larunbata, azaroa 30, 2019

"zein" báda murriztailea, baina "-a" artikulua izan daiteke determinatzaile anbiguoa

Zioen Gilenek atzo, noiz planteatzén oso puntu interesgarria buruz "zein" erlatiboak:
Dirudienez, -a artikulua bere soilean ez da aski izena mugatzeko, eta, “zein” izenordainak ez duenez funtzio murriztailerik, ohiko bidetik jo beste aukerarik ez dago: “etorri den gizona”.
Hor, bi atal daude. Alde batetik, eta nire ikuspegitik, ez dateke duda handirik eze "zein" izenordainak bádu funtzio murriztailea, izan ere, aurki daiteke bide evolutibo ondo argi eta orokor bat nondik sortuko zirén halako estruktura murriztaileak, abiatuz ti galdetzaileak, zein bihurtuko ziren zeharkako galdetzaileak, gero anaforiko korrelatiboak eta azkenik erlatiboak, zein, prozesu osoan ere, izanen zirén murriztaileak, mugagabeak eta VO. Ikus ondorengo eskema non gehiago zehazten den prozesu evolutiboá nondik, itxura guztien arabera, sortuko ziren "zein" murriztaileak:
Gogora dezagun eskematikoki zéin izanen zen prozesua nondik sortuko ziren nexu erlatiboak tik galdetzaileak: 
1:  Erlatibo korrelatiboa (galdera-erantzuna):
1.1: Zuzeneko galdera:

Zéin lagun etorri ziren atzo? Lagun horiek etorri dira gaur ere.
1.2: Zeharkako galdera, nondik etorriko litzake "-n" subordinazio-marka:

Zéin lagun etorri ziren atzo, eta lagun horiek etorri dira gaur ere.
2: Erlatibo anaforikoa:
2.1: Erlatibo oraindik tonikoa:
Gaur etorri dira lagun horiek, zéin etorri ziren atzo.
2.2: Erlatibo jada atonoa:
Gaur etorri dira lagun horiek zein etorri ziren atzo.
Ohartu ze, jatorriz behintzat, perpaus erlatiboaren aditzak joko luke ki kokatu justuki atze nexu erlatiboa, lein-ze atzerago.
Halako "zein" erlatiboak (murriztaileak beraz) baita erabili izan dirá kin "-a" artikulua, eta oso azpimarragarria iruditzen zait ze, berriro itxura guztien arabera, haren lehenengo erabilera historikoa izan zén justuki murriztailea, mugagabea eta VO. Ikus puntu horretaz beste sarrera hau:
Han agertzen zan honako erlatibo hau:
Ganboarroc su emaytean
Asi dira, ta onegaz urten daude beralan
Oñeztar barruangoac
Çein erre ez citeçan.
Eta hurrengo komentarioa ti Mitxelena:
V. 33: çein erre ez çiteçan "(solamente) los que no se quemaron", relativo y no final. [87 or.]
"Çein" hori, aparte izan erlatibo murriztaile peto-petoa, erabiltzen ari zan ondo lehenago ze argitara zedin aurreneko euskal liburua, eta erabilera hori zan kantatua, hau da: ahoz ("Cantares de la quema de Mondragon").

Nire aburuz, goiko adibide hori egon beharko litzake enmarkatua an gela nagusia on Euskaltzaindia, distiratsu, nola harribitxiak. Baina, ez gaitezen desbideratu. Ikus hurrengo adibidea, nik moldatua:
Ganboarroc su emaytean asi dira, ta onegaz urten daude beralan Oñeztar barruangoac; çéin erre ez citeçan, eta órrek (urten daude).
Azken bi perpaus horiek, alegia "...; çéin erre ez citeçan, eta órrek (urten daude)", dirá bi perpaus korrelatibo ze, bien artean, osatzen dutén eraikuntza erlatibo bat. Eta gauza da ze bigarren perpausean zehaztu egiten da ze justuki "órrek", alegia "órrek çein erre ez çiteçan", justuki "órrek urten daude", ez besteak ["(solamente) los que no se quemaron"].

Bilakabidean, estruktura korrelatiboaren "çéin" tonikoa (ez baita oraindik izenorde erlatibo tipiko berezitua) dá bihurtuko "çein" atonoa (jada bilakatua izenorde erlatibo sinplea: "...urten daude beralan Oñeztar barruangoac çein erre ez citeçan").

Azken buruan, urrasño bat baino ez dago arten zeharkako galdera moduko hori eta gure goiko perpaus erlatiboa, eta, baldintza egokietan, erraz antzean egin liteke bidea arten bata eta bestea.
Adibide zahar horretan galdu da elementu erakusleá hen estruktura korrelativoa (lortuz estruktura arinagoa) akaso zeren kontextualki uler daiteke ze soilik atera ziren haiek zein erre ez ziren. Baina beste batzuetan, eta pasatuz ki bigarren atala, "-a" artikulu soila gerta daiteke anbiguoa, ez dakigularik referitzen ote den ki multzo determintatu ala indeterminatu bat, nahiz bi kasuetan "zein" izanen litzake berdin murriztaile. Adibidez, goragoko lehenengo adibidean:
Gaur etorri dira lagunak zein etorri ziren atzo.
non "lagunak" hori soilik determinatu edo indeterminatu daiteke kontextualki edo intonazionalki, zein markatu liteké azentu batez:
Gaur etorri dira lagunák zein etorri ziren atzo.
Azentu horrek adieraziko luke intonazio bat zein, hala behar izanez gero, bereziki markatuko luke a artikulu determinatzailea, zein geldituko litzake disanbiguatua. Singularrean, ordea, errazagoa gerta daiteke determinazioa, azentu gabe ere:
Gaur etorri da laguna zein etorri zen atzo.
Bestalde, arazo hori desagertuko litzake baldin, hala nahi izanez gero, inanbiguoki determinatuko bagenu buru erlativoa arartéz, adibidez, artikulu (diodanez inanbiguo) bat:
Gaur etorri dira a lagunak zein etorri ziren atzo.
Era berean ondo determinatuak geldituko lirake izen sintagmák zeinen aurrean doan baliabide prepositibo bat:
Gaur mintzatu gara buruz lagunak zein etorri ziren atzo.
Edonola ere, bai, lehenengo atalean ados, gaur egungo erabileran -a artikulua bere soilean ez da aski (askotan bederen) izena mugatzeko (zatio bere anbiguotasuna), eta hor egongo litzake arrazoi nagusia zeren ez diren asko erabili estruktura zehatz arinago horiek, zein diren berdin murriztaileak noiz izena izán determinatua edo indeterminatua, eta berdin ere murriztaileak zein erabilíz erakusle determinatzaileak, ez gehiago eta ez gutxiago. [

Etiketak:

ostirala, azaroa 29, 2019

Gilen: "...'zein' erlatiboaren erabilera murrizgarria da, nire ustez, hurrengo urrats sintaktikoa zein euskarak behar bailuke egin..."

Zioen Gilenek atzo:
..."zein" erlatiboaren erabilera murrizgarria da, nire ustez, hurrengo urrats sintaktikoa zein euskarak behar bailuke egin...  [Gilen]
Guztiz ados.

Soilik azpimarratu ze, "zein" murrizgarriak ez dira baizik euskara hutsa. []

Etiketak:

osteguna, azaroa 28, 2019

Diskurritzen guztiz fluituki vs oso desoreka handia

Josu Lavin-ek atzoko komentario batean gogoratu digunez, Erramun Gerrikagoitiak planteatu zuén ondorengo esaldia an bere blog-sarrera hen urriak 17:
El gobierno cobra más impuestos sobre el dinero que tanto te esfuerzas en obtener, que por el ingreso que genera tu dinero cuando aprendes a hacerlo trabajar para tí.
non, gauza da ze, "que" konparatibo horrek jokatzen du paper estruktural sintaktiko-interpretatibo zentrala. Imagina dezagun, momentu batez, ze kentzen dugu "que" hori:
El gobierno cobra más impuestos sobre el dinero que tanto te esfuerzas en obtener, por el ingreso que genera tu dinero cuando aprendes a hacerlo trabajar para tí.
Esaldiaren zentzua erabat aldatu da, halan-ze, orain, osagarri horren esangura bihurtu da kausala: ematen zaigú arrazoia zergátik gobernuak kobratzen dun zerga gehiago. Edonola ere, zentzu kausal hori jasoko dugu hain laster nola hasí bigarren perpausa, zeintan, lehenengo hitzetik, lehenengo silabatik jakinen dugu ze ari gara irakurtzen osagarri kausal bat.

Kontua da ze goiko esaldi horrek dú erakusten koherentzia sintaktiko-interpretativo-expresivo-digestivoa, zeinek emanen digu ahalbidea ki egin pausa koherenteak an praktikoki edozein puntu hen diskursoa, emanez ia flexibilitate intonazional-ritmiko-expresibo maximoa ki zatitu diskursoa an multzo expresiboak nola guk nahiago ditzagun, zeren, edozein modutan ere, joango dirá diskurritzen guztiz fluituki (euren artean eta euren barnean)

Era berean koherentzia horrek emanen digu bide irekia ki jarraitu muntatzen gure osagarria edo esaldia harik guztiz findu gure pentsakizuna, zeinen finean espero ditugú klave rematikoak, eta ez klave interpretatiboak nondik hasi berrinterpretatzen aurreko adreilu informatiboak.

Zer gertatzen da an esaldia ganik Josu Lavin baldin sinpleki kendú "baino"? 
"Gobernuak zerga gehiago kobratzen ditu lortzen ahalegintzen zaren diruaren gainean, zuretzat lan egiten ikastean zure diruak sortzen duen diru-sarrerarengatik."
Ba, gertatuko da ze ez dugu jakingo ze aurkitzen gara an esaldi kausal bat harik azken hitza, harik azken silaba. Izan ere, gertatuko da ia berbera zein gertatzen zen noiz geneukan "baino", bistan denez, oso desoreka handia. []

Etiketak:

asteazkena, azaroa 27, 2019

Zorionak Erramun!

Atzoko sarreran, blog apal honetatik ematen genizkion gure zorionik gustosoenak ki erantzuleak hen Elhuyar Hiztegia, nortzuk, erantzunez ki eskaera bat ganik Erramun Gerrikagoitia, sartuko bide dute a hitzá "inposible" an euren hiztegia, nondik, pentsatzekoa (eta esperokoa ere) da ze, lehenxego edo geroxeago, eginen du salto ki Hiztegia.

Eta gaur, bide beretik, eskaini nahiko geniozke gure zorionik hurbilenak ki Erramun Gerrikagoitia bera, zatio bere galdera lagungarri eta bilatzaileak zeintzuk denoi lagundu ahal diguten aurkitzen erantzun egokiak, nola kasu honetan lagundu dioten ki Elhuyar Hiztegia bikain erantzuten.

Zorionak Erramun! []

asteartea, azaroa 26, 2019

Zorionak Elhuyar!

Atzo, Referentziak blogean, irakurri ahal izan genuen beheragoko gutuna, non, Elhuyar-ren izenean, Klara Ceberiok erantzuten dio ki Erramun Gerrikagoitia respektu iruzkin bat zein azken honek bidali zien afin euren hiztegian sar zezatén "inposible" hitza:
Kaixo, Erramun:

Barkatuko diguzu erantzunaren atzerapena.
Zure iruzkinaren berri eman didate eta oraindik sakonki aztertu ez badugu ere, badirudi 'inposible' hiztegian sartzeko arrazoi nahikoa badugula. Atxikita bidaltzen dizugun fitxategian eskura ditugun hiztegi eta baliabideetan hitzak dituen agerpenak bildu ditugu eta egungo erabileran oinarritzen bagara behintzat, badirudi gure hiztegian sartu beharko genukeela eta laster izango gure webgunean ikusgai.

Eskerrik asko zure iruzkina bidaltzeagatik eta Elhuyarren hiztegiak hobetzen laguntzeagatik!

Klara Ceberio Berger
HIZKUNTZA-BALIABIDEEN ARDURADUNA
HEAD OF LINGUISTIC RESOURCES
Hori dela-ta zoriondu nahi dugu Elhuyar, zergatik-ze, esker ki euren kriterio propio eta diferentziatua respektu Euskaltaindia eta euren jarrera ikertzailea respektu kritika hori zein jaso zuten, badirudi ze sartuko dute "inposible" hitza an euren hiztegi ondo influientea, eginez erraza zérbait zein inoiz ez den izan inposible. []

Etiketak:

astelehena, azaroa 25, 2019

Beatriz Fernández (2013): "...,'-i' bera ere preposiziotzat har litekeelakoan nago."

Genioen aspaldi (an gure sarrera titulatzén ⇶ Bi morfema datibo prepositibo: "-ki" eta "-ts") nóla R. L. Trask referitzen zen ki bi morfema prepositibo hauek, "-ki" eta "-ts":
.., like -ki, the morph -ts is well attested in finite verb forms as a marker of a following indirect object. [R.L. Trask, History of non-finite verb forms, 1995]
Beatriz Fernández ere mintzo zaigu buruz puntu hori an artikulua zein gatozen jorratzen an sarrerak nola hau (edo orobat hau eta hau):
Hori baino lehenagokoa eta antzekoa da Trasken (1981: 289) intuizioa, -(k) eta -(ts) morfemen sorburua bera ere preposizioak zirela zioenean eta inkorporatutako preposizioen aipamena egiten zuenean —ikus orobat Fernández (2014)—. -(K)iri dagokionez, beraz, aspalditik datorkigu preposizioen aipamena. Dena dela, Trasken testuari zor zaion leialtasunarengatik besterik ez bada, argitu beharra dago izatez -(k) eta -(ts) morfemak zerabiltzala mintzagai preposizioen aipamena egiterakoan, eta ez -i morfema. Beraz, gogora datorkigun hurrengo galdera da ea zer ote zen -i Traskentzat, behin -(k) eta -(ts) morfemetatik bereizi eta gero. Morfologikoki zalantzarik ez dago -(k) eta -(ts) -itik bereiz daitezkeena —ikus Lafon (1999 [1961]) eta Fernández (2014)—, baina sintaktikoki ez dut ikusten, momentuz behintzat, biak bereizteko arrazoirik euskararen lehen testigantza idatzietatik hona gutxienez. -(K) eta -(ts) preposizioak balira, edo inoiz izan balira, orduan, -i bera ere preposiziotzat har litekeelakoan nago. Bego honetan, ñabardurak lauso. [Beatriz Fernández, "-(K)i hiztegian eta hiztegiaz harantzago", 2013]
Horrela, "-k" (edo "-ts") eta "-i" morfemak sintaktikoki bereiztuko bagenitu, orduan "i" bera ere ager liteke nola preposizio. [Ikus ]

Etiketak: , , ,

igandea, azaroa 24, 2019

Konsta dadintzat: Bittor Hidalgok eskatzen du eztabaida sintaktiko objektiboa

Bittor Hidalgok zioen atzo an bloga hen Erramun Gerrikagoitia eze:
..., ni LASTIMOSO hitzarekin engantxatu nauk. Hik nahi dekana esan dezakek, noski, baina agian halako balorazio etiko subjektiboak ez luke kutsatu behar eztabaida objektibo-edo behar lukeena, ala? ... [Bittor]
referituz ki ondorengo erabilera hen adjektivoá "lastimoso":
Hara ba behean Bittoren, Victor Hidalgoren exemplu lastimosoa.
Haur eta hizketa apaletakoa ere, helduena eta hizketa trebe, prestatu eta jantzikoa baino.
[Erramun Gerrikagoitia]
Puntu horretan, Bittor Hidalgok eskatu du, minduta, ez daitezela erabili balorazio etiko subjektiboak an eztabaida sintaktiko bat zein izan beharko litzake eztabaida sintaktiko objektiboa.

Konsta dadintzat. []

Etiketak:

larunbata, azaroa 23, 2019

Beatriz Fernández (2013): "-(K)i buru sintaktiko bat da, datibo kasua ezartzea dagokio eta berari esker eta bere bitartez jasotzen da baita datibo komunztadura ere."

Sarrera honetan jarraitu behar dugu aipatzen a artikulua titulatzén "-(K)i hiztegian eta hiztegiaz harantzago" (2013), non Beatriz Fernándezek lantzen du a hipotesia ezen -(k)i preposizio bat dela
..., guri dagokigun galdera da ea egungo euskaraz morfema hori [-(k)i] ez ote den aztarna bat baino zerbait gehiago; ea ez ote den gaur egun ere sintaktikoki indarrean dagoen zerbait. Ni neu, bederen, baiezkoan nago: -(k)i ez da iraganeko sintaxiaren aztarna, euskararen egungo sintaxiaren lekuko bizia baino, gorago ere esan dudan bezala. -(K)i buru sintaktiko bat da, datibo kasua ezartzea dagokio eta berari esker eta bere bitartez jasotzen da baita datibo komunztadura ere. Xehetasun teknikoak argitu behar dira, noski, baina inplementazio teknikoa baino lehenagoko intuizioa garbia da. [Beatriz Fernández, 2013]
Esan beharrik ez: arras interesgarria. []

Etiketak: ,

ostirala, azaroa 22, 2019

Beatriz Fernández (2013): "...sarri askotan, egitura aplikatiboarekin batera egitura preposiziodun bat egon ohi da,..."

Atzoko sarreran aipatzen genuen a artikulua hen Beatriz Fernández titulatzén "-(K)i hiztegian eta hiztegiaz harantzago" (2013), non autoreak, Traski (1981) jarraituz, dú jorratzen beste hipotesi berri bat, hots, -(k)i preposizio bat dela, eta non dioen:
Aplikatiboaren hipotesiak, baina, beste hipotesi batera eraman gaitzake modu natural samarrean. Izan ere, aplikatiboak stricto sensu dauden hizkuntzetan, sarri askotan egitura aplikatiboarekin batera egitura preposiziodun bat egon ohi da, erruanderaren ondokoak adibidez:
(16) a. Umwáana y-a-taa-ye                                igitabo  mu máazi
            umea         hura.MAS-IRGN-bota-ASP liburua P     ura
           ‘Umeak liburua bota du uretara.’
        b. Umwáana y-a-taa-yé-mo                            amáazi igitabo
            umea         hura.MAS-IRGN-bota-ASP-P ura        liburua
           ‘Umeak liburua bota du uretara.’                         (Dryer 1983:134)
(16a) egitura preposizioduna da: mu da lokatiboa buru duen preposizioa. Lokatibo hori, uretara itzuli duguna, adjunktu bat da egitura horretan, eta adjunktuek izan ohi duten leku periferikoa du. (16b), berriz, egitura aplikatiboa da. Azken egitura honetan, lokatiboa jada ez da leku periferikoan ageri, osagarriari dagokion lekuan baino, dagoeneko osagarria baita —hortaz, gorago esan dudan bezala, argumentu berri bat, hots, osagarri bat gaineratu da egiturara aplikatiboari esker—. Horretaz gain, osagarri horrek ez du preposiziorik erakusten osagarri batean espero daitekeen bezala, eta preposizioa bera aditzera inkorporatu da. Halaxe interpretatzen dute zenbait egilek egitura aplikatiboa, hots, preposizioa aditzera inkorporatzearen ondorio gisa (Baker 1988). Hortaz, Bakerrentzat aplikatiboa bera sortzez adjunktua markatzen duen preposizio bat besterik ez da. Albizu (2001) lanean eta bere geroagoko beste lan batzuetan, hipotesi hori da euskararako aldarrikatzen dena, (16b) egitura aplikatiboa bezalakoak (16a) egitura preposizioduna bezalakoetatik eratorriz. [Beatriz Fernández, 2013]
Berriro ere, oso interesgarria. []

Etiketak: ,

osteguna, azaroa 21, 2019

Beatriz Fernández (2013): "...,-(k)i preposizio bat dela."

Beatriz Fernández hizkuntzalariak dio an "-(K)i hiztegian eta hiztegiaz harantzago" (2013):
Laburpena
-(K)i morfemari aplikatiboa iritzi izan zaio lan batzuetan (Elordieta 2001, Fernández 2012, 2014 beste batzuen artean). Lan honetan, aplikatiboaren hipotesia berrikusiko dut, berez izan ditzakeen zenbait eragozpen tipologiko eztabaidatuz, eta Traski (1981) jarraituz, beste hipotesi berri bat jorratuko dut, hots, -(k)i preposizio bat dela. [Beatriz Fernández, 2013] 
Esan gabe doa: oso interesgarria. []

Etiketak: ,

asteazkena, azaroa 20, 2019

Gure intereseko kopuru silabikoak, oinarrian, referitzen dira ki Intonazio-Unitateak, ezta?

Ematen diguzu, Bittor, zure azken mezuan, a referentzia e Miller (1956) titulatzén "The Magical Number Seven, Plus or Minus Two - Some Limits on Our Capacity for Processing Information", zein orobat aipatzen duzu an zure artikuluá "Esaldiaren informazio egitura: unitate eta kontzeptu arazo" (2006), zure (orduko) "testamentu linguistikoa", non aurkitu ahal dugu "2005 inguruko bibliografia oso eguneratua" buruz kuestio silabikoa zeintaz ari garen. Horra hor pasarte zehatza non, artikulu horretan, aipatzen duzu Miller (1956), ari zarelarik buruz lan-memoria-linguistikoa (2006):
Zenbat hitz ordea, zenbat unitate? Ez da argi. 4 zenbaki magiko txikiaz hitz egiten da orain (Cowan 2000) -baina lau zer?-, lehen denbora askoan 7(±2)z hitz egin den bezalaxe (Miller 1956). Garbi dena da lan memoria linguistikoa oso mugatua dugula... [Bittor Hidalgo, Esaldiaren informazio egitura: unitate eta kontzeptu arazo, 2006]
Cowan-ek ere (2000) dio, aipatuz Miller (1956):
In a famous paper humorously describing “the magical number seven plus or minus two,” Miller (1956) claimed to be persecuted by an integer. He demonstrated that one can repeat back a list of no more than about seven randomly ordered, meaningful items or chunks (which could be letters, digits, or words). Other research has yielded different results, though. Young adults can recall only 3 or 4 longer verbal chunks, such as idioms or short sentences (Gilchrist, Cowan, & Naveh-Benjamin, 2008). Some have shrugged their shoulders, concluding that the limit “just depends” on details of the memory task. Recent research, however, indicates when and how the limit is predictable. [Cowan, 2000]
edota aurrerago:
For example, in comprehension of an essay, one might have to hold in mind concurrently the major premise, the point made in the previous paragraph, and a fact and an opinion presented in the current paragraph. Only when all of these elements have been integrated into a single chunk can the reader successfully continue to read and understand. Forgetting one of these ideas may lead to a more shallow understanding of the text, or to the need to go back and re-read. As Cowan (2001) noted, many theorists with mathematical models of particular aspects of problem-solving and thought have allowed the number of items in working memory to vary as a free parameter, and the models seem to settle on a value of about 4, where the best fit is typically achieved. [Cowan, 2000]
Edonola ere, bi artikulu horiek [Miller (1956) eta Cowan (2000)] ez dirudite zuzenki aplikagarriak ki gure kontextu zehatza, non silabak ez diren gogoratu behar eurak explizituki, baizik soilik euren eragin komunikatiboa barné estruktura lexiko-morfo-sintaktiko bat. Esan nahi baita ze, ez dirudi ze gure silaba-kopuruak artikulu horietatik etor daitezkenik, baizik gehiago ganik literatura intonazionala, zein Bittorrek (2006) ere eskaini, eta non agertzen dira kopuru silabiko ondo zehatzak referitzen ki Intonazio-Unitateak (IU-ak), nola hauek:
Ez da halako ikerketa gehiegi egin hizkuntzetan barrena eta direnen neurbideak ez dira beti pareko izan. Badirudi bat-bateko hizketako IUa, MEak mezua ere planifikatu behar duenean, laburragoa dela, irakurria baino. Haur eta hizketa apaletakoa ere, helduena eta hizketa trebe, prestatu eta jantzikoa baino. IU minimoak silaba bat du. Eta ez da arrunta 10ez gorakoa irakurketan ere, inoiz 15era irits baliteke ere (Navarro-Tomas 1939). Ingelesean arrunta bide da 5ekoa. Frantsesean laburrago esan ohi da. Gamindek (2004; agert.) Bizkaiko euskaran 4,51 eta 6,75 silaba bitarteko -etenen arteko- talde prosodikoak aurkitu ditu batez beste. Antzekoa da ere gure esperientzia (Hidalgo 2000a,b,c). Uste orokorra da hizkuntza guztietan ditugula oso IU laburrak, segundo baten azpikoak, 2ren pekoak luzeenak ere. Argigarri dateke IUen luzera mugatua bat etortzea aipatu planifikazio fonologikorako giza ahalmen eskasarekin eta lan memoriaren mugekin. Ez, esaterako, arnasa hartu beharraren giza muga fisiologikoekin. [Bittor Hidalgo, Esaldiaren informazio egitura: unitate eta kontzeptu arazo, 2006]
Galdera da: gure intereseko kopuru silabikoak, oinarrian, referitzen dira ki Intonazio-Unitateak, ezta? []

Etiketak: , , ,

asteartea, azaroa 19, 2019

Bittor Hidalgo: "... tamaina oso mugatuen inguruan"

Bittor Hidalgok dio (ikus hemen nondik datorren):
_________________________________

Asko poztu nintzen atzo berorren aipua eta galdeak irakurrita. Beste gauza bat da erantzutea... Edota inori interesatzea diodana...

Argiako elkarrizketa 2003koa izan zen nonbait, eta orduan nintzen bero gaian, eta nire orduko ‘jakinduria’ saiatu nintzen laburtzen ‘Esaldiaren informazio egitura: unitate eta kontzeptu arazo’ artikuluan (B. Fernandez, I Laka (arg.) Andolin gogoan, EHU, 2006, 453-476 orr.). Bertan ere orduko, 2005 inguruko bibliografia oso eguneratua zuk, Jesus, aipatu kontuen inguru. Ez dut uste inor askok irakurri / ezagutzen duenik delako artikulua, garaian nire ‘testamentu linguistiko’ jo nuena (emailez bidaliko dizut nik gordetzen dudan bertsioa).

Orain 2019an hasi natzaio berriro gaiari gogoz hurbiltzen. Inpresioa dut ikerketa aldetik ez dela aurrerabide nabarmenegirik izan azken 15 urteotan edo, baina hauek ezagutzen nabil besteak beste ondoko lau arlootan:

1. Nola prozesatzen ditu gizakiak hizkuntza mezuak, bereziki ‘esaldiak’ (ez zait gustatzen kasuan ‘perpaus’ terminoa –baina beste eztabaida bat da), h.d. enuntziatuak edo, bere testuinguru jakinean ‘ideia oso’ bat adierazteko gauza diren egitura linguistiko minimoak), zeinahi hizkuntzatan ere?
a) Hala, hauek entzunez jasotzen dituenean.
b) Nola, irakurriz jasotzen ditugunean.
Aspalditik da oinarrizko kontsentsu teorikoa onartzea inkrementala dela esaldietako mezuen deskodetze prozesua. Ez entzuleak, ez irakurleak (ez zeinu hizkuntzetako ikusle hartzaileak), ez diotela inoiz esaldi ‘amaierari’ itxaroten hau prozesatzen / ulertzen hasteko, baizik eta mezua jasotzen hasitako momentu beretik diharduela mezu hartzaileak mezua deskodetzeko ahaleginean, ulertzen ordura arte esanikoa ordura arteko testuinguruaren baitan, eta gainera hipotesiak garatzen ondoren datorkeenaren inguruan, hipotesi berri hauek kontrastatzen jasotako informazio berriaren arau… Ñabardurak berriz gero eta ñabarragoak… Nolako zatiak prozesatzen dira? Nola zatikatzen ditugu prozesatu beharreko zatiak?

2. Eta ahozko hizkuntzari gagozkiola, zein bide jarraitzen dugun gizakiok, zeinahi hizkuntzatan ere, gure hizkuntza mezuak sortzeko eta ahoz adierazteko, eta bereziki ‘esaldiak’ […] –idazte prozesua, noski, beste bat da–? Eta alor honetan (niri) bereziki argitzea interesatzen zaidan galdera eta azpigalderak:
a) Nola igarotzen gara, halako ideia bat burura ekartzetik eta berau adierazi nahi izatetik, adierazten hastera?
• Zer dugu lehendabizi garunean hitz egiten hasi aurretik?
• Berba egiten hasterako dugu jada argi garunean aldez aurretik ‘esaldi horretan’ esan behar dugun guztia / esan behar ditugun hitz guztiak / esan behar ditugun ordenan…? Eta orduan botatzen dugu dena batera segidan…?
• Ala, hasten gara hitz egiten, nahiz esaldia / ideia artean erabat gauzatu gabe izan ‘linguistikoki’ garunean? Hau da:
• Artean soilik, komunikatu nahi dugun ‘ideia abstraktua’ dugularik garunean, eta hau ahoz komunikatzeko erabakia, soilik erabakitzen dugu nondik hasiko garen ideia / esaldia transmititzen, eta beraz soilik lehen atal hau guztiz gauzatzen garunean linguistikoki / hitzetan, eta hau egin dugunean hasi ideia atal hau fonetikoki gauzatzen, bitartean ondoko zatiak prestatzen ari garelarik (zein zati eman hurrena eta honen gauzatze linguistikoa prestatzen garunean, hura fonetikoki gauzatzeko hurrengo hizketa ‘unitatean / puskan’)?
• Eta agian prozesu mailakatu horretan ere agian joan gaitezke aldatzen / zehazten… gure ideia bera eta hau transmititzeko bidea?
b) Nola transmititzen dugu ideia / esaldi hori ahoz (edo zeinu hizkuntzan)?
Eta puntu honetan ere aspalditik dugu oinarrizko kontsentsu teorikoa, transmisio hori lineala dela, denboran zehar gauzatzen dela, ez dela bat-bateko transmisioa, gizakiok ez dugula oraindik horrelakorik asmatu…
Nire 2006ko aipatu artikuluan jasotzen da ordura bitarteko hainbat bibliografia lehen bi atalon inguruan, esaldien ahozko sortze prozesuak, eta esaldien ulertze prozesuak dela entzunez, dela irakurriz. Geroztik ere nahikoa ugariagoak dira bi alor hauen inguruko ikerketa saioak eta ez ditut aipatuko hiru bilduma garrantzitsu berri (nik oraindik ere guztiz ez irakurri ez aztertu ez ditudanak, baina ezinbestekoak egunean egon gura duenarentzat, nahiz ‘misterioek’, noski, guztiz argitu gabe jarraitu –zenbat eta gehiago jakin, orduan eta galdera berri gehiago erantzunik gabeko–). Hala:
The Cambridge Handbook of Psycholinguistics. M.J. Spivey, K. Macrae, M.F. Joanisse (arg.), CUP, 2012.
The Oxford Handbook of Language Production. M. Goldrick, V. Ferreira, M. Miozzo (arg.) OUP, 2014.
Neurobiology of Language. G. Hickok, S.L. Small (arg.), Elsevier, 2016.
Hiru liburuak daude Donostiako HABEko liburutegian (edo inork nahi izanez gero, jarri liteke ere nirekin harremanetan).

3. Baina ideia / esaldi bakoitzaren adierazpena / transmisioa bat-batekoa ez bada, lineala bada, denbora behar badu, nola gauzatzen da?
• Esaldika / Esaldi osoka, zeinahi ere delarik esaldion luzera edo konplexutasuna?
• Zatika? Esaldiak zatikatzen ditugu transmititu ahal izateko? Zein zatitan? Nolako zatiak? Hiztun bakoitzaren mania, gaitasun eta idiosinkrasien baitakoak bide dira zati horiek? Ala, ezaugarri jakin eta ezagugarriak dituzte zatiok? Eta kasuan, zein? Hala, nolabait neurgarriak dira zati hauek? Eta hizkuntza guztietan dirateke berdin(tsu)ak? Ala aldatzen dira hizkuntzaz hizkuntza (hiztunez hiztun…). Zein dirateke ‘zati’ horien mugak, muga ‘fisikoak’…?
Itxuraz agian errazagoa behar luke arloa ezagutzeak, nolabait ‘fisikoa’ delako prozesua, giza gorputzetik kanpokoa, ‘fonetikoa’, entzungarria’ (1. eta 2. ataleko kontuak giza garun ezkutu eta helgaitzagokoak diren bitartean…), baina ez da horregatik hemen ere kontsentsu handirik (seguru asko, diot nik, gaur egungo iritzi bide gramatikal nagusienek alde fisikotik baino alde ‘printzipista’ batetik heltzen diotelako kontuari, eta zelan itsu okerragorik ez den ikusi nahi ez duen hura baino…). Nolanahi, 2006ko artikuluan aipatuez gain, nahiko/oso interesgarria iruditu zait jabetzeko oraindik non gabiltzan, Brasilgo Minas Gerais-eko Unibertsitate Federalak argitaratzen duen Revista de Estudios da Lenguagem aldizkariaren 2018ko 26-4 aleak –guztia ingelesez, salbu aurkezpen elebiduna, portugesez ere–, gaiari eskaintzen dion monografikoa (aurkezpenaren izenburuak dioen gisan: Spontaneous Speech Segmentation: Functional and Prosodic Aspects…), bertako erreferentzia bibliografiko eguneratu guztiekin. (http://periodicos.letras.ufmg.br/index.php/relin/issue/view/Speech%20Segmentation)

(Oso) Interesgarria izango da ere argitaratzen denean iragarria den ondokoa In Search for a Reference Unit of Spoken Language: A Corpus Driven Approach. Amsterdam: John Benjamins. Baina oraingoz gosean nauka.

4. Azkenik, giza garunaren gaitasuna osagai linguistikoak bere horretan gordetzeko bere memorian (h.d. hitzez hitz), ‘epe laburreko memorian’ edota ‘lan memorian’, eta ez bakarrik gutxi gorabehera ‘epe luzeko memorian’ egin ohi dugun gisan. Gaitasun hori ‘oso’ mugatua dugu, eta horrek eragin zuzena du gizakiok esaldiak sortzerakoan garunean aldez aurretik gorde / eraiki dezakegun informazio linguistikoaren ‘tamainaren’ inguruan, zein ere mezu linguistikoak prozesatzerakoan, honen zatiak gure garunean modu linguistikoan gorde / mantendu ditzakegun ‘tamaina’ oso mugatuen inguruan, hauek aurretiko beste ‘ideia / egitura’ zabalagoetan integratu gabe (zergatik irakurri behar izaten ditugun testuak bi aldiz-eta oso bereziki gaur eguneko euskaraz –ze ez Axular… irakurtzen…–).

Ez dut oraindik astirik izan gaiari berriro heltzeko (2006ko artikuluaz geroztik), baina oso interesgarria, eta oraindik ezagugarria da G.A. Miller, Harvardeko Univertsitateko irakaslearen ondoko artikulu oinarrizkoa: The Magical Number Seven, Plus or Minus Two - Some Limits on Our Capacity for Processing Information (http://www2.psych.utoronto.ca/users/peterson/psy430s2001/Miller%20GA%20Magical%20Seven%20Psych%20Review%201955.pdf).

[Bittor Hidalgo]

[]

Etiketak: , ,

astelehena, azaroa 18, 2019

Gilen: "Euskararen hitz hurrenkeraren garaikaketa baterako materialak"

Gilenek dio (ikus hemen ere):
_____________________________
Niri interesgarria begitandu zitzaidan bere garaian harako artikulu titulatua "Euskararen hitz hurrenkeraren garaikaketa baterako materialak", non partez kritikatzen baitira Hidalgok tesian defenditutakoak. Hemen aurki daiteke:

http://www.eusko-ikaskuntza.eus/PDFAnlt/literatura/26/26343379.pdf

[Gilen]

[]

Etiketak:

igandea, azaroa 17, 2019

Bittor Hidalgo (2003): "errazago ulertzen da, beti, segida komunikatiboan antolatutako testua, alderantzizkoan antolatua baino"

Has gintezke aipatuz zure hitz hauek, Bittor: (Argia, 2003ko azaroaren 23a)
GALDERA: Zuk esana da: "errazago ulertzen da, beti, segida komunikatiboan antolatutako testua, alderantzizkoan antolatua baino". Zer da "segida komunikatibo" hori?

BITTOR HIDALGO: Oso garbi dagoena da, guk ez ditugula gauzak osoki sortzen, ez jasotzen. 4 lerroko esaldi bat ezin da osoki entzun, ez irakurri, ez ulertu. Zatika jasotzen dugu, eta zati batek bestera garamatza. Lehen zatia ez badugu ondo lotzen bigarrenarekin, eta bigarrena hirugarrenarekin, ulertzeko zailtasuna sortzen da. Beraz, testu bat komunikatiboa izan dadin, zatiek elkarri ondo lotuta egon behar dute. 
Badirudi guk bai irakurtzean eta bai entzutean kolpe batean ulertzen ditugun zatiak direla 10 bat silabatakoak. 10 silabatik gorako zatiak nekez ulertzen ditugu. 7-8 silabatako multzo hori da "informazio unitatea" deitzen dena. Gure mintzoa informazio unitateak lotuz antolatzen da. 
Bestalde, gure memoriaren barruan zati desberdinak daude: gauzak ulertzeko eta esateko erabiltzen dugun memoria zatiari "short term memory" deitzen zaio, epe laburreko memoria alegia, edo "work memory", lanerako memoria. Badirudi guk lanerako memoria horretan erraz gorde genitzakeen datuak direla 7 silabatakoak, oso zati laburrak, ia informazio unitateen tipokoak. 
Informazio unitate independente pila bat ematen baditugu hasieran, entzuleak elkarrekin lotzeko zailtasunak ditu, esaterako: "Alemanian, iaz, gure lagunak, mendira joan zirenean..." zailtasuna dugu hori dena gure buruan gordetzeko harik eta amaieran esaten den aditzak dena borobiltzen duen arte. Bukaerako aditzak lotura ematen duenerako, hasierako xehetasun pila bat galdu ditugu, geure garunak, ez euskaldunen garunak, baizik gizakien garunak, ez daukalako gaitasunik dena gordetzeko, ez bada beste ideia nagusiago batekin lotuta. 
Horrek eragiten du idatzitako mezuak deskodetzeko arazoa. Esaldia hobeto antolatu behar da. Lehenengo ematen diren informazio unitateak globalizatzaileak badira, jakiten dugu geroztik datozen zatiak non kokatu. Hori da euskarazko modu naturalean idatzi diren testuetan oso erraz gertatzen dena. Eta hori da euskara batuarekin zaintzen ez duguna, horrekin beharrean kezkatu garelako galdegaiaren legea errespetatzearekin.
Ondo iruditzen bazaizu, oso interesgarria litzake ondo zehaztea referentzia bibliografiko nagusiak nondik segitzen diren silaba-kopuru horiek, hala nola handik ematea aipu konkretu esanguratsuren bat, edo batzuk.

Bestalde, 2003tik hona, izan al da novedade bibliografikorik? []

Etiketak:

larunbata, azaroa 16, 2019

Helburuz-eta diluzidatu kuestioa

Azaltzen nion, atzo, ki Bittor Hidalgo nire asmoa ezen...
... biok (eta munduko persona guztiek ere, jakina), elkarrekin, hemen eta publikoki, aplika dezagula evidentzia eta logika zientifikoa ki kuestioa zein tokatzen zaigun, esan nahi baita kuestio sintaktiko-komunikativoa, afin ailega gaitezen ki guztiz diluzidatu kuestioa an konklusio final bat, zein, esan gabe doa, litzaké guztiz publikoa eta legitimoki kritigarria ganik edozein ikertzaile edo persona ze hala desio lukeen.

"Gu" ikertzaile (sakon, zintzo eta serio) hori, evidenteki, arras interesatzen zait: beste guztia, berez etorri beharko litzake.
Bittor, hasiko al gara? []

Etiketak:

ostirala, azaroa 15, 2019

Bittor Hidalgo: Nahasi?

Jarraian doa (marraren ostean) Bittor Hidalgok atzo e-mailez bidalitako erantzuna, titulatzén "Nahasi?" (Bittor Hidalgo: "Saiatu naiz BALBULAn idazten, luze, eta ez dit onartu mezue, luzeegi delako..."), zein joango garen komentatzen ondorengo mezuetan. Irakasle eta ikertzaile xume modura, nahi diot eskertu ki Bittor Hidalgo bere erantzun luzea, zein asko estimatzen dut.

Eta espero ditut, Bittor, zure erantzun gehiago, askoz gehiago: nire asmoa litzake, biok (eta munduko persona guztiek ere, jakina), elkarrekin, hemen eta publikoki, aplika dezagula evidentzia eta logika zientifikoa ki kuestioa zein tokatzen zaigun, esan nahi baita kuestio sintaktiko-komunikativoa, afin ailega gaitezen ki guztiz diluzidatu kuestioa an konklusio final bat, zein, esan gabe doa, litzaké guztiz publikoa eta legitimoki kritigarria ganik edozein ikertzaile edo persona ze hala desio lukeen.

"Gu" ikertzaile (sakon, zintzo eta serio) hori, evidenteki, arras interesatzen zait: beste guztia, berez etorri beharko litzake.
_____________________________________________

Nahasi? [Bittor Hidalgo]

Benetan sentitzen dut nonbait zugan izan dudan eragina azken bi iruzkinekin, ‘justu alderantzizkoa edo’ zenez nire iruzkinen asmoa... Baina nire enpatia falta atabikoa beti iristen bide da nik aurreikusi gabeko mugetara... (nire hurbilekoenek beti dioten arren ez daukadala ez aitzakiarik, ez barkamenik…).

Nik ‘zuri’ eskatu nahi nizun ‘gerra’ terminoak ahaztea, niri atxikitzen didazun ‘terminologia belikoa eta belizista’ hori (horretatik hasierako eurak vs gu haren ingurukoa), zuk ongi diozun bezala ‘partiketa, berdin ere onartezina, arten "gu" (non nik behintzat ez dut egon nahi) eta "etsaiak", zein […] den zatiketa manikeoa eta indefinitua’, eta aldiz bultzatzea zuk ere desio duzun ‘debate bat zein den zientifikoa, eta zeinen interes soziala dén saihestezina’.

Eta esan behar dut benetan penaz irakurri dudala diozunean ‘"gu" (non nik behintzat ez dut egon nahi)’ hori, hain zuzen ‘gu’ hori sendo sortzea denean / litzatekeenean nire asmo / gogoa, zurekin elkarrizketa honetan hastean.

Eta orain gutxi aurrez aurre esandakoak errepikatu nahi nizkizuke. Zure ‘Garabideak’ irakurri nuenean orain hamabost-edo gehiago urte, sentsazio gazi-gozoa izan nuen, eta badakit antzekoa izan bide zuela beste hainbatek ere. Gutxi gorabehera esanda:

1. Guztiz-edo bat netorkeen zuk bertan egiten duzun egoeraren diagnostikoarekin.
2. Bai eta ere gure tradizio sintaktiko ‘guztia’ erreibindikatzearekin, ezagutu, ongi aztertu eta zabaltzearekin, antidoto nagusi gisa gaur eguneko joskera joera garaitzaile murriztaile esklerotikoen aldean.
3. Ez netorren batere bat pentsatzen ‘gaur eguneko joskera joera murriztaile esklerotikoak’ garaitzeko bidea izan zitekeenik garatzea zuk proposatutako sistema ‘prepositibo’ ‘artifizial’ ‘berri’ ‘orokorra’, batez ere batere beharrik ez den lekuan, ‘ki Bittor’ ‘hen Jesus’ edo ‘an artikulu’ batek ez duelako batere abantaila komunikatiborik ez kognitiborik ‘Bittorrekin’ ‘Jesusen’ edo ‘artikuluan’ baten aldean. Munduko hizkuntza familiatzat hartu ohi diren gehienek egin ohi dute hala, %56 inguruk (?), gaur egun aztertuak diren hizkuntzen %40k-edo baino gehiagok, gehi gerora alderantzizko determinatu + determinatzaile ordenara igaro diren hizkuntzetako asko ere beren aurreko garaietan.
4. Beste gauza bat da sintagma luze(ago)ez ari garenean, eta bereziki sintagma hauek barnean dutenean jada (beste) aditz bat, h.d. beste esaldi bat, mendeko esaldi bat. Eta gure tradizioak ongi ekin dio, nire ustez, kontu horri, nahiz hori ahaztu (nahi izan) gaur eguneko ‘gramatika joera nagusiek’:
  • Aditzak –eta mendeko esaldietan hauei erantsita eman ohi diren menderagailuak– ez gehiegi atzeratuz esaldian, eta bereziki ez ‘artifizialki’ atzeratuz, mendeko esaldi hauetako osagaiak nasai asko emanez mendeko aditzaren ondoren ere (eta aditzoi erantsitako morfema menderagailuen ondoren ere) –baita ere ohiko erlatibozko -(e)n + buru determinatu + erlazio atzizkien ondoren ere, zein jo ohi den egitura ‘zailen’ halakorik egin ahal izateko–.
  • Partikula menderatzaile-edo prepositiboak sortuz edo erabiliz, zuk ere ongi asko haizatzen dituzunak behin eta berriro, bai berez sintagma laburren ondorenean eman ohi diren lokailuak-edo aurreratuz –ordea, ostera…–, bai galdetzaileetatik eratorriak –zeinismoa: zein, zergatik, zeren, noiz, non, nola… (Kepa Altonagaren Back to Lizarragaren bidean eta)–, zein bestela, ohikoenen artekoak baldin (eta/ere), nahiz (eta/ere), harik eta, baizik (eta/ere), baina, baino, izan, (d-)ela…, edota ez hain ohikoak, edota gaitzetsi ohi nahi direnak kanpoko hizkuntzari harturikoak direnez edo, nola: segun (eta), iake(ta), amoreagatik, afin(ke) [, versus] …, denak ere ‘erreibindikatu, ezagutu, ongi aztertu eta zabaldu beharrekoak, antidoto nagusi gisa gaur eguneko joskera joera garaitzaile murriztaile esklerotikoen aldean’.
Nik aurrez aurre proposatu nizuna, eta azken iruzkinekin bideratu nahi nuena, nonbait oso txarto, zen, elkarrekin ‘denon artean’ estrategia bat diseinatzea ados egon gaitezkeen arloak garatzeko, defendatzeko, zabaltzeko..., zein uste dudan asko direla, eta oso garrantzizkoak. Espres, gorago aipatu 1, 2 eta 4. ataletakoak, eta horiek defendatzeko eratzea ‘gu’ bat, zeinetan gustatuko litzaidakeen zu ere izatea.

Eta aldiz ‘aparte’ uztea adostasun ekinbide horretatik 3. puntuan aipatutakoak, niri behintzat, eta aipatu beste puntuekin bat datoreen beste hainbat jenderi ere, eragin kaltegarrikoak iruditzen zaizkidanak, behar bezalako defentsa eta zabaltzea egiteko 1, 2 eta 4 ataletakoenak.

Niri oso ongi iruditzen zait zuk 3. puntukoak ere defendatzea, eta are hauei nahi diezun garrantzia ematea beste askok ere bat egiten dugun diagnostikoko gaitzak konpontze aldera, eta hauek praktikan jartzea...

Aurrez aurre ere iradokitzen nizuna eta orain agerian eskatzen dizudana da bi arloak bereiztea.
  • ‘Gu’ bat bultzatzea / indartzea 1, 2, 4 ataletako puntuak (edo are beste) garatzeko (eta ni horren barne sentituko nintzateke, eta lagunduko nuke bihotzez...).
  • Zuk, eta gura duzuenok, beste ‘gu’ bat ere bultzatzea / indartzea, agian jada egiten duzuen moduan, 1, 2, 4 ataletako kontuak bultzatzeaz gain, 3. alorrekoak ere landuko zenituzketenak. Ni ez nintzateke ‘gu’ horren parte sentituko.
Hainbeste eskatzea al da zuk ere, eta zu lakoek, parte hartu dezazu(e)n 1, 2, 4 puntu horien aldeko lanean indarrak batuz beste nahi dugun guztiokin? Ez al dizu(e) merezi ekinbide horrek? Nahiz eta zu(e)k gero ‘aparte’ tratatu behar 1, 2, 4 puntuetakoez gain, 3. puntukoak.

Edo 3. puntukoak edo ezer ez?

Ez zait hori esatrategia ona iruditzen, eta itzuliz berriro termino militarretara, ez gerrarik irabazteko, baina ezta ere bataila sinpleenak kudeatzeko...

Ulertzen deustazulakoan...

Maitasunez

Bittor

P.S. ‘Nabaritzen’ dituzunen gainean:

a) Diozu: “zure diskursoan evitatzen duzu ia edozein erabilera sintaktiko minimoki aurrerazalea”. Eta esan ahal dizut ebitatu ez ditudala ebitatzen, beste gauza bat da erabiltzea edo ez. Baina nik ez dut inoiz jarri nire prosa ez ezeren ez inoren eredu, eta ez jarriko. Nahikoa kostatzen zait nire ideiak argitzea, gero gainera asmatzeko hauek azaltzeko moduarekin… Eginkizun hori prosalariendako…, ez gure ideiak azaltzeko hain justu gabiltzanontzako… Ulertu banazate…! Ainazate ulertu!

b) Sentitzen dut nabaritzea erabiltzen ditudala ‘"sabel-mugimenduak" eragiten dizkizuten destainezko expresioak noiz mintzo zaren buruz erabilera sintaktiko garatzaileak’. Ezen jadaneko argi dukezun moduan, nik zure proposamenen artean bereizten ditut gutxieneko BI ‘erabilera sintaktiko garatzaileak’, eta batzuen alde nagokizu zeharo, tradiziotik datozkigukeenak edo –edo antzekoak–, eta bestetzuen kontra, edo gutxienez eskeptikismo handiagaz, oso arrotzak egiten zaizkidan neurrian –Larramendik edo Sabinok artifizialki hain ‘arrotz’ sorturiko hitz askoren kasuan legez–, eta inongo komunikazioa erraztu ordez euskaraz, hau GUZTIZ zailtzen dutenean, berriro diot, inolako mesederik ekarri gabe gure prosari (nire ustean noski). Beste gauza bat izango da arrakasta lortzen baduzu(e) halako partikularen bat zabaltzen gure artean… Baina ni oraingoz ez nago nire indar eskasak horretan inbertitze alde, ez baitut uste direnik, zuk diozun moduan ‘bide bakarra ki soluzioa hen arazoak zeintaz ari garen, eta zein, vistan denez, zugatik balitz, pasatuko ziren ki ahanztura perfektua.” Bada, bai, ezen ez zaizkit batere gogoko gertatzen ki, hen edo an bezalako preposizioak, edota zatio bezalako idazkeren alde egitea zergatik tradizio batuko baten ordez. Ez daukagu nahikoa lan zergatik preposizioa defendatzen, gainera honen zatio aldaeraren alde egiteko, edo z(e)ati(k) edo nahizuna…

c) "arrazoi izateaz": Munduko arrazoi guztia izan dezakezu, nahi duzun guztia –agian bestetzuk beste arrazoi batzuk, bain…–. Kontua da hizkuntza ‘naturalek edo’ ez ohi dutela jokatu / jokatzen ‘arrazoiz’, edo ‘arazoiz’ bakarrik behintzat, edo are nagusiki. Hizkuntzak tresna sozialak dira, eta gizarte erabilerak egin ohi ditu. Noski, ‘norbait’ da beti hasieran. Agian zu ere. Baina ez da nahikoa ‘munduko arrazoi guztia izatea’ erabilera bat zabaltzeko. Kontzienteki edo ez, mundu hori jarri behar duzu erabilera horretan. Eta oso ondo iruditzen zait zu horretan saiatzea ere hen, ki, an bezalako berrikuntzekin, munduko arrazoi guztia bazenu ere, ez delako erraza arrakasta lortu dezazun… Gonbidatuko zaitut txanpain / kaba kopa batera horietakoren baten arrakasta ospatzeko… –omore izan gura du esaldiak–. Hortik ‘arrazoi izatearen’ kontuak…

[Bittor Hidalgo]

[]

Etiketak:

osteguna, azaroa 14, 2019

Zehazki

Erantzunez ki Bittor:

Ezin kezkatuagorik zatio terminologia belikoa eta belizista zein, etengabe ere, darabilzun, eta zein iruditzen zaidan sinpleki onartezina an debate bat zein den zientifikoa, eta zeinen interes soziala dén saihestezina;

Ezin kezkatuagorik zatio zure partiketa, berdin ere onartezina, arten "gu" (non nik behintzat ez dut egon nahi) eta "etsaiak", zein (hori bai) den zatiketa manikeoa eta indefinitua, eta zein dagoen an antipodak hen nire pentsaera radikalki (esan nahi baita, errotik beretik) tolerantea nahiz ez horregatik zientifikoki gutxiago rigurosoa;

Galdetu behar dizut:
  • Zeri zehazki deitzen diozu "gerra"?
  • Zeri zehazki deitzen diozu "gerra irabaztea"?
  • Nor zehazki sartzen dira an zure "gu"?
  • Nor zehazki sartzen dira arten zure "etsaiak"?
Nabari dut, era berean, ze zure diskursoan evitatzen duzu ia edozein erabilera sintaktiko minimoki aurrerazalea, bitarten ez dituzun aurrezten destainezko expresioak (zein heltzen diren ki "sabel-mugimenduak") noiz mintzo zaren buruz erabilera sintaktiko garatzaileak.

Hortaz, galdetu behar dizut:
  • Zeri zehazki deitzen diozu "arrazoi izatea"?
Zehazki. []

Etiketak:

asteazkena, azaroa 13, 2019

Edo, ez al dute eurek esaten?

Erantzunez ki atzoko komentarioa hen Bittor, soilik esan ze EGLU-V, zein aipatu genuen atzo, izan zen publikatua ga Euskaltzaindiko Gramatika Batzordea, zeinek honela aurkezten zuen bere liburukia (EGLU-V, 1999:1):

Ikusten denez, batzorde horrek normaltasun osoz erabiltzen dú lehenego persona hen plurala noiz aurkeztén euren EGLU-V, zein zen euren azken emaitza. Eta ez dahor ezer berezirik, ezbada konstatazioa ezen báda Euskaltzaindian batzorde bat zein den osatua ga persona konkretuak ze idatzi zuten liburuki hau:

Liburukian bertan, normala denez, zehaztuta agertzen dira batzordekideak, esan nahi baita ze ez gaude mintzatzen buruz autoretza difuso, lauso edo gaizki definitua, baizik buruz talde ondo determinatu bat ze sinatzen dun liburukia: 
Hortaz, haiek prestatu eta kaleratu zuten EGLU-V, eurek diotenez. Edo, ez al dute eurek esaten? []

Etiketak:

asteartea, azaroa 12, 2019

Nola balitz otso beltza

Aurreko sarreran aritu gara buruz erabilera e-"gehiago..." aurreratua, an expresioak nola "yago amore", eta, hortik tiraka, gogoratu nahiko genuke orain bere kidé "gutxiago...", zein, nahiz erabili den askoz gehiago zein bere goragoko kontrapartea, ez dén izan horregatik askoz hobeto etorria arten gure buruzagi linguistikoak, nola genioen an sarrera titulatén ⇶Beraz, finean, soilik erabili ahal dugu ezezko esaldietan? A ze desbidea!:
Euskaltzaindiaren gramatikak (EGLUk), behin esán ze:
Arazoa, hortaz, aditzondo baten edo izenondo baten mailaz ari garenean sortzen da. Hemen desberdintasuna gehiagotasunezkoa dela besterik ezin esan daiteke. Horrela, *etxe bat bestea baino gutxiago garestia dela esatea debekatua badago, ... [Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 274. or.]
eta ikusiz nóla idazle zaharrek erabili izan dituztén molde horiek, dú amaitzen esanez, aski desgogara, eze:
Dena dela, arazo honen aurrean gomendioren bat eman behar balitz, hau izango litzateke: modu guztiz mugatuan erabiltzea horrelako esamoldeak, zehaztasuna beste bideren batetik ezin salba badaiteke. [Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 275. or.]
Eta nire galdera da: zergatik ebaki horrela hegoak ki estruktura sintaktiko bat zein, eurek diotenez, behar dugun? Ez al litzake egokiagoa hegaldi librean uztea estruktura beharrezko hori afinda hiztunek erabaki dezatén, modu askoz askeagoan, nólatan eta zénbat alditan erabili? Zein irizpide komunikatibo ari dira erabiltzen hor afin horrela mugatu erabilera hori? Zergatik ibili beharko ginake gu, edo beste edozein, murriztuz gure erabilera e-estruktura bat zein iruditzen baitzaigu hain beharrezkoa nola ondo ekarria?

Horrela, estruktura geldituko dá ondo ez-normalizatua lehenda ailega zedin ki normalizatu, nola akaso gertatuko zen jarraitúz bidea e-Orotariko Euskal Hiztegia, non estruktura hori bázen normaltasunez jasoa, justuki ber normaltasunez nola jasotzen baitzen Azkueren iritzi personala buruz erabilera hori: lo considera barbarismo:...
Edonola ere, hortxe daude "gehiago..." eta "gutxiago..." aurreratu horiek ere, zein, diotenez, soilik erabil litezke baldin "beste bideren batetik ezin salba badaiteke". Nola balitz otso beltza. []

Etiketak:

astelehena, azaroa 11, 2019

"yago amore" eta "iragazvide yago" an ber parrafoa: euskara hutsa

Atzokoan genioenez, irabazi ahal dira, eta ondo bidean irabazi beharko liraké, mundu oso bat posibilitaté informatibo-expresibo, ondo gozagarriak, zein diren derivatzén ti erabilí aukera sintaktiko burulehen funtzional eta efektiboak. Eta horixe da kuestioa, horixe da abiapuntu eta ikuspuntua nondik jarri beharko ginake begira ki etorkizun sintaktikoa.

Eta gauza da ze euskarak bádu tradizio luzea an eredu bikoitzak edota zeharo desdoblatuak, non aukera prepositiboak eta postpositiboak elkarbizi izan diren naturalki. Puntu honetan gogoratu nahiko genuke a expresioa "yago zerga" = "zerga yago", zein Gilenek zúen erabiltzen hemen (originalki hemen), eta zein ez den baizik "gehio zerga" edo "gehiago zerga", non bistan denez, "gehiago" konparatiboa aurreratu zaio ki "zerga" referentea, justuki desdoblatuz a estruktura konparatiboa nondik datorren.

Bai, estruktura desdoblatu hori agertzen zaigu an luma-ahoa e Joakin Lizarraga (1748-1835), nork ez zuen erakutsi batere arazorik ki erabili molde prepositiboa zein postpositiboa noiz nahiago zuen (Urteko Igande Guzietarako Prediku Laburrak):

Bistan da, "yago amore" eta "iragazvide yago" an ber parrafoa: euskara hutsa. []

Etiketak: , ,

igandea, azaroa 10, 2019

Saiatuz irabazten mundu oso bat expresio, mundu oso bat aukera komeunikatibo: horixe da kuestioa eta abiapuntu egokia

"hen" genitiboa ez da baizik beste saio bat barné prozesua zein hasi zen noiz, 1997ko ekainaren 20an, depositatu nuén nire tesi doktorala buruz teoria ekonomikoa an EHU, eta non, jada nintzelarik ziertoki kontziente respektu diferentzial komunikatibo handia arten sintaxi burulehenak eta buruazkenak, idatzi nahi izan nuén "of" genitibo mailegatua hala nola ere beste testigantza burulehen batzuk an esaldi solteak nola ondorengoa idatzia an oin-ohar bat (baita erabili nuén "in" mailegatua an titulua) :
Ohar bedi irakurlea kanpo-aukeraren balioa ezin litekeela 1 izan. Hala izaten da in literatura buruz to kanpo-aukerak in negoziazio-jokuak of eskaintza alternatiboak à la Rubistein. [Nire tesia, 1997:50]
Esaldi horretan dugú, beraz, lehenengo saio genitibo hori, "of" mailegatua, zeini gero jarraikiko zitzaizkion, nagusiki, "on", "e-" eta, orain "hen", denak ere derivatuak arartez desdoblamendua hen partikula genitiboak:
euskaldun-h(ar)en egunkaria = a egunkaria hen euskalduna(k)
Goragoko "in" mailegatua ere laster pasatuko zen ki "an" desdoblatua:
etxe(eta)-han = an etxea(k)
Baina, kuestioa, sakoneko kuestioa ez da hori. Kuestioa da ze, halako desdoblamenduak erabilita, irabaz daiteké mundu oso bat expresio, mundu oso bat aukera komunikatibo, halakoa baita diferenzia informatibo-expresibo potente arten prosa eta diskurso progresibo potentea eta prosa eta diskurso regresibo ahalgabea. Eta, areago, ezin egon daiteke. Horixe da kuestioa eta abiapuntu egokia. []

______________________________

Ikus hemen ere.

Etiketak: , , ,

larunbata, azaroa 09, 2019

Antidiskursoa, eta ondo reala

Gilenek hemen (originalki hemen) komentatzen zuén ondorengo esaldia:
Gobernuak kobra jago zerga gain dirua zein hain nekez duzu lortzen ezen ez gatik jitea zein zure diruak genera noiz ikasten duzu hura zuretzat alharazten
esanez ze iruditzen zaio, momentu honetan behintzat, zientzia-fikzioa:
(...) 3.a, berriz, zientzia-fikzioa iruditzen zait (horrek ez du esan nahi evoluzio hori ez lizatela desiragarria). [Gilen
Eta, horrela, konsultatu dut zér dioen Wikipediak buruz kontzeptua hen zientzia-fikzioa (helburuzta hurrengo postetan valoratu noráino konsidera daiteke goiko esaldi hori nola zientzia-fikzio):
Zientzia-fikzio
Zientzia fikzioa arte-genero zabala da: etorkizunean edo unibertso ezezagunetan gerta litekeenaz hipotesiak egiten dira, egungo zientzia- eta teknika-ezagueretan oinarrituta. Fantasia-fikzioarekin nahas daiteke, baina genero horren kokalekua fantasiako munduak izaten dira (Eraztunen Jauna, kasu). [Wikipedia]
Eta lehenengo ideia zein argiki bururatu zait noiz irakurtzen hori definizioa ganik Wikipedia izan dá a ideia hen pobrezia sintaktikoa, zein den gauzatzen an erabilera parataktiko aski monotonoa: bi puntu, gero koma bat, gero puntu bat, eta azkenik, ia salbuespenez, "..., baina" koordinatibo bat. Eta, pobrezia horrekin batera, orobat nabaria da gabeziá hen diskursibitatea, zein, gainera, dén sintaktikoki islatzen, adibidez, an erabilera hen prosa hertsiki aditzazkena.

Eta, momentu batez, textu hori iruditu zait fikziozkoa (ezen ez zientziazkoa), ondo distopikoa (ezen ez utopikoa), iruditu zait irreala, kaltegarria, artifiziala, antizientifikoa, antidiskursoa, antiexpresioa, antikomunikazioa, antibizitza, zein soilik litzaken posible an mundu paralelo bat non ez den nagusitzen bizitza, baizik beste zerbait zeini orain ez diodan bilatu nahi izendapena.

Hortzikara batez momentu extrainu hori pasatuta, konturatu naiz textua ez zela fikzioa, baizik ondo reala, realitate hutsa, a realitatea hen diskurso-mota sintaktikoki-regresibo-pobrea zein, nola balitz izurriterik ahaltsuena, datorren nagusitzén an edozein diskurso non exigentzia komunikatiboa doan justuki harago zein kontextualitate sinpleena.

Antidiskursoa, eta ondo reala. []

Etiketak: , , ,

ostirala, azaroa 08, 2019

Segun suertatú itsasgora... edo itsasbehera.

Itzuliz orain ki estrukturak zein aipatzen genituén hemen, gaur aipatu nahi dut ondorengo komikia ganik Olariaga (Berria, 2019-8-10), non dugún "segun eta..." estruktura (klikatu gain komikia afin ikusi hobeto):

Jakina, zerbitzariak berdin esan zezakén:
  • [Prezioak] Aldatu egiten dira. Segun suertatú itsasgora ...edo itsasbehera.
hala nola Olariagaren personaje ezagunak erantzún:
  • Ba guk ordaintzen dugu -edo ez- segun ilgoran edo ilbeheran egon
Aukeran. []

Etiketak:

osteguna, azaroa 07, 2019

Euskara hutsa. Aukeran.

Atzoko sarreran gogoratzen genuén, besteak beste, ondorengo itzulpena hen Gilen (originalki hemen):
Gobernuak kobra jago zerga gain dirua zein hain nekez duzu lortzen ezen ez gatik jitea zein zure diruak genera noiz ikasten duzu hura zuretzat alharazten.
zeini nik egokitzen nion honako versio sintaktikoa:
Gobernuak dú kobratzen jago zerga gain dirua zein zuk lortú hain nekez, ezez zatio jitea zein diru horrek generatú noiz duzun ikasten zuretzat alharazten.
non nire asmoa ez zen diskutitzea buruz lexikoa, baizik buruz sintaxia. Horrek, jakina, ez dio kentzen batere inportantziarik ki aspektu lexikoa, zein, esan gabe doa, dén arras elementu inportante eta are oinarri-oinarrizkoa afin ondo ulertu edozein textu: lexikoa ez bada ulertzen, akabo guztia.

Atzo berton Luis Lauzirikak emanen zuén beste esaldi hau (ikus horretaz Erramun Gerrikagoitiaren komentarioa hemen ere):
Gobernuak kobratzen du impostu gehiago dirutik zein hainbeste ahalegintzen haizen obtenitzen, eze ingresutik zein generatzen duen hire diruak noiz ikasten duan lanegin dezan hiretzat.
zeini egokitu genezaioke beste versio sintaktiko hau:
Gobernuak kobratzen ditú impostu gehiago gain dirua zein hainbeste ahalegintzen haizen obtenitzen, ezez zatio ingresua zein generatzen duen hire diruak noiz ikasten duan lanegin dezan hiretzat.
non preservatu dirá bai originaleko ordena progresibo nagusia, nola Luisek ere egin, eta baita originaleko konexio sintaktiko nagusiak ere:
El gobierno cobra más impuestos sobre el dinero que tanto te esfuerzas en obtener, que por el ingreso que genera tu dinero cuando aprendes a hacerlo trabajar para tí.
Izan ere, progresibitate sintaktiko potente eta zehatza oro har gauzatzen dá arartez baliabide burulehen espezifikoak, nola dirén:
  • "zein..." murriztailea,
  • "ezen ez..." = "ezez..." = "eze..." konparativoa, 
  • "noiz..." denborazkoa,
hala nola ere:
  • "gain..." ( = "gainean..." = "gainen..."), edo
  • "zatio..." ( = "zergatik..." = "zergatio...")
zein ez diren beste mundu batekoak, baizik euskara hutsa. Beti ere, aukeran. []

Etiketak: , , ,

asteazkena, azaroa 06, 2019

Azken finean, euskara hutsa

Justuki bart ikusi dut ondorengo komentarioa hen Gilen respektu esaldi konparatibo hau:
El gobierno cobra más impuestos sobre el dinero que tanto te esfuerzas en obtener, que por el ingreso que genera tu dinero cuando aprendes a hacerlo trabajar para tí. 
zein Erramun Gerrikagoitiak proposatú an bere blogeko sarrera titulatzén: Zein structura syntactico erabili euscaraz redactatzeco pharase comparativoac. Gilenek dio:
Hauek dira nire proposamenak, hiru fasetan:
1. Euskara historikoa
Gobernuak zerga gehiago kobratzen ditu hain nekez lortzen duzun diruaren gainean, ezen ez zure diruak, ikasten duzularik hura zeuretzat alharazten, generatzen duen jiteagatik

2. Garabidea: zein erlativo murrizgarria
Gobernuak zerga gehiago kobratzen ditu hain nekez lortzen duzun diruaren gainean, ezen ez jiteagatik zein generatzen du(en) zure diruak noiz ikasten baituzu hura zeuretzat alharazten

3. Euskara prepositivoa
Gobernuak kobra jago zerga gain dirua zein hain nekez duzu lortzen ezen ez gatik jitea zein zure diruak genera noiz ikasten duzu hura zuretzat alharazten
Esan beharrik ez dago 0. fasean gaudela. 3.a, berriz, zientzia-fikzioa iruditzen zait (horrek ez du esan nahi evoluzio hori ez lizatela desiragarria). [Gilen]
Azken finean, euskara hutsa. []

Etiketak:

asteartea, azaroa 05, 2019

Patxi Altuna: ...alde txiki bat besterik ez...

Herenegungo sarreran gogora ekartzen genituén ondorengo hitzak hen Patxi Altuna buruz erabilera (prepositiboa edo postpositiboa) hen estruktura konkretu bat ("merechian" = "beharrean" = "ordez"):
"Bestez languiten ari denac, merechian Jincoa hetan onsa cerbutchatu..." alegia, "zerbitzatu beharrean". Tartasen pasartean ere ongi dator interpretazio hau, alde txiki bat besterik ez: Tartasek, Belapeyrek ez bezala, posposizio gisa darabilela. [Patxi Altuna an (in?) hitzaurrrea hen liburua (Mensajero, 1996) ganik Ivan de Tartas titulatzén "Arima penitentaren occupatione devotac" (1672)]
Bai,...
..., alde txiki bat besterik ez... [Patxi Altuna]
...eta biak ere euskara hutsa. []

Etiketak: ,

astelehena, azaroa 04, 2019

"merexian nik ere..." = "ordezta nik ere..."

Hona dakarkizugu, edo dakargu ki zu, irakurle, Josu Lavinek hemen aipatutako sarrera hen OEH buruz "merezian" estruktura, zein den berdin burulehen nola buruazken:
MEREZIAN (Con part.). En vez de.
Aita familiazkoak emaiten badu [...] bianda defendiaturik iatera bere [...] zerbutzarier [...], bekhatu mortal egiten du, zeren partizipant rendatzen baita haien bekhatian, harzatz hurak korrijitu merexian. Tt Arima 74. --Nork hausten dü manü haur? --Bestez langiten ari denak, merexian Jinkoa hetan onsa zerbütxatü. Bp I 110. Jinko salbazale huna, zoiñek hanbat maite ükhen benai [...], merexian nik ere ene aldian maite ükhen, ofensatu ükhen dit. Othoitz 20.
Azken erabilera horren referentzia bibliografikoa dá:
Othoitz: Othoitce eta cantica espiritualac Çubero Herrico. Pau, 1734.
Ikus ere beste erabilera hau an Edipa pastorala (Jean Mekol Garindaiñekoa, 1793):
Eta troparen erdian
çu ere hayeky,
merechian bakia
çuc amenx eçary.
Ez dut aurkitu estruktura pre eta pospositibo hori an Euskal Gramatika. Lehen Urratsak (ezta ere an Euskaltzaindiaren Hiztegia), nahiz, hor. inportateena ez da estruktura bera, baizik mekanismo sintaktikoa nóndik sortu den. []

Etiketak:

igandea, azaroa 03, 2019

"merexian (eta)...." = "beharrean (eta)..." = "ordez (eta)..."

Bázen hemen aipatua beste estruktura bat zein guk regularki erabilí orrialdeotan nahiz ez diogun dedikatu batere sarrerarik: "ordez eta..." = "ordezta..." (4 silaba kontra 3 silaba). Eta gauza da ze jada aipatzen genuen estruktura hori an gure 2002ko artikulua titulatzén:
"Euskal Unibertsitatea eta euskararen garapena" (2002:395-402) in (an?) EUSKAL UNIBERTSITATEA 2021 Egiten ari garen euskarazko unibertsitatea.
edota an Euskararen garabideak (Alberdania, 2002), non, gainera jasotzen genituén  (139 orrialdean) ondorengo hitzak hen Patxi Altuna buruz ondoko erabilera hen Belapeyre zuberotarra (XVII. mendea):
"Bestez languiten ari denac, merechian Jincoa hetan onsa cerbutchatu..." alegia, "zerbitzatu beharrean". Tartasen pasartean ere ongi dator interpretazio hau, alde txiki bat besterik ez: Tartasek, Belapeyrek ez bezala, posposizio gisa darabilela. [Patxi Altuna an (in?) hitzaurrrea hen liburua (Mensajero, 1996) ganik Ivan deTartas titulatzén "Arima penitentaren occupatione devotac" (1672)]
Berriro hor dagerkigu euskararen sen desdoblatzailea, hala nola ere bere mekanismoak. Soilik nabarmendu ze:
  • "merexian (eta).... + aditz ez-jokatua" = 
  • "beharrean (eta)... + aditz ez-jokatua" = 
  • "ordez (eta)... + aditz ez-jokatua"
Hirurak ere berdin erabilgarri. []

Etiketak: ,

larunbata, azaroa 02, 2019

Zerrendatzén zenbait sarrera buruz zenbait estruktura burulehen

Sarrera honetan nahiko genuke zerrendatu mezu batzuk referitzén ki zenbait estruktura burulehen zeintaz mintzo hemen:

"ustez..." eta "esperantzaz...." eta euren mekanismoa
"nahiz..." eta "nahizik...":
"noiz...":
"bitarte(a)n (eta)...":
"zein..." eta "zeinda..." konparativoak:
"harik...":
Euskara hutsa. []

Etiketak: , , , , ,

ostirala, azaroa 01, 2019

Aukera bikoitzak: "noiz.....-(e)nean"

Orriotan behin baino gehiagotan aipatu ditugú estruktura sintaktiko bikoitzak, zein dirén, aldi berean, pre eta postpositiboak ("nahiz.......arren", "zeren.......-lako", "harik.......arte"), eta zeinen artean bereziki gogoratu nahiko genuké Altubek erabilitako "baizik eta.......baizik" garatzaile gogoangarri hura:
Alde horretatik, sarrera honetan soilik nahiko genuke apuntatú ondoko erabilera bikoitza ganik Eusebio Erkiaga (1912-1993):
Noiz
(Con -(e)nean).
An agiri ziran irakurleai egunerokoa bananduten asi baizen laster, noiz nasaien eta alaien egoanean, aren eper-txuntxurrak sekulako miña artu eben. Erkiag BatB 61. [OEH]
non gure "noiz..." prepositiboa dá juntatzen kin "...-nean" postpositiboa ki eman beste estruktura bikoiztu bat zein den justuki an erdibidea arten buruazkentasuna eta burulehentasuna. Eta, esan gabe doa, aukeran. []

Etiketak: , ,