asteazkena, abuztua 31, 2005

Piperrik ulertu ez, baina, hala ere, testu ona?

Gaurko Berria egunkarian irakur daiteke honako hau:
Joxerra Gartziak aipatu zuenez, ahozkotasuna lantzeko modua irauli behar da irakaskuntzan. «Zuzentasunetik egokitasunera igaro behar dugu». Ildo horretatik, Anjel Lertxundi idazleak Donostiako Kursaalean irakurri zuen euskararen inguruko diskurtso bat aipatu zuen. Gartziaren esanetan, Lertxundiren testua «oso maila onekoa» zen idatzirako, baina esateko «oso desegokia».
Beraz, Lertxundiren testua oso maila onekoa zen idatzirako, baina hura publikoki irakurri eta ez zen piperrik ere ulertzen. Nik uste hor zerbait gaizki dabilela.

Nire ustez, zerbait ona bada idatzirako, ona izanen da esateko, derrigor. Ezin liteke ona izan idatzirako, eta txarra irakurtzeko edo esateko. Testu ón bat aski trinkoa bada, irakurriko da astiro eta pausatuki (hori zentzuz egin ahal izateko, testua koherentea izan behar da); bitartean-eta testu ón hori arina bada, irakur liteke arinxeago (edo ez, segun zein efektu nahi dugun).

Arazoa zein da? Inkoherentzia. Inkoherentzia on sintaxi regresiboa.

Baldin testu minimoki trinko bat inkoherentea bada (sintaxi regresiboan hala dira), orduan testu hori ezin izanen da irakurri astiro eta pausatuki (osagarri-buruak azkenean doazelarik, presak jota ibiliko gara), horregatik irakurri beharko da ritmo normal edo inkluso azkartxuan; baina testu trinkoa izanik, ritmo normal edo azkar horretan irakurrita ez da aise ulertuko (hau askotan gertatzen da ETB1-eko dokumentaletan, non aurreko esaldi trinkotxua ulertzen hasi zarenerako, ja sartu dizute beste bat, zein, onenean, ulertuko duzu nekez).

Argi esan behar dugu: baldin testu bat bada desegokia tu esan, izanen da desegokia tu irakurri (azken buruan irakurtzea da zerbait aski antzekoa ti mintzatu tu gure burua), eta, finean, izanen da testu txar bat.

Nik ez daukat dudarik ezen Lertxundiren testu hori hizkuntza progresibo batera itzuliz gero, esateko ona izanen zela, horra hor diferentzia. [45] []

Etiketak: , , ,