igandea, martxoa 30, 2008

Galdegai-legea: ezta galderantzun idatzietan ere

Galdegai-legea zeharo gailendu da an XX. mendeko euskara idatzia, eta hala izan da an textuinguru linguistiko guztiak. Hala ere, edo akaso horregatik, zenbait hizkuntzalarik zehaztu dute ze (ustezko) galdegai-legea ez da aplikagarria an zenbait textuinguru komunikatibo aski orokor, hala nola narrazioa.

Ikus Koldo Mitxelenak zer dioskun burúz puntu hau an bere "Galdegaia eta mintzagaia euskaraz" (an "Sobre historia de la lengua vasca", 656. or.), non dún aipatzen Patxi Goenagaren iritzia ere:
... , haren [Altuberen] oinarrizko iritziaren ondoren, baiezko eta ezezko perpausak (hobe, agian, esaldiak) gertatu edo, maizago, gertakizun diren galderen erantzun gisa ulertzen eta moldatzen ditugu. Moldamodu horrek ez luke, beraz, balio, berez behintzat, eske eta aginduak aditzera ematen direnerako, ezta ere bihotz barruan irakiten daramakeguna bridarik gabe isurtzen zaigunean. Edo, berdin dena, itsumustuko eta heriosuarreko ahapaldiak artoski eratzen ditugunean hotz-hotzean.

Direlako lege horiek ez dute ere balio ez gogoetan ari garenerako eta ezta ere kontu kontari mintzatzen denarentzako. Begira zer dioen honetaz Patxi Goenagak atera berri duen liburuan: “Galdegaiaren legea batez ere perpausa laburretan eta elkarrizketetan errespetatu ohi da, galdera-erantzun bidez ari garenean, alegia ... Narrazio kutsua dagoenean ere, ordena libreago gelditzen da galdegaiari buruzko lege honetatik (...)”.

“Hemen [narrazio kutsua dagoenean] ez dela errespetatzen dirudi –gehitzen du- galdegai kontua”, eta nik ere ezetz esango nuke, eta ez dela errespetatzen, gainera, ez dagoelako errespetatzeko premiarik.
Esan nahi baita ze Mitxelenak eta Goenagak nahikoa mugatzen duté (ustezko) galdegai-legearen eragina: “... batez ere perpausa laburretan eta elkarrizketetan errespetatu ohi da, galdera-erantzun bidez ari garenean, alegia ...”.

Nahiz gaur egungo idatzietan galdegai-legea aplikatzen dén baita narrazioetan ere (salbuespeneak salbuespen), saiatuko gara erakusten, ondorengo mezuetan, nóla euskararen idatzi zaharretan (Azkue baino lehenagokoetan) ez zen erabiltzen (ustezko) galdegai-legea ezta erantzun esplizitoetan ere. [133] []

Etiketak: , , , ,