asteazkena, azaroa 05, 2008

hobe dugu ... gramatika eta informazio sistemak bateragarriak izatea

Ari naiz irakurtzen liburua deitzen "Hizkuntzari itzulia 80 hizkuntzatan" idatzia ganik Beatriz Fernández Fernández eta Jon Ortiz de Urbina hizkuntzalariak (2007). Berton, 216. orrialdean, autoreek dioskue hau:
Hizkuntza gehienetan aurkitzen dugun subjektu-predikatu hurrenkera, beraz, oso ondo egokitzen da gizakiek gure informazioaren isuria eratzerakoan jarraitu ohi dugun mintzagai-iruzkin hurrenkera islatzeko. Informazio eraketa ez da berez eremu linguistikoa, eta badu zerikusirik gizakien bestelako sistema sinbolikoekin, baina ekonomikoa da oso gure egitura gramatikalak zuzenean parekatu ahal izatea kanpoko beste sistema horrekin. Ez dakigu bi sistemek "hizkuntza" bera erabiltzen duten, baina, behintzat, argi dago bat-bateko itzulpena errazagoa dela egitura gramatikalak eta egitura informatiboak bateragarriak badira. Are gehiago, beharbada subjektu-predikatu hurrenkera neutroa hizkuntzaz kanpoko beste sistema honek (edo gramatikaren parte honi) ezartzen dion "ulergarritasun" baldintzaren antzeko zerbait da. Hizkuntzaren bidez informazioa elkarri pasatu nahi diogu, eta hiztunek elkar ulertuko badute, hobe dugu lehenengo eta behin gramatika eta informazio sistemak bateragarriak izatea: haiek ere ulertu behar dute elkar!
Bi komentario:

1.: Niri aski gogorra egiten zait irakurtzea ze "informazio eraketa ez da berez eremu linguistikoa", baina, momentuz bederen, alde batera utziaz halako kontuak, ados nago kin goiko mezu nagusia: alegia, hobe dugula "gramatika eta informazio sistemak bateragarriak" izatea.

2.: Fijatu gaitezen nola esaten ari den ze existitu daitezke egitura gramatikalak zein diren komunikatiboki erosoagoak ezen beste egitura alternatibo batzuk zein lirateke komunikatiboki zailagoak, oro har. []