikoitzak (pre eta pospositiboak):
Esakun ori, ola bukatuta, ¿ezta motx-zamar gelditzen? Neri ala iruditurik' olako esakun luze bi, urrengo oik bezela asi ta bukatu izan ditut:

        a) «(Eztu ori esan), EZPEREN, au...ori...ta bestea BAIZIK» [E-G.1-12,47]

        b) »(Estu ori esan), BAIZIK-ETA, au...ori ...ta bestea BAIZIK» [E:G, 8:10,19.]
[Altube, 1951]
Nahizta, finean, Altubek ez du onesten bikoiztasun hori, akaso iruditurik ze redundantziak ez du laguntzen, baizik astuntzen:
Baiña bi esate moduok (batez-ere bigarren au) ezin onetsi genitzake. [Altube, 1951]
Halatan, geldituko da kin “BAIZIK-ETA...” prepositiboa (aparte “...BAIZIK” pospositiboa ere):
Egokiago génituke, beraz, urrengo oik:

        c- «(Eztu ori esan), ZERA BAIZIK, au...ori...ta bestea».

        d) «(Eztu ori esan), BAIZIK-ETA, au....ori...ta bestea»
        
        e) «(Eztu ori esan), au....ori...ta bestea BAIZIK»  

Guzietatik, azkenengo au degu jatorrena; baiña or, gorago esan degunez, berandu iríxten zaigu «BAIZIK» gramatikakia, eta ola, esakun ori, illun zamar agértzen zaigu azkenera eldu arte. [Altube, 1951]
Jakina, baldin batek nahiko balu erabilí soilik aukera pospositiboa ("...BAIZIK"), hortxe izanen du aukera hori noiz-ere nahi duen, berdin nola aukera prepositiboa ere ("BAIZIK-ETA..."). []
_______________________
Irakur ere: