astelehena, uztaila 04, 2005

"Edozein informazio": zein zentzutan?

Zer esan nahi dugu noiz diogun ze hizkuntza regresibo batek eman dezake edozein informazio?

Hizkuntza regresiboek badute ezintasun praktiko-funtzionalik respektu progresiboek: izan ere, hizkuntza regresiboek ezin dute berdin sortu estruktura informatibo-sendo-aberats-pausaturik; hau da, ezin dute iritsi diskursibitate-gradu biziki efektibo hori zein lortzen baitute (ofizioz) hizkuntza progresiboek. Hain zuzen horrexegatik, ezin dutelako, regresiboek bilatu behar dituzte bigarren mailako ADABAKIAK respektu lehen mailako SOLUZIO SINTAKTIKO-KOMUNIKATIBO OPTIMOA, zein progresiboek eskaintzen baitute sistematikoki.

Baina, hizkuntza regresiboak ez badira berdin "informatiboak", ¿zein zentzutan esaten dugu ze hizkuntza regresiboek ahal dute eman edozein informazio?

Ikus dezagun adibide bat jarria per Juan Garzia an bere Joskera, lantegi (370 or.):
Los jugadores de la Real que regresaron ayer de su compromiso con la selección, y que, como todos sabemos, tuvieron una brillante actuación, han sido recibidos calurosamente por el numeroso público que asistió al entrenamiento en Zubieta. [1. bersioa]
Esaldi hori emateko, Juan Garziak proposatzen digu honako hau:
Denok dakigunez, Realeko jokalariak ederki aritu ziren Selekzioarekin jokatu zuten partiduan. Atzo itzuli ziren, eta Zubietan eurrez bildu den jendetzak oso harrera beroa egin die.
Gainera, alternatiboki, eskaintzen digu beste hau (komentarioa ere berea da):
Bistan denez, bigarren esaldiko erlatibo-prepausa ere ez da nahitaez horrela ematekoa:

Atzo itzuli ziren. Zubietan jendea eurrez bildu zen entrenamendua ikusteko, eta oso harrera beroa egin zien.
Hau da, aukerako bigarren bertsioa litzateke hau:
Denok dakigunez, Realeko jokalariak ederki aritu ziren Selekzioarekin jokatu zuten partiduan. Atzo itzuli ziren. Zubietan jendea eurrez bildu zen entrenamendua ikusteko, eta oso harrera beroa egin zien. [2. bersioa]
Juan Garziaren bide beretik, ni animatuko nintzake ematen beste bersio alternatibo are lauago hau ere:
Realeko jokalari batzuek partidu bat jokatu zuten Selekzioarekin. Denok dakigunez, partidu horretan ederki aritu ziren. Atzo itzuli ziren. Zubietan jendea eurrez bildu zen. Jende horrek Realeko jokalarien entrenamendua ikusi nahi zuen. Jende horrek oso harrera beroa egin zien atzo etorritakoei. [3. bersioa]
Argi gelditu dadila: esaten dugunean ze hizkuntza regresiboetan eman daiteke edozein informazio, onartzen ari gara ze 3. eta 1. bersioetan da agertzen informazio berbera, hau da, ezen bi bersio horiek dira informazionalki baliokideak. Zentzu zehatz horretan esaten dugu.

Baina gauza bat da informazioa ematea, eta beste gauza bat da nola ematen den informazio hori; eta azken ikuspuntu horretatik egon daitezke testu (edo diskurso) koherenteagoak, progresiboagoak, erosoagoak, ulergarriagoak, pausatuagoak, jarraituagoak, egokituagoak... eta, finean, eraginkorragoak.

Adibidez, 3. bersioan jan dugu hierarkizazio aberats guzti hori zein den agertzen an 1. bersioa. Nolabait esan:

1. bersioak badu erliebe bat, non perpaus eta osagarri batzuk daude eskegita ti beste batzuk sortuz sistema osotu eta biribildu bat non erlazio guztiak baitaude agerian.

3. bersioan, aldiz, erliebe hori desagertu da (hala gertatu da, neurri handi batean, 2. bersioan ere), eta aurkitzen dugu testu (edo diskurso) lauagoa, mekanikoagoa eta, edozein kasutan, zurrunagoa eta mugatuagoa (nahiz-eta, goiko zentzuan, informazio guztia eman).

Baldin 1. bersioa bada mapa bat kin erliebea, orduan 3. bersioa da mapa bat non agertu, agertzen baitira herri edo informazio guztiak, baina erlieberik gabe, edo nahiago bada, esanguratsuki erliebe gutxiagorekin (esanguratsuki erliebe gutxiago jartzen da zeren esanguratsuki nekezagoa da erabiltzea erliebea an hizkuntza regresiboagoa, bai kodifikatzeko, bai deskodifikatzeko; eta horrek kritikoki baldintzatzen du edozein emaitza komunikatibo). Emaitza optimo regresiboa da esanguratsuki mugatuagoa ezi optimo progresiboa, eta esanguratsuki gutxiago eraginkorra, oro har.

Adibidez, Juan Garziaren 2. bersioan ematen da ondorengo esaldia guztiz nagusiturik, lehenengo plano gordin batean: “Atzo itzuli ziren”, halatan ze ematen zaio intentzio bat (ikus hau eta hau) zein ez zeukan noiz agertzen baitzen bigarren plano batean, barne estruktura konplexuago bat: "... que regresaron ayer de su compromiso con la seleccción ...).

Hemen, gainera, bada beste puntu bat: bigarren planoan zentzua duen informazioak ez du zentzurik izan behar an lehenengo planoa. []

Etiketak: , , , ,