asteazkena, otsaila 27, 2013

Bi versio ki konparatu

Konparatu ondorengo versio progresiboagoak kin-eta euren versio originalak zein Euskaltzaindia-k eskáini afin aurkéztu bere (Gramatika-Batzordeko) hiru kide berriok: Iñaki Amundarain, Beatriz Fernández eta Juan Garzia (atereak ti erabili.com):

Iñaki Amundarain. Donostian (Gipuzkoa) jaioa, 1966an. Euskal Filologian doktorea. Bigarren Hezkuntzako irakasle, azken 17 urteetan Lazkaoko San Benito Ikastolan. Bertan, Euskara eta Euskal Literatura gaiaren eta Hizkuntza Normalizazioaren arduraduna da, besteak beste.

Iñaki Amundarain. Jaioa an Donostia (Gipuzkoa) an 1966, da doktore an Euskal Filologia eta i
rakasle on Bigarren Hezkuntza an azken 17 urteak an Lazkaoko San Benito Ikastola, non dan arduraduna on Euskara eta Euskal Literatura gaia eta Hizkuntza Normalizazioa, besteak beste.

Beatriz Fernández. Portugaleten (Bizkaia) jaioa, 1964an. Euskal Filologian doktorea. EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko irakasle eta ikertzailea da.
Basdisyn, Basque Dialect Syntax euskal hizkeren sintaxia aztertzen diharduen ikerketa-taldeko burua da, Ricardo Etxeparerekin batera. Urteotan EHUk, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako MINECOk diruz lagundutako zenbait ikerketa proiekturen buru izan da eta gaur egun ere ikerketa-proiektu bat zuzentzen du MINECOren babesean, euskararen hizkeren gramatika bat egiteko asmoz.

Beatriz Fernández. Jaioa an Portugalete (Bizkaia) an 1964, da doktorea an Euskal Filologia eta irakasle-ikertzailea an EHUko saila deitzén Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak. Da burua (kin Ricardo Etxepare) on ikerketa-taldea deitzén Basdisyn, Basque Dialect Syntax, zein ari dan aztertzen sintaxia on euskal hizkerak. Izan da urteotan burua on zenbait ikerketa-proiektu diruz-lagunduak ganik EHU, Eusko Jaurlaritza eta Espainiako MINECO, eta azken horren babesean gaur egun ere dú zuzentzen ikerketa-proiektu bat asmozta egín gramatika bat burúz euskararen hizkerak.

Juan Garzia. Legazpin (Gipuzkoa) jaioa, 1955ean. Idazle eta itzultzailea.
EHUko Euskara Zerbitzuan egiten du lan, eta, lanpostu horretatik, Zientzia Irakurle Ororentzat (ZIO) bildumaren zuzendari eta hizkuntza-arduraduna da. EIZIEko lehendakari ere izana da. Senez aldizkariko idazketa-batzordeko kide da.

Juan Garzia. Jaioa an Legazpi (Gipuzkoa), an 1955, da idazlea eta itzultzailea. Lan egiten du an EHUko Euskara Zerbitzua, eta, lanpostu horretatik, da zuzendaria eta hizkuntza-arduraduna on bilduma deitzén Zientzia Irakurle Ororentzat (ZIO). Halaber izan da lehendakaria on EIZIE. Da kidea on Senez aldizkariko idazketa-batzordea.

[175] []

Etiketak:

asteazkena, otsaila 20, 2013

Kontzeptualizazio zentrala vs informazio osagarria

Konparatu hurrengo bi definizio gorriz markatuak.

Lehenengoa dá originala (Alberdi, X; García, J.; Ugarteburu, I. (2008): “La definición: del paradigma de la tradición lexicográfica (y terminográfica) al discurso expositivo en textos técnicos; estrategias discursivas”):
La definición extensiva
La definición extensiva se basa en la enumeración de todos los objetos particulares que cada concepto representa en calidad de genérico (Cabré 1993: 210). Al igual que ocurre en lexicografía y terminología, se utiliza en contadas ocasiones, ya que, en general, en los textos científicos y técnicos se recurre a la definición comprehensiva (enumeración ordenada, de más general a más específica, de todas las características que lo describen). Ejemplo de definición extensiva:
POLIEDROS REGULARES son el tetraedro, hexaedro, octaedro y dodecaedro o icosaedro. (Alberdi, X; García, J.; Ugarteburu, I. (2008), 7-8 or.)
Bigarrenean Xabier Alberdik (aurreko definizioaren hiru autoreetako batek) ematen digú aurreko definizio horren "birmoldatzea eta euskarara egokitzea": (Alberdi, X., 2008: “Zenbait gogoeta euskal definizioen idazkeraz”)
HEDADURAZKO DEFINIZIOA
Bi prozedura nagusi ditugu kontzeptuak definitzeko edo mugarritzeko (Cabré 1993: 210): hedadura bidezkoa (‘extensión’) eta ezaugarri bereizgarrien bidezkoa (‘comprehension’). Kontzeptu batek generikoa den aldetik ordezkatzen dituen objektu partikular guztiak banan-banan aipatzean datza hedadurazko definizioa. Lexikografian eta terminografian gertatzen den bezalatsu, gutxitan erabiltzen da definizio mota hau azalpenezko testu espezializatuetan: ia beti, ezaugarri bereizgarriak aipatuz definitu ohi dira kontzeptuak. Izan ere, hedadurazko definizioaren bidez ez da zehazten kontzeptu bat zer den, delako kontzeptuak zer unibertso hartzen duen baizik. Alegia, definitzeko ―mugak jartzeko eta kontzeptu bat besteetatik bereizteko― modu bat da hedadurazko definizioa, baina prozedura honek ez dio ezer kontzeptuaren izaeraz edo muinaz. Hona hedadurazko definizioaren adibide bat:
POLIEDRO ERREGULARRAK, beraz, tetraedroa, hexaedroa, oktaedroa, dodekaedroa eta ikosaedroa dira.
(Alberdi, X. (2008), 79 or.)
Ohartu nóla, gaztelaniazkoan, autoreak doaz zehazten progresiboki euren definizioa (eta mezu osoa), zuzen bezain preziso, lehenengo sintagmatik hasita (La definición extensiva), pausuz pausu (se basa en), autoreak doaz iltzatzen elementu informatibo zehaztaile gehigarriak (la enumeración) gerota rhematikoagoak (de todos los objetos particulares que), koherenteki.

Euskarazko moldaketan ordea, definizioa ez da hasten adibidez kin "Hedadurazko definizioa datza an...", baizik horrelaxe bukatzen bigarren esaldia "...-an datza hedadurazko definizioa".

Gaztelaniazkoak, behin emanda thema (La definición extensiva) gehi aditz nagusi hori non dán oinarritzen definizioa (se basa en), dú jarraitzen ematen kontzeptualizazio zehaztaile zentral estrategiko bat (enumeración), zein dan bizkarrezurra on definizioa eta zein jarraituko dan zehazten eta fintzen (definitzen) gero eta gehiago. Horri dei genezaioke expresamolde deduktibo-zehaztailea.

Euskarazkoan, ordea, autorea (gaztelanizkoaren hiruetako bat eta bera) hasten da kin informazio osagarria  (zeinen aukera ez dan zertan izan sinplea: kontzeptu batek), nondik joan bideratzen definizioa induktiboki (kontzeptuak zer egiten duen) aldé ideia zentral estrategikoa on definizioa (banan-banan aipatzean datza) afinda bukatu an kontzeptua zein ari zen definitzen (hedadurazko definizioa). Egia esan soilik azkenean enteratuko gara ze ari ginan irakurtzen edo entzuten definizio bat. Expresamolde horri dei genezaioke expresamolde induktibo-inguratzailea (ikus ere "Pentsamolde induktiboa vs. deduktiboa").

Beste bi adibide:
1) "Etxe: Gizakia bizitzeko prestatzen den edozein eraikin [BUKAERAN]" (Elhuyar) vs. "Casa: [HASIERAN] Edificio para habitar" (RAE).

2) "Ekonomia: Gizarteko ondasunen produkzio, banaketa eta erabileraren inguruko gizarte-erlazioen multzoa; erlazio horiek aztertzen dituen zientzia[BUKAERAN] (Elhuyar)  vs. "Economía: [HASIERAN] Ciencia que estudia los métodos más eficaces para satisfacer las necesidades humanas materiales, mediante el empleo de bienes escasos." (RAE)
Gainera, esan behar da ze estrategia hori dá aurkitzen an oinarria berá on sintaxi buruazkena ["Etxe, han dago = etxean dago", "Etxe, (haren) gain, han dago = etxe(aren) gainean dago"], zein dan abiatzen ti elementu konkretuagoak (nola izenak) afin horien gainean uztartu elementu abstraktuagoak (nola aditzak edo erlazionatzaileak). Estrategia inguratzaile hori dá oinarrizkoagoa, teknikoki gutxiago potentea: hala kuantitatiboki (atzerakarga) nola informatiboki ere (desoreka informatiboa, inkoherentzia). Ikus ondoko esaldia, imaginatuz lehenengo aldiz irakurtzen ari garela:
Kontzeptu batek generikoa den aldetik ordezkatzen dituen objektu partikular guztiak banan-banan aipatzean datza hedadurazko definizioa.
Aurreko esaldi horretan dugú tensio bikoitza: 1) hóri tensioa on atzerakarga eta 2) hóri tentsioa on desoreka informatiboa: izan ere aditz nagusia oso bukaeran dator (datza), eta horren aurretik eman zaigú pilo bat informazio zein printzipioz dúgun interpretatu nola (bailitzan) thematikoa, noiz, jakina, zan hain rematikoa nola-ze bera zan definizioaren gorputza (orohar, zénbat eta mezu luzeagoa eta konplexuagoa, ordúan eta arazo nabariagoa). Estrategia inguratzaile horri tensioa kentzeko, bi soluziobide daude, bata partziala eta bestea osoa:
  •  Soluzio partziala: destrinkotu esaldia, eman independentzia eta koherentzia gehiago ki perpausak barne esaldia, erabiliz expresabide zehaztailea barne perpausak baina mantenduz lehengo ordena arten perpausak (hau hobe gauzatzen da bidéz sintaxi burulehena):
Un concepto, en cuanto que genérico, representa objetos particulares (esaldi koherentea, zein eman liteken independenteki), que, enumerados uno a uno, sientan la base de una definición extensiva. 
Horrela, jeitsi dugu tensio sintaktikoa (atzerakarga), baina ez dugu konpondu arazo informatiboa: hor aritu gara gain "un concepto", ez gain "una definición extensiva".
  • Soluzio osoa: erabili modu zehaztaile orokorra hala barne perpausak nola arten perpausak  (sintaxi burulehena):
La definición extensiva se basa en la enumeración de todos los objetos particulares representados por un concepto en cuanto que genérico.
edo beste hau, zein dan neutroagoa respektu kontextua:
La definición extensiva de un concepto se basa en la enumeración de todos los objetos particulares representados por ese concepto en cuanto que genérico.
Hor kendu ditugu bi tensioak: atzerakarga eta desoreka informatiboa.

Orohar, estruktura eta baliabide burulehenekin izanen ditugú kalitatezko aukera gehiago ki izan zehatzak, arinak eta informatiboki orekatuak. Eta, alderantziz, estruktura eta baliabide buruazkenekin esanguratsuki nekezagoa bihurtuko da expresamolde zehaztaile  potentea, progresiboa, irekia...

Eta aurrerapausuak eman ahal izango dira an neurria non irábazi aukerak ki erabili estruktura eta baliabide burulehenak, hasiz kin SVO ordenamendua, jarraituz kin erlazionatzaile sintaktiko burulehenak arten perpausak, eta bukatuz kin erlazionatzaile sintaktiko burulehenak arten sintagmak. [174] []

Etiketak: , , ,

larunbata, otsaila 16, 2013

Erlatiboak (eta beste) + aditz jokatugabea

Euskaran bádira eredu sintaktikoak zein díran erabiltzen aski modu mugatuan, baina zein orokortu litezken aiseki afin irabazi aukera sintaktiko progresibo ondo funtzionalak.

Ikus adibidez alternantzia hau:
  1. nahiz (eta) ... egin ...  (baliabide prep. + aditz jokatugabea)
  2. nahiz (eta) ... egin dugun ...  (baliabide prep. + aditz jokatua + n)  
Aldaera jokatugabe hori zabaldu liteke ki baliabide prepositibo subordinatzaile guztiak ere, hala nola adibidez erlatiboak kin "zein":
  • zein ... etorri ...  (baliabide prep. + aditz jokatugabea)
  • ze(inek) ... ikusi ... (baliabide prep. + aditz jokatugabea)
Adibideak:
Hori da persona zein etorri gaur goizean.
Hori da persona zein guk ikusi gaur goizean.
Hori da persona ze(inek) ikusi katua.
  • noiz ... etorri ...
  • noiz ... ekarri ...
Adibideak:
Gertatu zan noiz etorri katua.
Gertatu zan noiz ekarri katua.
  • harik (eta) ... etorri ...
  • harik (eta) ... ekarri ...
Adibideak:
Horrela jarraituko du harik etorri katua.
Horrela jarraituko du harik ekarri katua.
  • baldin (eta) ... etorri ... 
  • baldin (eta) ... etorri ...
Adibideak:
Emanen dizut baldin etorri katua.
Emanen dizut baldin ekarri katua.
Eta eredua ahal da orokortu ki edozein baliabide prepositibo subordinatzaile, oraingoa edo betikoa, afin erabili noiz komeni (noiz nahi).

Dá mekanismo erraza, arina, progresiboa ... eta esku-eskura. [173] []

Etiketak: , , , , , , ,

igandea, otsaila 10, 2013

Erroteta: "... bide hori ezin ibil ditake bakarka ..."

Dio Errotetak an Erramun Gerrikagoitia-ren bloga deitzén referentziak:
Rubio jaun prezagarria,

Lehenik, milesker zure arrapostuarentzat (baieta Erramun eta Gilen jaunek igorri dutenenzat), bigarrenik barkamendu ene arrapostu hunen berantaz (desenkusatzen naiz erranez eskuarteko afera batzuek poxelatu nautela lerro hauek lehenago apailatzetik), eta hirugarrenik ––luzakor izanagatik ahanzkor ez naizelako berme––, bizpahiru gogoeta xume eskuartean darabilgun (edo erabili dugun) gai hunetaz.

Diozu plain-plaina: zenbatenaz diskursoa baita progresivoagoa hanbatenaz da koherenteagoa, informativoagoa eta prezisoagoa. Hori da zure katixima linguistikoaren oinarri, abiapuntu eta errotiko muina, eta ez dut uste nehork errefuta dezaken premisa klar eta sinple hori. Ebidentzia horren aurrean, ordea, bi behaztopa handi kausitzen ditugu euskararekin egiteko dugun guztiok (idatzizko eskuararekin egiteko dugunok erran nahi dut, ezen ahozko mintzairak baditu bere kode eta adierazpide propioak zein baitira hagitzez laxo eta supleagoak).

Bi arazo horiek dira, batetik arazoaren ezaguera eta bestetik arazoaren soluzionea.

Arazoaren ezagueraz mintzo naizelarik erran nahi dut ezen gainditzeko, edo bederen eztitzeko, gure hizkuntzaren gabezia estrukturaletik heldu zauzkigun ezintasun eta nekezia nonbregabeak lehen urratsa dela hetaz ohart izaitea eta errotik deliberatzea konponbide eta erremedio emaitea gabezia eta ezintasun horier. Errana dut lehenago ere, bainan ez naiz herabe berriz ekartzera plaza huntarat egia handi hau: eria ez dateke sendo bere eritasunaz ohart ez deno. Alta, ikusirik, gure artean mintzaira arloan gertatzen direnak iduri luke gure eria tematua dela ez ikustera bere eritasuna, bere lan eta urratsetan gobernatzen denaz geroztik batere arazorik ez balu bezala edo ––ikusten baita halakorik pertsonen artean ere–– sekula hiltzekoa ez balitz bezala. Dudarik gabe, hola gobernatzen den eria ––eskualdungoa–– bere burua tronpatzen ari da. Ordean, zinez ala alegiaz ari da tronpatzen? Horra aspaldidanik barnea karruskaka ari zautan zalantza. Ezen, funtserat eta, nola ditake eskual intelligentsia eta stablishment linguistiko, akademiko eta literarioko buru argituenek batere ez ikustea arazoa? Zinez ez dutea ikusten? Aments ez dute ikusi nahi? Ikusten dute bainan nahiago dute ez ikusi egin? Hemen jende batzuk jarriak dirade Shakespeareren sonetoak itzultzera (nehork ezin ulertuzko gisan, ondikoz) bainan gero ez gara kapable manifestu politiko bateko hiruzpalau esaldi modu gozatsu eta ulergarrian elgarri josteko eta ideien aintzinamendu logiko eta koherentea manera ekonomiko eta errazean segurtatzeko.

Horra beraz ene ustez gure lehenbiziko arazoa, zein baita batzuek nahi daukutela sinetsarazi ez dagoela arazorik, nahiz ebidentzia objektivo guztiek seinalatzen duten badugula arazo estruktural ezinago larri bat eta bere zurrunbilo zorabiogarrian itotzer garela gu eta gure mintzaira.

Ezagutu delarik beraz arazoa, bigarren erronka batek sesitzen dauku izpiritua: nola konpondu?

Rubio eta Erramun jaunek aukeratu duten soluzionebidea da ausarta eta iraultzailea, logikoa eta razionala. Bizkitartean, eskualdungoaren ohidura linguistiko errotuenak bete-betean kolpatzen ditu eta, hortaz, beldur izaiteko da pedagogia eta presione gaitzen kostuz baizik ezin nagusituko dela, sekula egitekotan. Ohart bestenaz parrafo huni, Rubio jaunak proposatu paradigma berriaren eredu eta adibide:

“SORTU antolakundea da expresio politiko-antolatzailea hon "Zutik Euskal Herria" ebazpena, zeinen bertutez SORTU zan bihurtu referentzia hon Euskal Herriko independentista eta sozialistak an jarduera eta borroka politiko, masetako, ideologiko eta instituzionala zein dan behar an Prozesu Demokratikoa. Horrela, SORTU antolakundeak du biltzen bere baitan ENAMen ondarea hala nola egunerazioa zein zan gauzatu an eztabaida estrategikoa nondik sortu zan "Zutik Euskal Herria".

Nork uka paragrafo hori ulerterrazago, diskursivoago, informativoagoa dela eziez nirea, BALDIN ULERTZEN ETA ONHARTZEN BADIRA juntagailu, prepositione eta syntaxi aldetik Rubio jaunak txertatu dizkion berrikuntza inteligente bezain harrigarriak? Horra hitz gutxitan bildua gure paradoxaren muina: konponbidea eskumenean dugu, edo bederen konponbide on baten abiadura, bainan hain da iraultzailea eta hain da drastikoa non gaur gaurkoz iduri baitu inpraktikablea mila motivo mediante. Ez Rubio eta ez Erramun jaunak dira asmatzaile kaskarraildu eroska horietarik, aitzitik, biak dirade jendaki adimendutsu eta ohartuak, biek eskuararen gabezia estrukturalen aferari aplikatzen dazkote beren ustez behar diren erremedio eta sendagaila eraginkorrenak afineta eragotzi gure mintzaira amil dadin autismo sintaktiko eta inpresizione semantikoaren leze galgarrian. Bestalde, ene gogoan ez da dudarik bai Rubiok eta bai Erramunek errotik ezagutzen dutela gure gizartea, ez direla beste planeta batetik jautsi, badakitela diglosiaren botak lepoa tinkatzen daukula eta egun eskuara sekula baino gehiago dela subsistema linguistiko herbal eta flako bat megalosistema azkar baten itsaso hurren mugarrigabe bateko zoko txiki bateko ertz txipiñi batean etsi-etsian txaplaka ari dena bere burua urpetik jalgi ezinik. Gure mintzairaren ttipittasun politiko-sozialak eta ahuldade estrukturalak erremedioak eta indargarriak galdatzen dauzkigute oihuz, eta horregatik preseski ez daukagu ez harat-hunatik ez beha egoiterik: edo zerbait egiten dugu, zerbait bide berri proposatzen dugu orai beretik, edo gure mintzairarenak egin du.

(Artetik erraiteko, ene iduriko gure mintzaira ez dateke sendo eta azkar gure herria erresuma ez deno, bainan konprenituko nuke norbaitek pentsa baleza iritzi hori off-topic edo desgaia dela hemen eta iduri balitzaio uste horri sobera hertsiki behatu nahi baginte ad calendas graecas-eradino gibela genezakela gure arazoen konpontzea. Enagoke hargatik hura aipatu gabe, nahiz beharko genuken naski bertze toki eta ordurik horrenbesteko gai phezua funtskiago ikertzeko.)

Batzuetan neure buruarekin egoten naiz ametsetan pentsatuz zer heinetan ginateken egun baldin Rubio eta Erramun bezalako bisionario zenbaitek duela bi edo hiru mende abiatu izan balute eskual letren munduan gure egunetan proposatzen dituzten bezalako berritasun sintaktiko morfologikoak, hots, baldin Aguirre Asteasuko batek, edo Lardizabal batek, edo Arxu batek edo Jusef Egiateguy edo Oihenart batek (bi hauek bai, segur naiz bi hauek gogotik abiatuko zuketela esploratione berritzaile hori!) entseatu izan balituzte sistematikoki sintaxi eta morfologia alternativo batzuk afineta regresivotasuna emeki progresivotasun bilhakarazi eta, bide horretan guzizko libertatez abiaturik, erabaki izan balute, gure bi adiskide zoliek bezala, deklinabideko morfema batzuk prepositione bihurtzea. Plazer dut pentsatzez zer litaken egun gure mintzaira baldin berrikuntza hardit horiek iragan mendeetan boteak balituzte azkarki beren erroak eskual baratzean eta eskura bagenitu orain hen fruituak, zohi eta bete, denez onhartuak, orotan finkatuak eta baliatuak, halako maneraz non garen mende huntan ditazken gauza usaiako eta komunenak bezala balia litezen Rubio eta Erramunen eskutik Martetik jautsiak balira bezain itxura arrotzeko eta jite gaiztoko asmakerien aire batekin heldu zauzkigun “hon”, “an” eta gisako prepositione iraultzaile estonagarriak ordean eskualdun jator anitzendako ezinago eskandalagarriak.

Bestetan ordean ene ametsaren hozka doi bat apaltzen dut eta galdatzen deraukot ene buruari non ginateken orai baldin Altube jauna (zeinaren ohorea ez nuken den gutiena afruntatu nahi) ez balitz nehoiz dedikatu linguistikara eta baldin euskal gramatikaren gorputza gorpu bihurtzeko lanari emaiteko partez higatu balitu bere egunak beste zernahi egitekotan, sukaldaritzan, torlojugiletzan, zilargintzan edo berdin frailebeltzgoan. Edo baldin Sabin Arana jaunak ez balu astirik galdu bere elukubrazione linguistikoekin eta limitatu izan balitz esparru politikoan soilik marraztera bere muga rigurosoa inter ona eta gaiztoa. Horrela agitu balitz, ez ukanik ere Rubio eta Erramun bezalako aintzindari batzuen aportationerik XVI mendean, bederen eskualdunek ez zituzketen bazterrerat aurdikiko iragan lau mendetan eskual idazle oparoenek gure auzo mintzaira erromantzeen ondare rhetoriko komunera eskuara hurbilarazi beharrez asmatu estrategia eta elementu prepositivo eta anaforiko ugariak, zeintzuen bitartez lortu baitzuen eskuarak zerbait gainditzea bere struktura pospositivoaren ahuldadea eta, tresna rethoriko sofistikatu berriekin bere burua gain-gainetik edertuz eta goratuz, ardietsi baitzuen segurtatzea beretzat toki bat Europako mintzaira kultuen Errepublikan.

Ametsak amets ordea, eta begiak zabaldu orduko errealitatea horra da gure aitzinean bere krudeltasun temati irremediablearekin.

Onhartzen dut, bai, Rubio jauna, zure proposamen sintaktiko-morfologikoak direla aitzinabide bat biziki interesgarri eta posibilitate handikoak. Aitor dut zure ekarpenek merezi dutela aintzat hartuak izaitea, eskualdunek behar lituzketela ongi gogoan hartu, hausnartu, pezatu, profitatu, entseatu, baliatu, hobekitu eta saiatze-erratze metodoaren bidez hek guziak doitu gure ahal eta behar partikularren neurri zehatzetara amoreagatik ukan dezagun noizbait ere eskualdunok tresna bat ––eskuara–– orain baino supleagoa, malguagoa, informativoagoa eta gure beharrizan modernoetara infinituki hobeki egokitua.

Ez dakigu geroak zer duen gorderik guretzat, bainan badakit Rubio eta Erramunen proposamen iraultzaileek badutela barnean hazi ttipiñi bat eta hazi hortatik erne ditakela etorkizun hobe baten mentura gure mintzaira zaharrarentzat. Bizkitartean, bide hori ezin ibil ditake bakarka, behar dugu orok elgarrekin desbrostatu eta jo. Xenda horretan barnatzen denak arramazkada ederrik bilduko duela ez da zer duda (piko mingarrienak beste eskual bidelariengandik helduko direlarik, usaian bezala), bainan bipilki aitzinatuz ebakiko dugu baliman denon artean gure mintzaira maiteak behar duen bidea etorkizun oparo eta eder bati buruz. 

Biz hala

Xabier Erroteta.
[172] []

Etiketak:

igandea, otsaila 03, 2013

Baloraziorik gaiztoena: hori ez da euskara!

Irakurtzen ditugu hurrengo hitzak ganik Juan Garzia:
Zorionez edo zoritxarrez (halako balorazioak ez dagozkit niri), euskarak badu (eta hori gabe ez da euskara) bere egitura diogunez aski berezi eta alde batzuetatik guztiz auzo-erdaren antipodikoa. (Juan Garzia, Joskera lantegi, 1997)

eta, berrikiago Juan Garzia-k zuhurtzat jo du Altuberen aipu bat zein dan hasten honela (Zaletuen mugikorrean x). Dio:

Sarri esana da: izkuntzen arima, mintzaien benetako muiña, beuren Gramatika dala. Itzak, itz zaarrak, itz berri txukunak maitagarriak ditugu. Nik neuk, nere jaioterriratzean, lengo euskal itz zar bat edo beste orain erderatikoaz ordeztuta entzuten dedanean, benetan min artzen det, biotzean zarrastada mingoitza nabaritzen det. Baña milla bider mingoitzagoa, euskal Gramatika jatorrari dagozkion itz-jokoak, erderatikoz edo erdera kutsudunez ordeztuta entzun oi ditudanean; gaitz au ilgarriago baita izkuntzentzat. (Altube, 1950)

Dio Juan Garziak ze berari ez dagokio egitea baloraziorik burúz zoriona edo zoritxarra on euskararen egitura. Baina, jarraian, agertzen da arras kezkaturik zatio evoluziobidea on euskararen egitura hori bera

Ea ulertzen dudan: ez dagokio baloratzea euskararen egitura baina etengabe ari da baloratzen euskararen egitura, eta ez soilik baloratzen baizik propósatzen egitura garziar arazotsuak (adibidez, mahomarena: sujetu-mintzagai postverbalak afin arindu aditz-aurreko materiala) ordezon egitura bere-ustez kalkatuak, zein diran hain literarioak nola herritarrak (adibidez, galdegai postpositiboa).

Jakina, kontua ez da ...

... ahalik eta erdalantzekoen bihurtzea euskara, lehiakorra izan dadin mundu eleanitzean. (Juan Garzia)
baizik euskararen beraren potentzia komunikatiboa garatzea. Estruktura sintaktiko potenteenak ez dira inorenak, dira guztionak.

Ez, ez: Juan Garziak egiten ditu balorazioak etengabe (dagokion bezala), eta egiten ditu proposamenak etengabe (zoritxarrez, gehienetan okerreko norabidean), hainbateraino non lasai askoan mintza gaitezken burúz sintaxi garziarra, zein dan gaur egun hain kaltegarria nola izandu zan bere garaian sintaxi altubetarra ti Erderismos (1929). Egia esan, sintaxibide bi horiek oso antzekoak dira: Altubek egin zuen bere teoria zurruna, eta Garziak berea, oso zurruna ere, gainera bilatuz ustezko soluzioak zeinetan ez dagoen baizik desoreka eta estuasun.

Euskararen munduan, euskararen egoeran, balorazio kaltegarririk bada, hori da esatea: hori ez da euskara! [171] []

Etiketak: ,